Mezulariaren beldur
Bagdaden lurreratu berritan ezagutu nuen gizon hau. Hadi Jalu du izena eta Irakeko kazetaririk ezagunenetakoa da. Izan ere, Hadik urteak eman ditu prentsa nahiz adierazpen askatasunaren aldeko borroka sutsuan eta aktibismoaren erreferente bilakatu da herrialde osoan bere lanagatik.
“Edozein gauza behar duzula, lasai deitu. Bertako nahiz kanpoko kazetariak laguntzeko gaude hemen, JFOko bulegoanâ€, esan zidan elkar ezagutu genuen egun hartan.
JFO sigla horiek Journalistic Freedoms Observatory-ri egiten diote erreferentzia, Kazeta Askatasunen Behatokia euskaraz. Hauxe da Hadi eta bere lankideak duela urte batzuk martxan jarritako GKE ausarta eta berritzailea.
Bagdaden eman ditudan egunetan ia egunero pasa naiz bere bulegotik. Batetik, oso toki estrategikoan zegoen, Saddam Husseinen estatua bota zuten zutoinetik metro eskasera. Interneteko konexioa ere nahiko ona zen, baina gehien gustatzen zitzaidana zera zen: egun osoa lanean aritu ondoren, handik pasa eta tea hartzea lankide irakiarren artean. Iraken lan egiteko duten zailtasunez asko ikasi dut bilera horietan: poliziak jartzen dizkien trabak, toki beroenetara iristeko zailtasunak (eta trikimailuak!), jasotzen dituzten mehatxuak…
Bada, gaur ez naiz bulegotik pasako. Atzo arratsaldean honako dei hau jaso nuen: “Goizeko ordu bietan sartu dira bulegoan; dena txikituta dago eta ordenagailuak eraman dituzteâ€. Hadik ez zeukan zalantzarik zein zegoen horren atzean. “Gobernuko paramilitarrak izan dira, beti bezala. Biharko “haserre eguna†deialdia dela eta, oso urduri daude.
Beldurtuta ote zegoen galdetu nion Hadiri.
“Gu ez, beraiek baizik!â€, erantzun zidan kazetari ausartak.
Mehatxatu al zau inork? Beldurrik zeuk?
Eskerrik asko eta animo Karlos!