Zapata soinu handirik atera gabe ibili naiz aspaldian. Baina bueltan naiz. Parisen interneten ordu erdian ibiltzea 3 euro kobratzen dute. Eta nik asko maite zaituztet baina segunduen presiopean idazten aritzea baino nahiago izan dut isiltasuna gorde eta oporretatik itzultzean neguko zapatak jantzita etxeko epelean idaztea zapatakadak. Euria zein eder ari duen kristalaren alde lehorretik begira.