Etzan negarrik egin. Ez, maitea.
Ez din merezi. Egunero
prostituitzen den mundu honek
ez din malkorik merezi. Ez errukirik.
Emaion beste trago bat whisky merke honi.
Eta kantuan egingo dinagu;
begiratua gorantz baina ez harrokeriaz.
Astiro-astiro, labana bat eskuan, elkar besarkatuko gaitun,eta biluzturik belaunikatuko.
Eta besoak buruaren jiran ditugula, ebakiko zionagu
elkarri zintzurra.
Goazeman hemendik, maitea
2 Iruzkin
“eta odol malkotan ez ote zarete biak nahastuko, bat eginik gorritasunean geldirik, isuriaren dantza sentitzen duzuen bitartean?”
Asko pozten nau zure bloga ezagutu izanak. Olerki gehiago behar ditugu, mundua osatu behar dugu, edozein hitzek ez bezala agertu behar dugu gertatzen zaiguna.
Nik ere gaur deskubritu diat bloga. Pozten nauk, motel!
Besarkadak!!!