“Maite nau, ez nau maite, maite nau, ez nau maite” mendebaldean ohiko maitasun jolasean, behinik behin dexenteko garrantzia izan duen horretan ari zen jolasten bera. Desberdintasun bat zegoen, loreen petalo klasikoak kendu eta kendu aritu beharrean paper orri bat papurtzen zuen.
Iada puska duin bat ebaki ezin izan zuenean “ez nau maite” esaldia ahoan eta behatz puntan horri koxkortxoa zeuzkan. Berrogeita hamazazpi egun ziren, benetako zenbakia bera idatzi behar bagenu 57 egun eta 2 ordu pasatxo haurdun zegoela ohartu zenetik. Jakin zuenean, jakin edo susmoa izan zuenean, lehen aldiz “maite nau, ez nau maite” jolasari ekin zion. Lehen egunean “ ez nau maite” esaldiarekin amaitu zuenean pena handi bat jaso zuen, horrenbesteko nahigabea, bihozmina, min fisiko eta psikikoa ezen orduan ekinari ekin zion eta bere buruari “maite nauzu” gehiagotan irten behar zela sinestarazi zion, bitik bateko aukera izan arren berak (norbait hark) argi eta garbi maite zuenaren itxaropenean, ilargiek, sorginek edo zoriontasunak lagunduko zioten itxaropenean. Horrela egunero egunero, behin ere ahaztu gabe “maite nau, ez nau maite” jolasari hamar bat minutu eskaintzen zizkion. Beti “maite nau” esalditik hasten zen, horrela zela sinesten zuelako, gainera idazle naizen honek badaki ez zela inoiz ohartu horrela hasten zenik, begiak itxita edo irekita, eskumara begiratuz edo ezkerrera, papera ezkerrarekin helduz edo berarekin ebakiz, … beti, beti aditz berbera, bere burua mailukatuz eta zintzelkatuz irteten zen, zalantza izpirik gabe, egia benetakoa balitz legez, aspertzeraino errepikatuz, baiezkoa eta ezezkoa, baina hitz berbera, berba berbera, aditz berbera.
Ez zen inoiz jakin nor zen bera maite behar zuen pertsona, agian bere senarra/emaztea, amorantea edo bere haurra edo ni neu, ezta ere benetan maitatu izan al zuen edo bera ezagutzera ere iritsi zen. Dakiguna zera da, jolasean hasi eta egun gutxitara jolasa bere bizitza zela, lo orduen erdiak ere ez zituela egin hamargarren egunetik aurrera, azken hamabi egunetan ez zituela denera hamar ordu baino gehiago egin lotan eta hilotza aurkitu ez baina zainak ebaki eta ibaira bere gorputza botatzen ikusi zuten lekuan, berrogeita hamazazpi odol tanta berezi, malko ilunen koloretakoak aurkitu zituztela.
Jainko.sa Ateoak gara, geure burua eta nahi dugun mundua eraiki dezakegulako eta askotan (gehiegitan) ez dugulako geure buruagan sinesten. `Egia´ ikusi eta sinestun bihurtzen garen arte!
Berba berbera
Atalak: ipuinak
BERBA BERBERA
“Maite nau, ez nau maite, maite nau, ez nau maite” mendebaldean ohiko maitasun jolasean, behinik behin dexenteko garrantzia izan duen horretan ari zen jolasten bera. Desberdintasun bat zegoen, loreen petalo klasikoak kendu eta kendu aritu beharrean paper orri bat papurtzen zuen.
Iada puska duin bat ebaki ezin izan zuenean “ez nau maite” esaldia ahoan eta behatz puntan horri koxkortxoa zeuzkan. Berrogeita hamazazpi egun ziren, benetako zenbakia bera idatzi behar bagenu 57 egun eta 2 ordu pasatxo haurdun zegoela ohartu zenetik. Jakin zuenean, jakin edo susmoa izan zuenean, lehen aldiz “maite nau, ez nau maite” jolasari ekin zion. Lehen egunean “ ez nau maite” esaldiarekin amaitu zuenean pena handi bat jaso zuen, horrenbesteko nahigabea, bihozmina, min fisiko eta psikikoa ezen orduan ekinari ekin zion eta bere buruari “maite nauzu” gehiagotan irten behar zela sinestarazi zion, bitik bateko aukera izan arren berak (norbait hark) argi eta garbi maite zuenaren itxaropenean, ilargiek, sorginek edo zoriontasunak lagunduko zioten itxaropenean. Horrela egunero egunero, behin ere ahaztu gabe “maite nau, ez nau maite” jolasari hamar bat minutu eskaintzen zizkion. Beti “maite nau” esalditik hasten zen, horrela zela sinesten zuelako, gainera idazle naizen honek badaki ez zela inoiz ohartu horrela hasten zenik, begiak itxita edo irekita, eskumara begiratuz edo ezkerrera, papera ezkerrarekin helduz edo berarekin ebakiz, … beti, beti aditz berbera, bere burua mailukatuz eta zintzelkatuz irteten zen, zalantza izpirik gabe, egia benetakoa balitz legez, aspertzeraino errepikatuz, baiezkoa eta ezezkoa, baina hitz berbera, berba berbera, aditz berbera.
Ez zen inoiz jakin nor zen bera maite behar zuen pertsona, agian bere senarra/emaztea, amorantea edo bere haurra edo ni neu, ezta ere benetan maitatu izan al zuen edo bera ezagutzera ere iritsi zen. Dakiguna zera da, jolasean hasi eta egun gutxitara jolasa bere bizitza zela, lo orduen erdiak ere ez zituela egin hamargarren egunetik aurrera, azken hamabi egunetan ez zituela denera hamar ordu baino gehiago egin lotan eta hilotza aurkitu ez baina zainak ebaki eta ibaira bere gorputza botatzen ikusi zuten lekuan, berrogeita hamazazpi odol tanta berezi, malko ilunen koloretakoak aurkitu zituztela.
(Jainko Ateoa).