Euri bonbardaketa ganbarako leiho bakarrean.
Tan! Tan!
Tan! Tan!
Bakan,
tanto bakoitza bere tantoa markatuz.
Negarrez ari da Jainkoa.
Bazuen garaia! Harritzen, larritzen naiz
urte osoan egunero-egunero egiten ez duelako: negar.
Ez dut ulertzen euriarekin nola irteten den jendea aterkiarekin kalera.
Plazer bat da masailean masaje salbaje bat jasotzea,
etengabe.
Gaur, Eguzkirekin –suetenik eskaini gabe- lehen lerroan borrokan ari den Lainok hartu ditu gure lurrak.
Non sartu haiz Eguzki! Koldar halakoa! Non dituk hire handikeriak orain!
Gauean ez dute dirdir egingo izarrek.
Baina bai nire begiek.
Ganbarako leiho bakarra irekiko dut.
Biluztu eta teilatura igoko naiz Chester eta kondoi pakete banarekin.
Gaur euriarekin egingo dut larrutan.
Aurretik eta atzetik.
Gero, Chester umel bat ezpainetaratu
eta
zain egongo naiz
tximista batek noiz piztuko.
Tximistak zigarroa beharrean ni jotzen banau, erre nazala berak.
Badu nik adina eskubide!
Zigarroa erre eta, poliki-poliki, gerturatuko naiz teilatu izkinara,
Hara bertara.
Eta behar bada, teilatutik lurrerainoko jauzia irudikatu dut:
4-5 segundoen eternitatea,
abiadura,
garrasi mingotsa,
lurra,
lurra,
lurra!!!!
Txaikoskvski bainu beroa hartuko dut
nire katedrala den komunean.
4 Iruzkin
arrazoi guztiya dek… plazer bat dek euritan paxia ear bat ematia goitik behera bustitze gaituken bitartian… eta ohitura hori galdu diyau…. busti eta gero etxian dutxatu eta erropaz aldatu…
hurrengo zapar egunetan ni animatze nauk paxeo horta!!! ta gaƱa itxasondotik!!!
Hi!Kriston necesedadi daukak!!jajaj
Textu politta ikearri gstau zait!!
Bo hi! q te sea leve dia!
Agur.
baina ze polita… loreak marraztuta eta kolonia usaina duten komuneko paper horietako batean idatziko zenuen hau, ezta? hain da xamurra….
Komuneko paperean idatzitako hurrengo poemarako euskarri egokia izan daitekeelakoan…
http://goiena.net/blogak/29A/bushen-aurpegia-gure-komunean