Blog honen jarraitzaile nobleari…

Imanol Epelde
0

…birtute eta on guziez kunplituari,

27zapatak,

zuen zerbitzari ttipiak,

gogo onez goraintzi, bake eta osagarri.

Zeren orain zuk, irakurle, noble eta naturazkoak bezala, baituzu estimatzen, goratzen eta ohoratzen blog zapatari hau, zuri, neure jaun eta jabia bezala, bidali darauritzut euskarazko post batzuk ene ignoranziaren araura eginak. Zeren, zuk, idatzitakoak ikhusirik eta korregiturik plazer duzun bezala, irudi bazautzu, blog honen aldeko bozka eman dezazun blogetan.com lehiaketan. Eta hala, zure eskutik orok dugun joia ederra, sareraturik euskara, zure bozka honetatik dadin aitzinerat augmenta, kontinua eta publika mundu guzietara eta baskoek, berzek bezala, izan dezaten bere lengoajian eskribuz zenbait blog, eta plazer hartzeko, solas egiteko, kantatzeko eta denbora igaraiteko materia.

Mundu honetan prosperoki bizia eta berzian parabizuia denentzat.

AMEN.

(Bernard Etxepare LVP liburuko sarrera plagiatua)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA