Jainko ateoa
Hasiera » Jainko Ateoaren bloga - Jainko ateoa

Krisia ez da inoiz amaituko… [Grafikamaniakoa naiz eta harro nago!! (2)]

2015-01-28  //  energiaren gainbehera, grafikak  //  Iruzkinik ez

GRAFIKAMANIAKOA NAIZ ETA HARRO NAGO!! (2) 

 

^ KRISIA EZ DUnk INOIZ AMAITUKO ^

Krisia hasi zenetik espainiar estatuan petrolio kontsumoa ia %25a jaitsi da (Hego euskal herrian zenbateko kopurua ote duNK?) eta jaisten, beti ere jaisten doa… 

Energia gutxitzen ari duNan munkoan ekoizpenak bururapen kapitalista izaten jarraitzen badiNK ezinezkoa duNK krisi hau amaitzea (gorabehera txiki batzuez gain).

-.-.-.-

 

^ YANKIEAK ABERATSAK? BAKAR BATZUK! ETA ONDOBIZIAK? GERO ETA GUTXIAGO, gero eta gutxiago…^

Ez ahaztu frackingaren burbuilak igo diNala produkzioa baina ekoizpena jaisten, bizi-bizi jaisten ari duNK eta…

-.-.-.-

 

^ GERO ETA GUTXIAGO EKOIZTEKO ARE PETROLIO (eta energia) KONTSUMO GEHIAGO BEHAR DUnk (Jevons-en paradoxa)^

 Alegia, gero eta zailagoa eta galestiagoa izango duNK estraktibismoa (materialak lur barnetik ateratzea). 

 

(Jainko Ateoa B)

//Zerbait esan nahi badidaNK idatzi elduaien (A BILDUA) kzgunea.net  emailera//

Behar energetikorik beharrezkoena energia ateratzea… [Grafikomaniakoa naiz eta harro nago!! (1)]

2015-01-23  //  energiaren gainbehera, grafikak  //  Iruzkinik ez

GRAFIKAMANIAKOA NAIZ ETA HARRO NAGO!! (1)

 

^BEHAR ENERGETIKORIK BEHARREZKOENA ENERGIA ATERATZEA DUnk!!^

 

Figura 1 jerarquía de pirámides

 

Energia krisiak  ez digu autoan-autobusean edo etxeko gas hobietan-elektrizitatean bakarrik eragiten. Zer jaten dugu? Nondik ekartzen dugu? Nola jasten gara? Konponketak zein materialekin egiten ditugu? Zer erosten dugu? Zer eman digute gurasoek? Zer ematen diogu gure haur, anaia-ahizpei? Zer ikasi dugu eta non? Zertarako balio izan digu eta balioko digu? Eta nola sendatzen gara edo minak izateari usten? Artea, kultura eta hizkuntzak nolatan eskaintzen digute ezer?

-.-.-.-

 

^ ALEMANIARRAK EKOLOGISTAK ETA BERRIZTAGARRIAK DITUnk ^

Elektrizitatea ikatzetik `a tope´ ateratzen diteNK, lignito ikatz kaxkar nazionaletik alegia. Ikatza edo berriztagarriak, Ama Lurra beti galtzen, beti galtzen…

-.-.-.-

 

^ KLIMA ALDAKETA NORK GEZURTATZEN DU? ^ 

 

(Jainko Ateoa B): Arduratuta nagoNK petrolioaren gainbehera duNala eta. Arduratuta nagoNK bai, baina modu arduratsu batetan. Energia falta gero eta gordinagoak bizi kalitatea eta jornalpeko lan ahalmena murriztea eragingo diNK eta natura are gehiago suntsitzeko aukera, horrek denak arduratzen naiNK baina batizpat elikadurak arduratzen naiNK, energia faltak eta honekin batera gero eta gehiago behartsutzeak (herritarron batezbestekoa) ekar dezaken eta ekarriko diNan elikagai eskasia eta gabeziak. BaduNK garaia pinudiak kendu eta elikagai-basoak landatzeko!!

//Zerbait esan nahi badidaNK idatzi elduaien (A BILDUA) kzgunea.net  emailera//

Krisia ez da sekula amaituko

2015-01-21  //  energiaren gainbehera, poesia  //  Iruzkinik ez

KRISIA EZ DA SEKULA AMAITUKO

 

Krisia ez da sekula amaituko

     petrolio gordinaren ekoizpena ezin delako gehitu

Krisia ez da sekula amaituko

     kalitate txarreko petrolioa (gainontzeko petrolioak deitua) bakarrik gehitu daitekelako

     eta bera ere ez gehiegi eta ezta ere luzaroan

Krisia ez da sekula amaituko

     energiaren balorea txanponetan kontatu beharrean

     energia itzulkin-tasan neurtu behar litzatekeelako

Krisia ez da sekula amaituko

     beherantz eta azkar dioalako itzulkin-tasa hau

Krisia ez da sekula amaituko

     bene-benetan energiak agintzen diolako ekonomiari

Krisia ez da sekula amaituko

     energia ez delako beste produktu bat gehiago

     produktuak eskuratzeko ahalmena ematen digun jainkosa baizik

Krisia ez da sekula amaituko

     ikatzak ezin duelako gehienetan petrolioa ordezkatu

Krisia ez da sekula amaituko

     gasak ezin duelako ikatza gehienetan ordezkatu

Krisia ez da sekula amaituko

     uranioak ezin duelako gasa gehienetan ordezkatu

Krisia ez da sekula amaituko

     berriztagarriek* ezin dutelako uranioa ordezkatu

Krisia ez da sekula amaituko

     animaliek ezin dituztelako berriztagarriak ordezkatu

Krisia ez da sekula amaituko

     gizakiok ezin ditugulako gainontzeko kargarako animaliak ordezkatu

     ordezkatu beharko baditugu ere!

Krisia ez da sekula amaituko…

 

(Jainko Ateoa)

-.-

// Hau ez duNK olerki bat, edo ez duNK olerki soil bat bederen, krisiaren erantzule nabarmenenaren aipamen erreal eta gordin hutsa besterik ez duNK energia ekoizpenaren gainbeherarena. Gaurko gaitza ez duNK banaketa falta bat dagoela, hori kapitalismoak berarekin zeramaNK jaio zenetik, hori bagenekiNan, munduari begiratu besterik ez zegoNK, hemen urteetan zorionekoak izan bagaituNK ere, gaurko gaitz nagusia estrukturala dun, kapitalismoak dena zakabanatu eta dena kapitalismo bihurtu diNK energia merkea eta egundoko kantitateetan eskura izan diNalako, hau izan duNK munduko gudaroste menderaezinena menderatua edo gutxienez sosegatua izan duNan arte. Energia eta petrolioa ez duNK inoiz amaituko baina herenegunetik geroago eta gutxiago zaukaNagu, horrela bada KRISIA EZ DUnk ZEKULA AMAITUKO… Zerbait esan nahi badidaNK idatzi elduaien (A BILDUA) kzgunea.net  emailera//

* [hidroelektrikoa, eolikoa, eguzki energia, biomasa, geotermikoa, metanola, etanola, …]

Tenislaria

2015-01-20  //  ipuinak  //  Iruzkinik ez

TENISLARIA

blanco y negro

Tenislari bati gerta dakioken gauzarik grabena ez da sokak hautsi dakizkiokela baizik eta pelotan jolasten jarraitu nahi ez diNatelako eta intsumisio ekintza baten jabe eginez sokak elkarrengandik urrutiratzea eta hortara pilota raketa barnetik tenislariaren atzera erortzea litzateke, pilota bera jo ere egin gabe.

Eskupelotan dabilen batentzat ere berdina esan zezakeNagu, berari gerta dakioken gauzarik latzena hau izan daitekela baina kontutan harturik gaurdaino pelotaria bati ez zaiola eskua nahita zulatu eta behar duen lekuan bertan berriro josi, intsumisioa beren hatz eta ahurtxoa zertxobait eskubira, ezkerrera, gora edo behera eramanez burutzen dute intsumisio ekintza, pelotariak nahi duenaren aurkako aldera, jakina. Hau nola lortzen diNaten? Momentu batzutan bederen agintariaren agintari izanez!

 

(Jainko Ateoa)

Paregabe parea

2015-01-13  //  poesia  //  Iruzkinik ez

PAREGABE PAREA

Paregabeak gara,

bizitza luzean paretadunak.

Paregabeak gara,

Parentesi artean artean eta bestelako

ikurretan pentsatzen ez dugunak.

Paregabeak gara,

paresiaren zozketan jokatu gabe

saria irabaz dezakegunak

Paregabeak gara,

Velázquezen margoak bezala,

ez Juan de Parejaren moduko imitatzaileak

Paregabeak gara,

Aintzindariak, Ambroise Paréren arteria anaituen gisakoak

Paregabeak gara,

Parentis-en-Born petrolio-hobi erraldoiaren muskuluen adinakoak

Paregabeak gara,

Liseri-aparatu eta bide parenteralen

beharrik gabeko giza-medikamenduak

Paregabeak gara,

 

Eta hau ez da paremiologoaren errefrau bat.

Paregabeak gara,

elkarrekin, inorekin pareka ezin gaitezkenak

Paregabeak gara,

parekidetasunaren aurkariak.

Paregabeak gara,

dudarik ez izan,

Ez gaituNK parekoak,

hire eta haren pareko, parekide

ezta ere paretsu.

Paregabeak gara,

orduan, EZ DInAGU

BERDINTASUNIK NAHI!

 

(Jainko Ateoa)

 

*Paresia: Muskuluak indargetzea berekin daraman paralisi partziala.

* Parentis-en-Born: Frantziar estatuko petrolio-hobi handiena.

Telefono mugikordunen errepublika

2015-01-08  //  poesia  //  Iruzkinik ez

TELEFONO MUGIKORDUNEN ERREPUBLIKA

e-m-pi-r-e:Instagram: gustofernandes

Telefono mugikordunen Errepublikak

oker eta arrisku izugarriak dizkiNK,

ez beraiek Alemaniarrak edo Azkoitiarrak

direlako,

Proteina politikoen erreskatea behar

diNatelako baizik.

Ez DNA transgenikoa diNatelako

edo burbuilen ingurumenak eraiki

dizkiNatelako.

Beren ustetan lengoaia kontzientea bideratzen diNatelako,

zalantzazko lengoaia kontziente bat

hausnarketa inkontzientedun

munduan.

 

(Jainko Ateoa)

Esaten diNagun garaia biziko bagenu bederen…

2014-12-02  //  poesia  //  Iruzkinik ez

ESATEN DInAGUN GARAIA BIZIKO BAGENU BEDEREN…!

Seguru asko, esaten ari garen garaiari

Izotz aro berria deituko diote

ondorengo gizarte ez gaixotuek.

Bizitzen ari garen garaiko

arrastuak gailenduko dira,

harririk beltzen eta transkriba ezinekoenaren garaia,

ez aztarnarik berrienak duela 8.000,

15.000 edo 26.000 urte ingurukoak izatean

izan ginena ia galdu delako.

Gure margo gorriak odolaren jitekoak, zeharo gorriak direlako,

gure bizitza beltza zeharo beltza delako,

gure pertsona bereziak zeharo bereziak direlako,

gure pausuaren koba iluna zeharo iluna delako,

gure historiaurrekoa zeharoko historiaurrea delako,

gure momentua zeharoko momentua delako.

 

Esaten diNagun garaia biziko bagenu bederen…!

 

(Jainko Ateoa)

DESINFORMAZIOA ETA INTERNET-ZABORRA [2]

2014-11-21  //  internetkeriak  //  Iruzkinik ez

DESINFORMAZIOA ETA INTERNET-ZABORRA [2] (Jainko Ateoa)

Desinformazioataz eta internet den zaborraz (edo bertan dagoen zabor pila erraldoiaz) hitz egin zezakeNat baina ez diNat hortan denborarik pasatzea pentsatzen, bai ordea ikusi dizkiNadan gauzak aipatzeaz…

Gaur CRUZ NEGRA ANARQUISTA presoen aldeko taldekoek Barcenasen erorrerak `sistemako zenbait piezatxo-ren´erorrera ekarri diNala  esaten ziguteNK,  EKOLOGISTAK MARTXAN eta AHT GELDITU! Elkarlanak Lurraren defentsan elkarretarako esan ziguteNK, Bartzelonako EL LOKAL lokalekoek beren lokaletik Mexikoko eta mundu zabaleko mobilizazioen berri eman ziguteNK. HERMANOS QUERO liburutegi sozialekoen “Osasuna eta espetxea” hitzaldia eta beren espetxeen aurkako jardunaldiak ere izateko direla aipatu ziguteNK, UZTARRIA herri aldizkariak Azpeitiko eta Azkoitiko ikastetxeek hainbat konpromiso hartu dizkiNatela indarkeria matxista kasuen aurrean jarduteko, TXAPA Bergarako irrati libretik Gvero irratsaio berrikoek Saudi Arabiako musika zekarkiguteNK, “haram” (debekatua) musika, interpretazio itsudunentzat bederen, PIKARA aldizkari feministako pikarek Kurdistango emakumeen borroka erradikalaz hitz batzuk, KUNKKINZONA Urretxu-Zumarragako gaztelekukoek deialdia gaztetxe eredua erabakitzeko bilera definitiboaz,  MUSIKA ZUZENEAN entzun nahi eta gaur agian Urretxun den Yakuzas edo nire herrian (auzoan, hirian) den beste goxokiren bat identifikatzen laguntzen zidateNK aurrekoek, KONTRAKO EZTARRIXE Azkoitiko irrati libreak Azkotti Kirolez Blai! aurkeztu ziguteNK, herri bereko kirolarien inguruko irratsaioa, ba al leike?. PUNK 4 FREE gunekoek punk askeak nola izan erakusten ziguteNK (ez daukaNK krestarik eraman beharrik, mesedez!) eskaintzen dizkiguten gauza denekin, CULTURA Y ANARQUISMO kultura blogean mutilek ez diNatela negarrik egiten (maskulinitatearen eraikuntzaren gerturapena ematen-)-esaten ziguteNK, SORGINKALE Zizur Nagusiko banatzaile + liburutegikoek urtero burutzen diNaten SORGIN GAUA jaialdi antikomertziala gaur hasi eta bihar egun handia izango dela aipatu ziguteNK, bakarlari eta rap-punk-metal.. taldeez gain, 2 hitzaldi, bazkaria, antikomertzialitatea zabaltzen diNaten banatzaile mordoa ere izango duNK, azal haiteke!.

Eta loturen lotura den Desinformazioa eta internet-zaborra testuari ondorengoa gehituko zioNat, nola ez, ahazterik ez diNagun eta Durangon burutzen duNan Durangoko Azokarik interesgarriena den DURANGOKO AZOKA ALTERNATIBOkoek programazioa zabaldu diNatela, bai, ederki asko entzun duNK. BadaukaNK hauenean eskukada fanzine (aldizkari-papertxopila-liburuxka), 3-4 zede, biniloren 1, 2 liburu eta hire neurriko kamiseta chulia lortzea, zergatik ez? Gora kontsumismo alternatiboa, kar kar!!

Ezkutatutako erraldoia tabernan

2014-11-21  //  poema-ipuina  //  Iruzkinik ez

EZKUTATUTAKO ERRALDOIA TABERNAN

24 maneras de reciclar

-Ezkutatutako erraldoia tabernan zegoela aditu geniNan!

-Bertara zabor mordoa eraman ziNan!

-Zaborrari ongi etorria eman geniezaion bertaratu zela esan ziguNan!

-Aurrean genuenari zergatik deitzen genion zaborra galdetu ziguNan!

-Guk zaborra deitzen genuen hori ez zela naturaren hutsegitea aipatu ziguNan!

-Erositakoari zaborra deitzeko zergatik botatzen genuen dirutza galdegin ziguNan!

-Gure nahia hori bazen espekulazioa suspertzeko beste operazio batzuk ekoiztu genitzakeela erantzun ziguNan!

-Gauzen funtzioen zientzia `transgenikotu´ (gaiztotu) geniNala!

-Zer? Zenbat? Zertarako? Zergatik!?

-Errezeloa eredu duenak, gaia zaborra edo urrea izan ez duNala pentsatzen jartzen ondorioztatu ziguNan!

-Natura zela ikerlaririk informatzaileena eta berari begiratzea espekulazioari, kontrolari, manipulazioari erantzutea esan ziguNan, hau dena bere ahots baxuan.

-Zaborra berraurkitu behar geniNala aurpegi desberdineko gauza berdinak berriro erosi ez genitzan. Funtzioen funtzionamendua ikertu.

Nolanahi ere, egunero ikuspegi eta ereduak berritu, gelditu eta balio ez diNanari begiratu, ereduak berritu, baliogabeari berriro begiratu, …

-Eta zuek zer erantzun zenioten?

-Guk oraindik dastatu ez geniNan garagardo marka batetako pare bat botila eskatu genizkiNan. Eta ba al dakiNK?, Berriro errepikatuko diNat.

-Bai nik ere!

 

(Jainko Ateoa)

7.000 Kilometro

2014-11-18  //  poesia  //  Iruzkinik ez

7.000 KILOMETRO

Emakume baten begiak ikusi nituen.
Ondoren bere titi
biluztuen zati bat ikusi nuen.
Baita ere bere hanka luzeak
inongo edertasunik ez zutenak,
zurituak bait zeuden.
bere eskuak nire begira zeuden,
bere “bista” urruntzen zen
7.000 kilometro
segunduro
7.000 kilometro
eta beste
7.000 kilometro,
ikustea lortu nuen arte
ez inora,
ez inongo inora,
etzutela begiratzen
edozein lekutara,
edozein tokira
begiratzen zutela.


Bonba jakintsua (inteligente) erori zen
op
arituz heriotza ederra
10 pertsonei
7.000 kilometrotara begiratzen zutenei
eta begiratzen ez zutenei
non eroriko zen
hurrengo bonba, jakintsua (inteligente)
jakina!

Heriotza
oparitzen bait du
7.000 kilometrotara,
agian 7.001 kilometrotara,
baliteke 7.002 kilometrotara,
7.003 kilometrotara posible da,
edo 7.004 kilometrotara ere izan daiteke!
Zure etxera edo zure auzolagunarena,
ez dio axolik!
Biok hilabete bukaerakoarengatik,

Ordainzariarengatik lan egiten duzue eta!
Zure etxera edo zure auzolagunarena,

Ez dio axolik!

(Jainko Ateoa)

Page 2 of 3«Aurrekoa123Hurrengoa»

Jainko ateoa kolektiboa

Jainko.sa Ateoak gara, geure burua eta nahi dugun mundua eraiki dezakegulako eta askotan (gehiegitan) ez dugulako geure buruagan sinesten. `Egia´ ikusi eta sinestun bihurtzen garen arte!

Azken bidalketak

  • Erleen aurkako guda
  • Posible al da?
  • Errespetua eta maitasuna
  • Kongo
  • Berba berbera

Iruzkin berriak

    Artxiboak

    • 2016(e)ko otsaila
    • 2015(e)ko martxoa
    • 2015(e)ko otsaila
    • 2015(e)ko urtarrila
    • 2014(e)ko abendua
    • 2014(e)ko azaroa
    • 2014(e)ko urria

    Kategoriak

    • energiaren gainbehera
    • grafikak
    • internetkeriak
    • ipuinak
    • poema-ipuina
    • poesia

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren jarioa
    • Iruzkinen jarioa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA