Zapata zikinak

Imanol Epelde
0

21ean bete nituen 27 + 4 urte. Ostiralean ospatu. Gaueko 12ak arte. Ze hortik aurrerakoaz ez naiz sobera gogoratzen. Ondorengo egunetan freskatu didate batzuk memoria irribarre salatariz: kamiseta kenduta ibili omen nintzen, eta bueno, gehiago ez dut entzun nahi izan. Ostiraleko ibili burugabearen lekuko mutu dira oraintxe garbitu berri ditudan zapata zikinak. Ez dakit ondo ibili nintzen. Ez dut gogoan. Dakidana da gaua azkar pasa zitzaidala. Ustekabean. Edanak anestesiatuta. 31 urterekin. Ia 13koak bezala. Kaka. Hoixe. Kaka harrapatu eta kaka zapaldu nuen. Eta orain ez dago puxkatean usain hori kenduko didan perfume potorik.

Horregatik aitortzen ditut pekatuak zuen aurrean. Konfesionarioan. Norbaitek penitentzia jarriko didalakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA