Negar ekonomikorik ez!

Imanol Epelde
2

Nazkatua nago diru negarrak egiteko dugun joeraz. Badirudi malkoen partez euroko txanponak erortzen zaizkigula, eta hala nahi dugula gainera, diru premia larrian gaudela adierazteko. Batzuen esanak entzunda badirudi hilabete amaierara heltzeko ezinean ibiltzen direla, eta hori esaten dizu, adibidez, bi irakasleren soldata (3000 euro hilero) jasotzen duen batek, adibidez etxea gurasoek utzi edo eman dioten baten ahotik, adibidez hilero 2500 euro jasotzen dituen igeltsero baten hitzetan. Egia da ordu asko sartzen ditugula denok, gehiegiegi, baina eman nahi dugun itxura pobrea gezurra da. Gu gara orain abestiko burges madarikatuak, eta hori izkutatu nahian ibiltzen gara etengabe. Mahonezko galtzak jantzi arren.


Egia da batzuk ezin ekonomiko larrian ibiliko direla. Baina horiek dira hain justu negar gutxien egiten dutenak

2 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA