- Irribarrez sartuko zara klasera, eta-batez-ere-batez-ere, atera.
- Ez duzu klase aspergarri bat (inoiz) emango. Klase aspegarri bat = klase txar bat.
- Zoriontsu izaten euskarak lagundu zaituela adieraziko duzu. Ez arbelean. Aurpegian baizik.
- Ez duzu gramatikarik emango. Eta ematen duzuna, erabiliko dutelako izango da. Gustatzen zatzaizkit ez dute erabiliko. Eta maite zaitut esateko ez dago inkondizionala zer den jakin beharrik. Eta jakizu, ergatiborik gabeko euskara ere euskara dela.
- Klaseak euskalgintzarako baliatuko dituzu. Euskalgintzako eragile izateko prestatu ikasleak. V. mapa soziolinguistikoaren emaitzak eraman dituzu klasera eta egin duzue hausnarketa, ezta? Komentatu duzue klasean Egunkaria auziak zabalik jarraitzen duela?
- XXI. mendeko euskaldun izateko baliabideak emango dizkiezu.
- Euskararekin jolastea izango da helburua: sortzea, sortzea eta sortzea. Euskaraz. Ondo paseaz. Gogoratu: klase aspergarri bat = klase txar bat.
- Ikasleek zuk baino gehiago hitz egingo dute. (Badakit hau horrela izaten dela normalean, baina… jarri beharra neukan.)
- Kantu, poesia, ipuin, hitzezko artifizio ederrez hornituko duzu klase sarrera bakoitza. Hunkitu ditzazun euskararekin.
- Erreferentziak emango dizkiezu: Gaztezulo, Gaztea, Berria, Argia… Dagoena sikiera, ezagutu dezatela.
- Eta gogoratu. Nola sartzen bezain garrantzitsua da nola irtengo zaren klasetik. Irribartsu. Beti.
Ah, eta ahaztu gabe. Ez duzu %15a baino gehiago inoiz suspendituko!
5 Iruzkin
Aizu! Nire seme alaben euskara irakasle izan nahi duzu?
Birasuegi, lagun! Eneko eta Iratiren irakasle izango nintzateke. Baina nago etxekoak direla izan daitezkeen irakasle onenak eta horretan zuek zarete onenak!
[…] Euskara irakasle baten hamar manamenduak (27zapata.com) […]
Sechu Sendek ere egin zuen bere dekalogoa, aspalditxotik:
http://remexernalingua.blogaliza.org/2009/12/20/decalogo-d-profe-de-lingua/
Ez dut uste aparte ibili naizenik ni baina bera areago doa. Banan bana sinatuko nuke dekalogoko puntu bakoitza. Milesker Txerra!