Hasiera »
Jainko Ateoaren bloga - Jainko ateoa
Jainko ateoa kolektiboa
Jainko.sa Ateoak gara, geure burua eta nahi dugun mundua eraiki dezakegulako eta askotan (gehiegitan) ez dugulako geure buruagan sinesten. `Egia´ ikusi eta sinestun bihurtzen garen arte!
Erleen aurkako guda
2016-02-29 // ipuinak // Iruzkinik ez
ERLEEN AURKAKO GUDA
Duela urte batzuk gizakiak erleen aurkako gudan hasi zirenean zenbait erlek beren miztoa sartu zien hainbat izakiri, gizakiren bati barne eta zulatutako barrunbetan beren kumeak sartu zituzten guda amaitu harte han salbu biziko ziren itxaropenarekin.
Gizakiak hegan ikusi zuen azken erlea akabatu zuenean guda amaitutzat eman zuen irabazle ustekoak. Orduan, eskutuan zeuden erle denak kalera irten ziren beren eskubideak aldarrikatzera. Pentsa dezakezu zein izan zen amaiera!
(Jainko Ateoa)
Posible al da?
2015-03-14 // poesia // Iruzkinik ez
POSIBLE AL DA?
Posible al da Partaideko ikastola historiko bat Kanadan,
poloan `Loria´* oihukatu eta Itsasoko Jainkoak bedeinkatua izatea?
Herrialde bat apurtu haizeari kontu hartu gabe
eta patata frijituek alarma sortu milaka hegalditan?
Soineko gorriek ahanzturak eta apaizak kaltetzea?
Beno, hori bai!
Ezinezkoa posibilitate izan?
Beno, hori bai!
(Jainko Ateoa)
*Loria= Gloria
Errespetua eta maitasuna
2015-03-04 // ipuinak // Iruzkinik ez
ERRESPETUA eta MAITASUNA
Bazen behin kaleak garbitzen jarduten zen langile baten liburutegian liburu bat berezia, inon ikusi eztako bizia zuena, inon sinetsi ezindako pasadisoa bizi izan zuena.
Liburuak orri asko zituen, 284 zehazki esateko. Orri denetan aurkitzen ziren hitzak, beti izan ohi den bezala, lehen eta azken orrian izan ezik, hainbat hitz, hainbat esaldi eta hainbat bizipen agertzen ziren baina liburuaren historia ez doa hortik. Liburu honek hamahiru kapitulu zituen eta bakoitzak bere izenburua zeraman, idazpuru horietako bat ERRESPETUA zen eta beste bat MAITASUNA. ERRESPETUA urte mordoan liburuaren barne-barnean geldirik egon zen (bere izenaren jabe balitz bezala, gure kale garbitzaileak irakurtzea bukatu zuenetik, egiazki esateko), baita ere MAITASUNA eta gainontzeko 282 orriak.
ERRESPETUA egun batetan hitz egitera iritsi zen, bere buruari ari zela uste zuen, isilik hainbeste denbora egoteak zerbait sortzen zion bere orri barrenean, kilimaz lagundua. Ez zekien zer zen baina bere burua bera existitzen ez zenaren sentsazioa zuen. Hitz batzuk jaurti ondoren txistua jotzen hasi zen inguruan inor entzuten ez zegoelakoan, gero zerbait errezitatu edo buruz esan zuen: “Errespeta nazazu, errespetatu. Ni naiz, bai, ni, neure buruagan errespetua behar duen gizagaixoa, baina zuk, zuk errespeta nazazu!” zioten errespetua izenburuaren azpiko bi lerroek.
Haiek esan orduko MAITASUNA esnatu zen, lokarturik zegoen, lehen esan dudan moduan denbora asko zen hitzik botatzen etzuela, ezer adierazten etzuela, urte mordoa, bai, zazpi-zortzi gutxienez orain estu-estu zegoen liburuan bizi zela.
MAITASUNAk honela erantzun zion: “Maite zaitut bai, maite zaitut baina gure artekoa ez da inoiz egia izango nigana gerturatzen ez bazara”. Esalditxo hau esan orduko ERRESPETUA izeneko orria ikara batean jarri zen, ez zekien orri batzuk aurrerago edo orri batzuk geroxeago zegoen zein orrik hitz egin zion baina aldi berean pozik zegoen bera ez bait zen liburuko bizilagun bizi bakarra.
“Heldu al zaitzaket?” galdetu zion ERRESPETUAk MAITASUNAri eta honek erantzun: “Maite banauzu heldu nazakezu, ni maitatzea espero baduzu heldu nazakezu!”. Kalegarbitzailearen liburutegi dena zegoen bezala gaurko protagonisten bizilekua zen liburua horren estu zegoen ze ERRESPETUARI bere orri-gorputza mugitzea izugarri kostatu zitzaion, gainera gehiegi mugituko zen beldur zen, azaleko kolatik askatuko zen beldur, horrela bere burua moztea egokiagoa zela pentsatu zuen, horrela ERRESPETUAk beso bat luzatzea lortu zuen MAITASUNAren ondora. MAITASUNAk gauza berbera egin zuen baina orri pusketa txikiagoaz ERRESPETUAgana gerturatzeko.
Egunak elkarri lotuta igaro ohi zituzten eta ez dakigu nola edo hemen behintzat ez goaz nola izan zen kontatzera, egun batetan MAITASUNA haurdun geratu zen, orritxo-dun hobeki esateko.
Sei egun igaro ziren eta MAITASUNAri dagoeneko liburutik kanpora irten zitzaion bere tripatxoa, ondo garbi igertzen zitzaion inongo orri-estalki batek ere estali ezin zuelarik. Hainbat orrik ziotenez (OSASUNA izenburudun orriak aipatu omen zien) MAITASUNAk erdituko zituenak bikiak izan zitezken eta horrela izan zen bai, 9. egunean goizeko hamarrak eta hogeitahirugarren minutuko hogeitahamazazpigarren eta ondorengo segunduan ASKATASUNA eta ASKATASUNA II izenburudun bi horritxo jaio bait ziren baina liburuaren estuaren-estuaz ezin zitezkeen 284 orri haiek baino gehiago sartu liburu barnean, horrela bere bi orri-haurtxoak liburutik kanpora bota zituen MAITASUNA izenburudun orriak.
(Jainko Ateoa) // Kkinzona fanzinean argitaratua //
Kongo
2015-02-27 // poesia // Iruzkinik ez
KONGO
Gudaren telefonoa Kongora deika ari da.
Laburbildutako berri mugikorrek errepublika hori
agian umeentzako teknologiengatik dela ezaguna
esaten digute.
Demokrazia mugikorrean edo
mugikorren demokrazian
hilko garela esanez jarraitzen dute.
Kongoarrei gertatzen zaienak hemengo
ume bati edo gehiagori
eragingo diela esaten amaitu dezazun.
Kongotik ihesi etorri diren
horiei, hain zuzen.
(Jainko Ateoa)
Berba berbera
2015-02-24 // ipuinak // Iruzkinik ez
BERBA BERBERA
“Maite nau, ez nau maite, maite nau, ez nau maite” mendebaldean ohiko maitasun jolasean, behinik behin dexenteko garrantzia izan duen horretan ari zen jolasten bera. Desberdintasun bat zegoen, loreen petalo klasikoak kendu eta kendu aritu beharrean paper orri bat papurtzen zuen.
Iada puska duin bat ebaki ezin izan zuenean “ez nau maite” esaldia ahoan eta behatz puntan horri koxkortxoa zeuzkan. Berrogeita hamazazpi egun ziren, benetako zenbakia bera idatzi behar bagenu 57 egun eta 2 ordu pasatxo haurdun zegoela ohartu zenetik. Jakin zuenean, jakin edo susmoa izan zuenean, lehen aldiz “maite nau, ez nau maite” jolasari ekin zion. Lehen egunean “ ez nau maite” esaldiarekin amaitu zuenean pena handi bat jaso zuen, horrenbesteko nahigabea, bihozmina, min fisiko eta psikikoa ezen orduan ekinari ekin zion eta bere buruari “maite nauzu” gehiagotan irten behar zela sinestarazi zion, bitik bateko aukera izan arren berak (norbait hark) argi eta garbi maite zuenaren itxaropenean, ilargiek, sorginek edo zoriontasunak lagunduko zioten itxaropenean. Horrela egunero egunero, behin ere ahaztu gabe “maite nau, ez nau maite” jolasari hamar bat minutu eskaintzen zizkion. Beti “maite nau” esalditik hasten zen, horrela zela sinesten zuelako, gainera idazle naizen honek badaki ez zela inoiz ohartu horrela hasten zenik, begiak itxita edo irekita, eskumara begiratuz edo ezkerrera, papera ezkerrarekin helduz edo berarekin ebakiz, … beti, beti aditz berbera, bere burua mailukatuz eta zintzelkatuz irteten zen, zalantza izpirik gabe, egia benetakoa balitz legez, aspertzeraino errepikatuz, baiezkoa eta ezezkoa, baina hitz berbera, berba berbera, aditz berbera.
Ez zen inoiz jakin nor zen bera maite behar zuen pertsona, agian bere senarra/emaztea, amorantea edo bere haurra edo ni neu, ezta ere benetan maitatu izan al zuen edo bera ezagutzera ere iritsi zen. Dakiguna zera da, jolasean hasi eta egun gutxitara jolasa bere bizitza zela, lo orduen erdiak ere ez zituela egin hamargarren egunetik aurrera, azken hamabi egunetan ez zituela denera hamar ordu baino gehiago egin lotan eta hilotza aurkitu ez baina zainak ebaki eta ibaira bere gorputza botatzen ikusi zuten lekuan, berrogeita hamazazpi odol tanta berezi, malko ilunen koloretakoak aurkitu zituztela.
(Jainko Ateoa).
AutoARen legenda
2015-02-19 // poesia // Iruzkinik ez
AUTOarEN LEGENDA
Autoak legenda arbuiagarria izateari
usten dion testuinguruan bizi nahi niNake.
Gizakiak kanpoaldera erakusten diNan pesimitatea
izan daiteken negoziorik onena dela pentsatzeari utzi.
Elementu fantastiko hau ez izatea publizitate
(edo filma batetako) izenburu ustela.
Autoaren legendaren testuingurua apurtu!!!
(Jainko Ateoa)
Begiek
2015-02-13 // ipuinak // Iruzkinik ez
BEGIEK
“Begiek, beraiek nahita ez digutenean ikusten usten, aparteko orduak egiteagatik ez dutela gehiago kobratu nahi pentsa dezakegu”.
(Jainko Ateoa)
Zenbateko itzulkin-tasa diNK energia nuklearrak? [Grafikamaniakoa naiz eta harro nago!! (5)]
2015-02-08 // energiaren gainbehera, grafikak // Iruzkinik ez
GRAFIKAMANIAKOA NAIZ ETA HARRO NAGO!! (5)
^ ENERGIA NUKLEARRAK ZENBATEKO ITZULKIN-TASA DInk? ^
Mundu osoan oraindik bat bera ere ez diNate eraitsi, leherketa eta isuriek ehundaka eta milaka urtetan eragingo ziguteNK gizaki eta gainontzeko bizidunoi, lur barne eta aireari eta oraindik hauek eraikitzen jarraitu nahi diteNK? Zenbateko itzulkin-tasa diNK energia nuklearrak?
Materialak lurrari ostu, garraiatu, eraiki zentrala, [eraitsi, kutsadura kendu (ezinezkoa baduNK ere) edo mendi bat jarri zentralaren gainean], leherketa eta isurien ondorioak gehitu eta bene-benetan 1:1 energia itzulkin-tasara iritsiko ote da energia nuklearra?
-.-.-.-
^ FRACKINGA LANA bada = FRACKING CRASH DESEMPLOYMENT ^
Azken urteotan Yankielandiako Texas estatuan frackingaren burbuilak egundoko lan mordoa sortu diNK, gutxiago baina asko baita ere beste zenbait estatutan. Aurreko urteko milioi bat langile gehitzeak datuak faltsutzen ez dizkiNatela sinestuta ere (nazio gehienek edo denek egiten diNatena, 1.010.000 langile justu? kar kar!) zer esan nahi diNK hire ustez? Eta burbuila lehertzean zer gertatuko duNK? Nori sartuko zieteNK ondorengo krisia?
-.-.-.-
^ NOLAKOA IZANGO DA PETROLIOAREN MENPEKO MUNDUAREN AMILDEGIA? ^
Erorialdiak eta amildegiak ziurrenera itxura hau (izango) diNK, zergatik? Kapitalismoak ez diNalako bere ideiaren aurkako biderik hartuko (alegia, gauza denen produkzioa nahita ez diNK geldituko), orduan dena amaitu arte jarraituko diNK, berarekin mundu `osoa´ amildegira eramanez. Lur-jauziak harrapa ez gaitzan autonomia osoa lantzea beste biderik ez diNagu!
(Jainko Ateoa B)
//Zerbait esan nahi badidaNK idatzi elduaien (A BILDUA) kzgunea.net emailera//
Urteroko ekoizpenetik ez bada nondik igotzen da urtero petrolio kontsumoa? [Grafikamaniakoa naiz eta harro nago!! (4)]
2015-02-05 // energiaren gainbehera, grafikak // Iruzkinik ez
GRAFIKAMANIAKOA NAIZ ETA HARRO NAGO!! (4)
^ URTEROKO PRODUKZIOTIK EZ BADUnk NONDIK IGOTZEN DUnk URTERO PETROLIO KONTSUMOA?^
Petrolio erreserba estrategikoetatik jakina eta, hauetatik zergatik tira `petrolioa soberan badago´?
(Beste aipamen bat, multinazionalek petrolioa diotenean petrolio gordinataz hitz egiten dute baina baita ere `gainontzeko likidoetaz´ (kutsagarriagoak, erabiltzeko zailagoak eta kalitate eskasagoko area bituminosoak, frackingetik datorren `petroleoa´, …), hauek dira egiazki ekoizpena igo dutenak, ez petrolio gordina. Eta noiz arte iraungo du burbuilak?)
-.-.-.-
^ PETROLIOAREN PREZIOA BETI IGO EGINGO DUnk (batezbestekoa eginda) ^
(Dave Cohen-en grafika)
(Petrolioaren ekoizpen muturrera iritsita gaudenez) Prezioen jaitsiera eta igoera are azkarragoak gertatuko dituNK eta hau `merkeegi´ edo `garestiegi´ dagoenean krisialdia sakontzea (batezbestekoa eginda) bakarrik lortuko diNK, urtetik urtera herrialde gehiagotan (batezbestekoa eginda hau ere) eta enpresa eta sektore gehiagotan.
-.-.-.-.-
^ BILATU EDONON, ZERUAN AURKITUKO DUGU ETA! ^
Ez zakiNat jainkoa non bilatu dezakegun baina gizakiok petrolioa bai bilatu eta aurkitu diNagula hamarkadetan zehar, hainbat hamarkadetan zehar, urtetik urtera aurkikuntza gutxiago egitera iritsi arte, orain gutxiago, oraindik eta gutxiago…
(Jainko Ateoa B)
//Zerbait esan nahi badidaNK idatzi elduaien (A BILDUA) kzgunea.net emailera//
Lur finitoan ezer izan al daiteke infinitoa?… [Grafikamaniakoa naiz eta harro nago!! (3)]
2015-01-30 // energiaren gainbehera, grafikak // Iruzkinik ez
GRAFIKAMANIAKOA NAIZ ETA HARRO NAGO!! (3)
^ LUR FINITOAN EZER IZAN AL DAITEKE INFINITOA? ^
Munduko 5 urre ekoizle handienek ez dute urtetik urtera urre gutxiago ekoizten bakarrik, lurretik ateratzen duten urre berak urtetik urtera purutasun txikiago du. Peak gold-era (urrearen ekoizpen muturrera) aspaldi iritsi ginen, baita ere beste material askorenera. ¿Peak everything?
-.-.-.-
^ MAJORREK ZERGATIK UTZIKO LUKETE NEGOZIOA NAHI ADINA PETROLIO BALEGO? ^
Ez dagoelako nahi adina petrolio? Ez delako errentagarria? Urtetik urtera (petrolio) nagusi gutxiago dagoen erreinuan eta produkzioa eman (edo gehitu) ezinda dagoen lurraldean ez da errentagarria petrolioa? Ezta nahi adina ekoiztuta ere? Finantzazioa ezin badiNate beren gain hartu ez al da are petrolio gehiago lur azpian geldituko?
-.-.-.-
^ HUBBERT vs GAIL TVERBERG? ^
Hubberten teoriaren arabera petrolioa ekoizpen muturrera iritsiko da eta handik aurrera eroriera etorriko duNK, logikoa ez? Bada, hori ukatzen duen edo ukatu nahi duen zientzialari bat edo beste bazegoNK eta milaka (milioika agian) ekonomialari zeudeNK, teknikak hori ekidin dezakelakoan (luzatu, luzatu erortzen garenean are goiagotik are kolpe handiagoa hartu dezagun…).
Gertatu baina askoz aurreragotik Hubbertek Iparramerikako Estatu Batuetako petrolio ekoizpen muturra noiz gertatuko zen asmatu ziNan urtebete baten gorabera eta mundukoa ere asmatu ziNan laupabost urteren desberdintasunarekin. Tverbergek beste kurba edo grafika bat marraztu ziguNan, bertan petrolio gordinaren gainbeherak (ekoizpena gainbeheran zegoNK baina erreserba estrategikoetatik tiraka ari dituNK) gainontzeko energia iturriei nola eragingo zienan marraztu ziNan, gordinena zera duNK, logika guztia diNala, Hubberten kurba baina logika handiagoa eta nola ez, aurten eta datorren urtearen bitartean jarri ziNala puntu gorena.
David Murphyren grafikak beste aipamen berezi bat diNK, Tverbergenak bezala, bertan behin muturrera iristen garenean gelditzen zaiguna (Hubbert-enak ez bezala) ez dela beste erdi bat baizik eta askoz gutxiago dela adierazten ziguNKa, jakina, mundu guztian ateratzen errazena den petrolioa atera delako (garraiatzen eta errefinatzen errazenak baita ere), horrela derrigorrean eta hau ateratzen gastatuko den energia urtetik urtera izugarri gehituz, itzulkin-tasa 100 ingurukoa izatetik (petrolio barril bat gastatu 100 ateratzeko) 20 (petrolio barril bat gastatu 20 ateratzeko) eta gutxiagora (8ko itzulkin tasaraino) iritsiz.
Antonio Turielen grafikak petrolio gordinaren gainbehera estrategiko eta itundua erakusten ziguNK, International Energy Agencyren (datu oso kontserbadoreak oso, gezur erraldoiak ez esateagatik) datuen barrenak arakatuz (IEA-k urteetan ukatu diNK peak oilera iritsi gaituNala eta jendea teknooptimismoaz kutsatzen saiatu dituNK, Ipar Amerikako Estatu Batuen autonomia energetikoaren gezurra sartu zieNK milioika pertsonei, frackinga dela etorkizuna eta ez burbuila bat, etorkizunean energia nuklearra gehitu besterik ez zegoNala edo eta berriztagarri industrialak bultzatzearen beharraz hitz egin ziguteNK, hauek petrolioaren ondorio bat besterik ez dituNala ahaztuz, energia itzulkin-tasa existituko ez balitz bezala. Nor saiatuko zen potzu batetatik litro bat ur ateratzen izerditan litro bat uren baliokidea edo gehiago galduko balu?)
Hubbert-en kurba famatua, Tverberg-en, David Murphy-ren eta Antonio Turielen grafikak, etsaiak edo anai-arreba maiteak?
Grafika hontan herrialde mordoaren petrolio ekoizpenaren mutur (peak oil) propioak agertzen dituNK, Hubberten teoria gezurra dela edo petrolioaren ekoizpen muturra inoiz ez dela gertatuko (edo 200 urtetara gertatuko dela) pentsatzen diNanarentzat. Jakina, petrolioa betirako egongo duNK, baina ez gure eskuetan orain arte izan diNagun moduan (merke eta asko).
(Jainko Ateoa B)
//Zerbait esan nahi badidaNK idatzi elduaien (A BILDUA) kzgunea.net emailera//