Bata zuria erantzita
Hasiera » energia nuklearra » Fukushiman etenik gabeko abisuak
Abu13 0

Fukushiman etenik gabeko abisuak

Atalak: energia nuklearra

Bi urte t’erdi igaro dira Fukushimako zentral nuklearra lehertu zenetik eta denbora-tarte honetan etenik gabe ailegatu zaizkigu, asko ala gutxi, bertako berriak. Azkenetakoa Ozeano Barera isurtzen ari den ur erradioaktiboarena izan da; antza, azken aste hauetan inguru haietan egindako euriteen eraginez geruza freatikoa asetu eta bertako ura lurrarazten ari da. Milaka tona ur itsasoratzen ari dira eta hori gutxi bada ur horren eraginez langileek erabiltzen dituzten hainbat zerbitzu, komunak adibidez, erabilezin bihurtu dira erradioaktibitatearen eraginez.

Zenbat ur isuri den eta isurtzen ari den zehatz-mehatz ez dakigu eta ezta horren eragina itsasoko ekologian ere. Bestalde, gero eta aditu gehiago dira Fukushima kontrolpetik at segitzen duela esaten dutenak eta hortaz, urarena beste abisu bat baino ez litzatekeela izango.

Sintomak txarrak dira benetan eta zoritxarrez datozen hilabeteetan hango berriak ematen segitu beharko dugu

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Joxerra Aizpurua

Zientzia eta teknologia gaiak laborategietatik atera nahi ditut; ez naiz neutrala izango. Iritzi kritikoa eta eraikitzailea ematen saiatzen naiz.

Azken bidalketak

  • AHT abiadura motelean
  • Txernobilek 30 urte
  • Ez da berri txarra baina…
  • Iñaki Suinagaren iruzkin interesgarria
  • Kanariar uharteetako Hierro irla eredugarri

Iruzkin berriak

  • EAEko hizkuntza-industriek 280 milioi euro fakturatu zituzten 2014an(e)k Euskadiko hizkuntza-industriek 280M fakturatu zituzten 2014an bidalketan
  • Iker Etxaniz(e)k Euskal Herria 2025ean, estatu gisa pentsatzen hasteko garaia bidalketan
  • itsasegia(e)k Garoñan harroputzek bakea sinatu dute bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua

Kategoriak

  • AHT
  • energia berriztagarria
  • energia nuklearra
  • euskal estatua
  • Meteorologia
  • osasuna
  • Prospekzioa
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia aplikatua

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA