Arrazoi zuten umeek

Imanol Epelde
2

Txorimalo bat aurkitu gaur dut hondartzan.

 

Ume kozkor batzuk ekarri ditek baratzaren batetik.

Esan didate.

 

Arrazoi zuten umeek.

(umeek beti izaten dute arrazoi, ezta?).

Txoriak gosez hiltzera kondenatzen zituen enperadoreak

desterrua baino ez zuen merezi.

 

Marea gora zetorren.

Eta ez nintzen ni izango genozida salbatuko zuena.

2 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA