Berlin Ondo, 20800 Zarautz

Imanol Epelde
3

20130726_195228

Berlindik bueltan diferente ikusi nituen nire etxe eta auzoko fabrika zaharrak. Hemen ondo pintatuta gustatzen zaigu edukitzea bazterrak, ondo zainduta, txukun, oso Ikea.

Baina Berlin, Alemania aurreratu eta eredugarrian, horma dekadenteek eusten dute (kebak usainarena komentatu gaba). Sartzen zara taberna batera ping pong partidatxo bat jokatzera eta hemengo gazteen lokal horietako batean zaudela pentsa dezakezu: pintatu gabeko paretak, adreilu hautsi batzuk bistan, lanpararik modernoena ezkerreko paretean zintzilik, 60. hamarkadako aulki errustiko eta hautsiren bat nonbait.

Gogoan dut lagun alemaniar batzuk gure etxera etorri eta gure etxea alboan dauden fabrika zaharrak ikustean, nola aritu ziren paisaia eta inguruari loreak botatzen miraz. Eta gu tailer zahar eta (asko) abandonatu horiek noiz eraitsiko zain. Txirristarik txatxienekin dekoratuko lituzketen parkeak irudikatzen…

20130726_195210

Bada, ez. Berlindik bueltan bati ederrago egiten zaio gure auzo ingurua, Zelai Ondo. Diot nik auzoak (Berlingo ekialdeak hartu duen bezalaxe akaso) balioa irabaziko duela urte gutxitara malekoiko etxeen aldean. Areago, egun hauetan kale artistaren batek jarritako margoak gehiagotan azalduko balira (argazkiak etxea alboan atera berriak dira). Edo elkarrekin daukagun espazioekin jolastu eta kaleak arteleku bilakatuko bagenitu. Azken Portuko jai batzordeak urtero bezala, aurten ere egin duen hauxe bezalaxe.

3 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA