JFKn zain

Imanol Epelde
4

Bihar, uztailak 31, AEBtara noa hiru bat aste pasatzera.

Eta zeinek esan behar zidan niri JFK aireportuan Virginia Harper izango nuenik zain.

Izan ere, orain urtebete baxu nengoen. Momentu gogorrak pasatzen. Nire gaisotasunaren jatorriak aztertzen.

Zergatik gaisotu nintzen?

Eta zailena erantzuten, zertarako?

Inoiz egin gabeko buru janak nerabiltzan. Gure lantokian egiten dugun bezala, balioak, misioak eta bisioak zehaztu nahian nenbilen, ondoren, nire bizitzaren plan estrategiko bat egiteko. Izan nahi nuena definitzeko. Eta izan nahiko nukeenarekin ilusionatzeko. Ez nuen 87 orrialdeko txostenik idatzi. Baina bai eguneroko bat.

Orain urtebete, etenik ez zuen odol jarioaren erdian nengoen. Sinesten nuena zen makrobiotikaren bidez aterako nintzela ataka hartatik. Gaixotasun kroniko bat, hesteetan ultzera bat, betirako izan nahi ez banuen.

Saiatu nintzen makrobiotikaren bidez nire gaixotasun bera gainditu zutenen testigantzak lortzen. Lortu nuen testigantza horietako bat Virginia Harperren liburua izan zen: Controlling Crohn’s Disease: The Natural Way. Orain urtebete liburu hori ari nintzen irakurtzen. Berehala identifikatu nintzen Virginia Harperen testigantzarekin eta egin nuen negar hunkiturik. Ikasi eta ikusi nuen zer eta nola egin behar nuen. Liburu horrekin baikortasunez berrekin nion egiten ari nintzenari.

Urtebete geroago AEBtara noa. Bera izango dut zain aireportuan. Esker on eta agur posten bitartez bera ezagutzera heldu bainintzen. Berekin batera sartuko naiz hitzaldiren bat edo beste eman behar duen konferentzia honetara eta gero bere Tenneesseko etxera joango gara. Deskantsura, deskonektatzera eta bizitza makrobiotikoan sakontzera.

Ondo sentitzen naiz. Egiten ari naizenarekin gustura. Zarauzko hondartzako bainu koxkorrak eta lagun arteko tertuliak faltan botako ditut, baita Ibahim eta familiakok ere, bain luze gabe helduko naiz bueltan.

Uda ona pasa denok!

4 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA