Eta zuek, zuek jaten al dituzue
muskirak
ezkutuan,
iheska.
Zuek, nik bezala, ez al diozue
igogailuari antsietatez itxaroten,
egun osoa sudurrak garbitzeko
desiratzen egon eta gero.
Badakizue,
muskirak ez dira jendaurrean jateko!
Eta zuek, nire antzera, ez al diozue
tentazioari inoiz aurrea hartzen,
disimuluan,
inor enteratuko ez bailitzan,
baina jakinda norbait, tuntunena
izanagatik, kontura daitekeela
debekatutako mugimenduaz.
Niri, gogortzen direnean gustatzen
zaizkit,
igogailuan,
bakardadean,
egun osoko tentazioari eutsi ostean jaten diren horietakoak,
berdeak,
gogorrak.
Hankako hazkazalak plater
gustukoen zituen harek bezala…
Petxuko eta iztarretako
bixarrak erretzea
maite zuen
erretzaile itsu hark edo
belarrietako argizaria entsaladan maite duen hark bezala
Guk ezarritako arauek
debekatutako pribilegiotxoak!