Untitled

Imanol Epelde
0

Ez zuen ematen horrenbesterakoa izango zenik
baina nire gela hutsik dago.
Ni ere faltatzeraino.

Ikusten zaitudanetan ur zaitut,
Kontua da zure trago bakoitza biriketara doakidala.
Eta orduan,
arnasa estutzen zait,
itotzen ari naizela iruditzen.

Negarrak
baino
ez
ditu
lehortzen
nire
birikak.

Eskutik heltzen zenidaneko garaiak gogoratzen ditut.
Hurrengo oporraldirako planak paperezko serbilletetan egiten genituenekoak:

Elkarri eginiko promesa haiek ere badaude.
Gogoratzean zauriak zornatzen zaizkit berriz,
ez direlako bete,
ez direlako inoiz beteko.
Promesak iltzatuta daramatzat harrezkero belaunetan.
Eta zin dagit
min egiten didatela ibiltzean.

Herrena da nire ibilia horrelakoetan.

Gaur bezala.
Negar egin dut
ni ere falta naizen gela honetan bakarrik.
Zurekin hartu dudan ardoa ozpindu baitzait utzi zaitudanerako.
Eta urak,
urak berriz ere birikak hartu dizkidalako.

Ez zuen ematen horrenbesterakoa izango zenik.
Zuk sendatuko ez dizkidazunak sendatuko dizkit denborak.
Denborak eta nik.
Miazka.
Gurea ederra izan zelako oso.

Berdin zait orbainak agerian eraman behar baditut ere.

Ocho y medio by Nacho Vegas on Grooveshark

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA