Bedeinkatu dituzte
armadak
jainkotu ostiak
demokratizatu kapitalismoa.
Ideien merkatuan
ofertan saltzen dizkigute
amets komertzialak.
Eurena da monopolioa.
Fresatzeko makinekin ezkonarazi gaituzte;
dirua bizitza truk!
Badakizue.
Eta zentro komertzialak jarri dizkigute
arnasten dugun aireak ere
prezioa izan dezan.