Gernika gogoan
Faluja da bidaia honetan bisitatuko dudan azken hiria. Ez pentsa, ez da nirea hasieratik lotutako ibilbidea izan; logistika baldintza hutsek erabaki dute Faluja bukaerarako uztea, ez besterik.
Kontua da hiru aste hauetan Iraken jasotako inpresioa indartu eta borobildu duela bisita honek. Udaberrian zortzi urte beteko dira Irak inbaditu zenetik baina ezer gutxi altxa, eraiki edota berreraiki da denbora tarte honetan. Eta Faluja dugu, hain juxtu, horren adibide garbiena.
Hiri suni honek Irakeko azken gerraren erasorik bortitzena jaso zuen 2004ko azaroan. “Irakeko Hiroshima†deitu ohi diote Bagdadetik 70 kilometro eskasera dagoen Falujari. “Irakeko Gernika†deituko diot nik, gertutasunak, enpatiak, sufrimendua ulertzen laguntzen baitu beti.
Amerikarrek “Operation Phantom Fury†deitu zioten azaroko operazio basati hari. “Vietnameko Hue hirikoaz geroztik ez da honelako eraso bortitzik izanâ€, esan omen zuen, harro, euren generaletako batek.
Italiar dokumental bikain batek azaldu zuenez, Falujan ere napalma erabili zuten, baita fosforo zuria, edota giza arraza akabatzeko beste hainbat tresna. Antza, Faluja amerikarren arma-laborategia izan zen.
Washingtonek zera argudiatu zuen: “Argitasuna lortzeko†erabili zuela fosforo zuria. Baina “gau argitsu†haietan hildakoen kopuru zehatzik ez da inoiz jakin. Eta zaila da frogatzea fosforoaren erabilera eta bertako minbizi kasu (Irakeko tasarik handiena) ugarien arteko loturarik ote dagoen.
2011n ere, Falujako kaleak sarraski haren lekuko mutuak dira. Zortzi urte igaro arren, falujarrak, irakiarrak, errautsetan bizi dira oraindik.
2 Iruzkin
Trackbacks/Pingbacks
- Petrolio gosea demokraziaz mozorrotzen denean - [...] hainbatetan ere Mendebaldeak bere interesak babestu ditu, baina bertako herritarren egoera okertuz (Irak, Afganistan, [...]
Gernikan nire aittiteren anaia erahil zuten…etxean askotan entzun dut Gernikako bonbardaketari buruzkoak….orain, berriz, Falujakoa….
Eskerrik asko Karlos eta zaindu!
Hurrengo apirilak 26an 74 urte betetzen dira Gernika bonbardatua izan zenetik. Bonbardaketa hau, Pablo R. Picassok irudikatu zuen munduan zehar oso ezaguna den “Guernica†margolanean, gaur egun, Bakea eta Giza Eskubideen ikur bezala ezagutzen dena.
Zure atxikimendua eskatzen dugu gure ustez zilegi den aspaldiko aldarrikapen honen alde: “Guernica-Gernikara†ekar dezatela.
http://www.guernicagernikara.net/home/?page_id=80