Komuneko paperean XVII

Imanol Epelde
5

Banoa mundu honetatik

bota egiten nauzuelako,

botalarria sortzen didazuelako.

Ni banoa hemendik,

zuen artetik,

nire artera biltzera.

Agur, adio, banoa.

Ni banoa.

Ez, ez dizuet ezer gehiago emango

bueltan nazka eta negargura baino

ez baitidazue ematen.

Lagun uste halakoa

har ustelak jandakoa.

Nahikoa!!

Denbora gehiegi galarazi didazue.

Bizitza luzea da ordea,

luze-luzea.

Zuen posea, fama gosea…

Erreko al dira zuekin batera!

Agur, adio, banoa.

Ni banoa.

Zuen artera berriz itzultzeko esperantzarik gabe.

5 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA