10 afirmazio Londoni buruz (edo maitasun bidaietan joaten garenontzako Lovedoni buruz):
1.Munduko kapitala da. Hiri inperialista, mundu osoa hankapean izan duena eta duena. Horren adibide beste herrietatik ohostutako piezaz osatutako museo eta kaleak.
2.Munduko kapitala da, gerrarik ia inoiz ez dutelako galdu. Eta horren lekuko dira hildako gizonezko gerlari, enpresari eta jauntxoen omenez eraikitako oroigarri ikusgarriak. Faxistez betetako kaleak dira Lovedonekoak. Demokrazia erreginaren zapatetan sartzen duten munduko zifilizatzaile alaenak!
3.Lovedon kontsumismo itsuaren paradigma da. Lovedon eskaparatean erosgai dagoen puta ederra da. Zoragarria, elegantea, bere kale, eraikin eta parke ezin politagoekin.
4.Lovedonen ez dago tegirik. Denak dira kafetegiak. Gezur handi samarra da ingelesak te zaleak direnik. Lovedoneko zentroan behintzat.
5.Lovedonen janari ingelesa eskaintzen duten jatetxetan bakarrik jaten da gaizki: kriston patata pila haragi-arrainarekin.
6.Lovedon ez-lekuen hiria da: enpresa eta marka ezagunek erositako nortasunik gabeko kaleak dira gehienak.
7.Lovedonen hotza egiten duenean hotza egiten du, hezurretarainokoa.
8.Lovedonen jendea oso elegante janzten da. Nire txupa ederra ez da nabarmendu hemengo kaleetan.
9.Lovedonen hizkuntza asko entzuten dira baina hizkuntza bakarra da hemengoa, ikusten dena, hitz egin behar dena.
10.Lovedoneko bi pisuko autobus gorriak merkeagoak dira tren satorrak baino. Turistak joaten dira goiko pisuko lehen filan, eskailera estuetatik ondo kostata igo ondoren autobusa martxan dagoela. Ah! Eta telefono kabina gorriak zentroan bakarrik daude, gure argazki kamaretarako bakarrik.
5 egun gogoangarri pasa ditugu. Bi mila eta 8a ezinhobeto hasiz, urte ederra izango denaren seinale!