Kopetilun agurtu nau New Yorkek. Malkotan. Esan diot ez dela horrela jartzekoa. Itzuliko naizela. Alferrik izan da dena. Ez du atertu euriak.
Adio. Bai. Adio. Hurrengora arte.
Astebete egin dut
- Stamforden(Connecticut)
- Basking Riden, (New Jersey), makrobiotikari buruzko udako konferentzian
- eta Manhattanen, arratsalde pare batez.
Harrigarriki berdeak iruditu zaizkit inguru hauek. Eta ederrak. Asfaltoa, 74 pisuko kaosa eta usaina baino zerbait gehiago da New York, Manhattandik kanpora.
Tennesseera noa orain. Nashville ingurura. Oporraldiaren bigarren partea hasiko da orain. Belarriak jarriago ingelesera, mingaina eginago, eta etxetik kanpora egotearen hasierako sentsazio arrotza apalduta.
Zarauzko Azken Portuko festetako gaueko kriteriuma faltan botako dut. Beste klase bateko pedal kolpeak ematen ibiliko naiz ni hemen…
Altzaaaa!
Ta ondo pasa!