Hasiera »
Joxerra Aizpuruaren bloga - Bata zuria erantzita
Joxerra Aizpurua
Zientzia eta teknologia gaiak laborategietatik atera nahi ditut; ez naiz neutrala izango. Iritzi kritikoa eta eraikitzailea ematen saiatzen naiz.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- EAEko hizkuntza-industriek 280 milioi euro fakturatu zituzten 2014an(e)k Euskadiko hizkuntza-industriek 280M fakturatu zituzten 2014an bidalketan
- Iker Etxaniz(e)k Euskal Herria 2025ean, estatu gisa pentsatzen hasteko garaia bidalketan
- itsasegia(e)k Garoñan harroputzek bakea sinatu dute bidalketan
AHT abiadura motelean
2016-06-03 // AHT // Iruzkinik ez
Orain 10 urte hasitako lanek amaituta beharko lukete jada, baina desjabetzetan arazoak, baimen faltak edo diru ezak direla eta, azkar ibili behar duen trenaren bidearen eraikitze lanak geldirik daude gero eta leku gehiagotan.
Batzuek urte t’erdi daramate geldirik eta besteek aurtengo urtearen hasieratik, baina kostuen erlojua ez da gelditu. Zaindariak, azpikontratuak eta mantenu lanak dira besteak beste, geldirik dauden tramuetan ordaintzen segitu behar direnak. Milioika euro dira jada xahutu direnak eta Espainiako hauteskundeetatik gobernu bat atera arte ez dirudi gauzak aldatuko direnik; eta datorren gobernuari Europatik murrizketak eskatzen ari zaizkionez, oso litekeena da Espainiako estatuan egin beharreko lan handiak geratzea edo gutxienez moteltzea.
Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiak itxaron baino gutxiago bildu izanak murrizketen eszenategian jarriko gaitu; Eusko Jaurlaritzatik jada iragarri dute laguntza sozialetan ez dela murrizketarik izango, beraz non? AHTn akaso?
Hainbat teknikariren ustez, AHTren lanak ez dira 2021 urtea baino lehen amaituko. Beraz, gaur egun dagoeneko zahar xamarra den teknologia datorren hamarkadan oso zaharra izango da, eta tren mota berrienek ordezkatuko dute (Hyperloop-ek, kasu).
6000 milioi eurotik gorako inbertsiora behartzen gaituen, Madril eta Paris mende honetako lehen 40 urteetan lotuko ez dituen, jaiotzez zaharra izango den eta abiatzen denean mantenu eta funtzionamendu kostuek izugarrizko zuloa sortuko duten trenak ez al du merezi azterketa praktiko bat? Jada gastatu diren 3000 milioi euro baino gehiago ezin ditugu zakarretara bota eta egindakoa zertarako erabil dezakegun aztertzeak ez al du aukera bat merezi? Ez al da hauxe, lanak geldirik dauden bitartean, horretarako unerik aproposena? 2021ean Los Angeles eta San Frantzisko hiri estatubatuarrak lotuko dituen Hyperloop trenak 1000 km/ordutik gorako abiadura izango du, eta bitartean, herri honetan martxa hartu gabe egongo garenez, eta nahita ere abiaduraren laurdena besterik lortuko ez denez, ez al du merezi mota desberdinetako pertsonak pentsatzen jartzea?
Txernobilek 30 urte
2016-05-02 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Joan den mendean gertatutako istripu nuklear larriena dugu Txernobilgoa. Hildakoak, zaurituak, lur kutsatuak, isiltasuna eta gezurra dira horren lekuko. Animalia basatiak eta landaredia dira erreadioaktibitateari aurre egin dioten bakarrak. Otsoak, basurdeak eta ahuntzak izugarri ugaritu dira zentralaren inguruan daude lur utzietan; ez dakigu benetan osasuntsu dauden, gaixo ala erradioaktibitatearekin bizitzeko egokiera garatu duten.
Dakigun bakarra, aurten edo datorren urtean 100 urteko iraupena izan behar duen zementuzko eta altzairuzko txapela erantsi behar diotela zentralari, egungoa oso pitzatuta baitago. Orain bost urte jarria behar zuen txapela, baina horretarako dirurik ez eta nola hala amaitu behar izan da, ez baita ahaztu behar Txernobilen egin beharreko edozer ez dela inbertsioa izango, gastua baizik.
Ehunka urtetan desmuntatu ezin izango dugun zentralaren adibidea dugu Txernobil …eta Fukushima …A, eta Garoña.
Ez da berri txarra baina…
2016-04-12 // energia nuklearra // Iruzkinik ez
Azken egun hauetan Iberdrolako Sanchez Galán jaunak Garoñaren itxierari buruz iradokitakoa berri ona da. Erabakiaren arrazoiak ekonomikoak omen dira eta hala izango da, gure gizartean guztia diru bihurtzen baita; ofizialki erabaki irmorik egon ez arren urrats garrantzitsua izan da Iberdrolaren posizionamendu bidea. Endesa, bitartean, isilik.
Iberdrola eta Endesa dira erdibana zentralaren jabe eta itxiera bezalako gai garrantzitsuenean biak batera ez agertzeak harritu nau. Petrolioa hain merke dagoen honetan zentrala bideragarri ez izatea uler dezaket, baina ez ordea hori esateko orain arte egindako eszenifikazioa. Endesarentzat zentrala bideragarria al da? edo bere kezka itxiera bera da; ez al da garestiagoa izango zentrala ixten hastea piztuta mantentzea baino? ba al dakigu zentrala ixten?
Zentrala ixteko biderik merkeena ahalik eta gehien desmuntatzea da eta geratzen dena, gunea alegia, betirako lurperatzea. Baina hori onartuko al genuke? Ez dut uste eta beraz ixtea estaltzea ez den bideak gastu, ez inbertsio, erraldoietara eraman ditzake enpresa jabeak.
Hipotesiak hipotesi utz dezagun oraingoz gaia hemen eta poztu gaitezen berriarekin
Iñaki Suinagaren iruzkin interesgarria
2016-02-15 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Orain hilabete batzuk Hierro uhartean gertatzen ari den esperientzia baten berri eman nuen. Berri horren harira Iñaki Suinagak oso iruzkin interesgarria bidali dit, nire ustez lehen planora ekartzea merezi duena. Hortaz Iñakiri eskerrak emateaz gain, bidalitakoa zuzen-zuzenean argitaratzea erabaki dut.
Interes handikoa iruditzen zait HIERRO uhartearen inguruan kontatzen duzuna. Joserra, ez dakit jakingo duzun, baina zuk aipaturiko energia iturriez gain, bada beste bat aipatu nahi dizudana: ITSASOKO URA. Ez naiz soilik ari itsasoaren olatuei esker erabil daitekeen energiaz. Areago, itsas-ura nekazaritzan erabil daiteke, salikornia bezalako landare halofiloa, % 40 proteina dena, asko ugaltzen da itsas bazterretan. Salikorniatik gizkiontzat proteinak eta olioa atera daitezke, pentzua abereentzat, eraikuntzarako materialak eta oxigenoa ingurumenarentzat, eta gainera apenas duen kosterik; ura baino ez baitu behar. Horretaz gain, esango dizut EDAN ere egin daitekeela. Guk etxean itasoko ura egunero-egunero kontsumitzen dugu era isotonikoan.
Beharbada honek luzeegi jo du, eta hurrengo baterako nahi izanez gero, prest nauzu ideiak partekatzeko.
Asko dugu ikusteko eta ikasteko. Mila esker Iñaki
Kanariar uharteetako Hierro irla eredugarri
2015-08-20 // energia berriztagarria, Zientzia aplikatua // Iruzkinik ez
Hierro irlako 10.000 biztanleen energi beharrak asebetetzeko fuela erre behar izan dute urtetan. 2015eko abuztutik aurrera, irlak dituen ezaugarri klimatiko eta orografikoetan oinarritutako energi iturri berriztagarriek energi beharren %80 gutxienez asebeteko dute. Nola liteke hori?
Irlan bi ezaugarri daude zientzialariei interesatu zaizkienak, hots, haizea eta mendia, eta hauetan oinarritu da antolatutako energi azpiegitura.
Itsasoko haizeak haize erroten aurka egitean energia elektrikoa sortzen da eta batzuetan gehiegizko kantitatean ere bai. Energi soberakina ur ponpei eragiteko erabiltzen da, ura 700 m ko altueran kokatuta dagoen urtegietara igoz. Haizerik ez dagoenean goiko urtegitik ura askatzen da beheko urtegiaren sarreran dagoen turbinei eraginez eta horrela energia elektrikoa sortuz.
Aipatu dugun ziklo horren bidez, haizea izan ala ez, energia elektrikoaren produkzioa ziurtatzen da ia 100%ean. Eta gainera eguzkia ere badute,…
Hierroko adibidea epe luzerako eredu sostenigarriaren adibidea da eta erregai fosilekiko dugun menpekotasuna, irudimenarekin eta teknologiarekin gainditu dezakegula frogatzen digu
Lobby nuklearra arnasa hartzen ari da
2015-08-11 // energia nuklearra // Iruzkinik ez
Fukushimako zentral nuklearra 2011n lehertu zenean, energia sortzeko era horren aurkakoen ahotsa bazter guztietan entzun zen. Europan ere, Frantziak eta Alemaniak dituzten zentral nuklearrak datozen hamarkadetan itzaltzeko planak kaleratu zituzten, baina horretarako nahikoa teknologiarik ez dagoenez asmoak baino ez dira oraingoz; non gordeko dira hondakin nuklearrak? zentralaren bihotz nuklearra eta kokatuta dagoen lurrak nola garbituko dira?, erantzun argia ez duten galderak dira adibidez.
Japonian zentral guztiak geratu eta eguneratze-plana aurrera doan neurrian, Hiroshimaren eta Nagasakiren bonbardaketaren urtemugarekin batera Sendai-ko zentrala berrireki dute. Bitartean Korean, Errusian eta Txinan, gutxienez, zentral nuklearren programa indartu nahi dute.
Urte batzuetan ezkutuan izan den lobby nuklearra, Fukushimako leherketaren aurreko egoerara itzuli da soinu gehiegi atera gabe. Egoera hau oso egokia da adibidez Garoña berpiztu nahi dutenentzat, lobby nuklear espainiarra egoera faktikoa hobetu zain baitago jauzia emateko; eta egun hori gero eta hurbilago dugu!
Zentralaren berrirekiera poliziak babesten
Euskadiko hizkuntza-industriek 280M fakturatu zituzten 2014an
2015-03-26 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
• Zenbaki horrek esan nahi du % 0,87 hazkundea egon dela aurreko ekitaldiaren aldean. Sektoreak 5.159 lanpostu biltzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoan, eta langile-kopurua % 1,26 areagotu da joaneko ekitaldiaren aldean.
• Datuak gaur eman dira argitara, Euskal Herriko Hizkuntz Industrien Elkarteak (LANGUNE) Donostian egin duen Urteko Asanblada Orokorrean. Elkartea 40 erakunde biltzen dituen aurreklusterra da.
2015ko martxoaren 26an.- Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hizkuntza-industrien sektoreak 280.122.244 euro fakturatu zituen iaz, aurreko ekitaldian baino % 0,87 gehiago. Sektoreak 5.159 langile ditu, hau da, Euskadin lanean dauden biztanleen % 0,50, eta horrek esan nahi du langile-kopurua % 1,26 areagotu dela 2013aren aldean.
2015eko ekitaldirako aurreikuspenen arabera, enplegua % 1,80 igoko da eta fakturazioa % 1,93, hurrenez hurren. Gipuzkoako eta Bizkaiko erakundeek nagusitasunari eusten diote, EAE osoko establezimenduen % 83 bi lurralde horietan baitaude. Datuak gaur aurkeztu ditugu jendaurrean, LANGUNEren urteko Batzar Orokorra egin ondoren, Donostiako Zientzia eta Teknologia Parkean..
LANGUNEk (Hizkuntz Industrien Aurrekluster Elkartea Euskal Herrian) itzulpengintzan, hizkuntzen irakaskuntzan, eleaniztasunaren kudeaketan eta hizkuntza-teknologietan lan egiten duten 40 erakunde biltzen ditu (enpresak, zentro teknologikoak, erakundeak eta unibertsitateetako ikerketa-taldeak). Enpresa elkartuek EAEko hizkuntza-industriaren establezimendu guztien % 12 osatzen dute. 40 bazkideek 51,75 M€ fakturatu zituzten iaz, eta sektoreko enplegu osoaren % 25 hartzen dute Euskadin.
LANGUNEren Batzar Orokorrean, 2014ko Ekintza Planean planteatutako proiektu eta ekimen nagusien laburpena aurkeztu dugu, eta aipatzekoa da plan hori iazko Batzarrean aurkeztutako 2014-2017 aldirako Plan Estrategikoaren emaitza dela. Hizkuntz Industriak Euskadirentzat sektore estrategiko gisa kokatzea da erronka nagusia. Ildo horretan, industria-sektore horrek honako hiru erronka hauei erantzun nahi die: euskal enpresetan hizkuntz aniztasunaren kudeaketa sartzea, espezializazio adimentsua ahalbidetzeko hizkuntz teknologiak sustatzea, eta Euskadiren hizkuntz eredua proiektatzea eremu urriko beste hainbat hizkuntzarentzat.
Jardunaldira gonbidatu gisa bertaratu dira, batetik, Jorge Jiménez jauna, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria, eta, bestetik, Iñaki Tellechea jauna, SPRIko Enpresa Sustapeneko zuzendaria. Batak eta besteak bertatik bertara ezagutu nahi izan dituzte
Sorginkeriak
2015-03-20 // Meteorologia // Iruzkinik ez
Telebistan, Tunisiako turistak mamuak segika izango balituzte bezala korrika ikustean, umetako amesgaiztoa etorri zitzaidan gogora: auzoko etxe zaharreko sototik korrika irteten zen jendea, inoiz ikusterik izan ez nuen sorginak ez harrapatzeko; bitartean, ni geldik, paralisiak jota.
Nire amesgaiztoa beste zenbaiti errealitate bihurtu zaiela sentitu dut egunotan.
Eklipsearen itzala beldurgarria da animalientzat, eta ilargia Lurretik oso hurbil izango denez, martxoaren 21eko marea biziek sorgin eta mamu bihurtuko dute itsasoa, Bretainian eta Normandian bederen. Marea beheran 12 edo 13 km egingo baitu atzera itsasoak, eta gorakoan, 6 edo 7 km/h abiaduran egingo duelako aurrerantz. Hango paduretan, oinak belaunetaraino hondoratzen direla, ezinezkoa izango omen da itsasoa baino azkarrago ibiltzea bi orduz, itsasoak harrapa ez zaitzan.
Gauerdian, izerdi patsetan ikusten dut nire burua. Zangoak hondar bigunean hondoratzen diren bitartean, itsasoko urak txorkatilak busti dizkit lehendabizi, eta belaunak hartu baino lehen, goizaldeko marea gorarekin batera ailegatuko den Korrika izango dut salbatzaile.
AHT: herri gisa erantzuteko aukera
2014-08-14 // AHT, euskal estatua // Iruzkinik ez
Egun hauetan Eusko Jaurlaritzatik kezkak agertu dituzte Espainiako Gobernuak egin behar dituen inbertsioak direla eta. Aurten, behin baino gehiagotan azaldutako kezkak dira.
Bestalde lanak ez doaz behar bezala, istripuak, ustekabeak, etab dira horren lekuko.
Azkenik gaur bertan EH Bilduk lanen moratoria eskatu duela irakurri dut.
Katalanek herri kontsulta antolatze bidean daudenean euskaldunok hasi behar dugu ariketa bateratuen bidea jorratzen eta uste dut AHTk bideak eskaintzen dituela horretarako.
Leitzarango autobidean muturreko jarrerak bazeuden, baina arteko eragileak gai izan ziren hainbat adostasun lortzeko eta hortxe dago autobidea. Har dezagun bada AHT entrenamendu gisa etorkizuneko Euskal Herria eraikitzeko
Garoñak itxita ere asko eragin dezake
2013-09-24 // energia nuklearra, euskal estatua // Iruzkinik ez
Laster urtebete egingo du Garoñaren itxiera posiblearen berriak kaleratzen hasi zirenetik. 40 urtetik gorako zentral txiki horri moldaketa handiegiak eskatzen zizkion Europatik finkatu araudiak, nahiz eta Espainiako administrazioak eta jabea den Nuclenor enpresak aurrera egiteko interes komuna izan.
Hala ere, legea aplikatu beharra zegoen eta joan den uztailaren 10ean zentrala ofizialki itxi egin zen, baina Espainiako Gobernuak kaleratutako dekretuan bazegoen aldaketa garrantzitsu bat beste itxiera ofizialekin alderatuz, “arazo ekonomikoengatik ixten da” zioen alegia. Esaldi horrek ateak irekita utzi zion zentrala berrirekitzeari, beti ere “arazo ekonomikoak” gainditzen badira.
Euskadiko alderdi gehienak adostasun nahikoarekin aritu dira gai honen inguruan, baina badirudi adostasun horretan pitzadura batzuk eragin direla azken aldian, Gasteizko alkatearen kasu. Gasteizera diru gehiago bidaltzearen truke? Akaso. Zatitu eta irabaziko duzu dio esaera ospetsu batek; horretan ari al da Espainiako Gobernua?, baina interes ekonomiko hutsa al da azkeneko arrazoia? edo Euskal Herriak estatu izateko hastear du bidean misil bat kokatu nahi du? Ez, ez zait irditzen arazo ekonomiko soil baten aurrean gaudenik