Ipurdi txapelketa

Imanol Epelde
0

Nork ipurdi ederragoa izango. Hara hor lehiaketaren muina. Herriko festetan antolatu genezake txapelketa bat. Originala litzateke. Denok eramango genituzke garbi. Behingoz.

Ipurdi txapelketa bat da bideo honetako 3 minutuetan ere ikusten dena. Salò o le 120 giornate di Sodoma pelikulatik ateratako zatitxo bat da. Pelikula oro har da gogorra. Oso gogorra: sexua, biolentzia eta kaka platera berean. Metaforarik gabe, sexuari buruzko hausnarketa filosofikoez ondua. Pelikulatik aukeratutako 3 minutu hauek -eurek aukeratu nautela ere esango nuke- benetan iruditu zaizkit inpaktanteak.

Pier Paolo Pasilinirena da filma. Liburu bat daukat irakurrita berea, ez nekien film zuzendari lanetan ibilia zenik. Italiako Saló herrian kokatzen da dena. Alemanek okupatua dute herria eta 120 egunetan bertan gertatzen direnak azaltzen dira. Ez dut kontatuko zer. Youtuben ikusi daiteke lasai asko. Hori bai, hobe bazkari arin baten ondoren ikusten bada.
http://youtu.be/hOW8038ojbQ

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA