Haizerik ez badabil

Imanol Epelde
0

Notizi tristea gaurkoa: DUT musika taldea desegin egin da! Egia esan, minbizi luuze baten modukoa izan da azkena. Aspaldian enterratu nituelako panorama musikaletik. Uste nuelako aspaldian utzi ziotela elkarrekin jotzeari. Baina itxuraz, elkartzen ziren, bizirik zegoen proiektua, taldea. Gaur arte. Hil kanpairik gabeko hileta izango da hau ordea, etxean ditudalako euren lanak eta bozgorailuetan eta batez ere bihotzean. 27 mila esker hemendik!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA