Joxerra Aizpurua
Zientzia eta teknologia gaiak laborategietatik atera nahi ditut; ez naiz neutrala izango. Iritzi kritikoa eta eraikitzailea ematen saiatzen naiz.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- EAEko hizkuntza-industriek 280 milioi euro fakturatu zituzten 2014an(e)k Euskadiko hizkuntza-industriek 280M fakturatu zituzten 2014an bidalketan
- Iker Etxaniz(e)k Euskal Herria 2025ean, estatu gisa pentsatzen hasteko garaia bidalketan
- itsasegia(e)k Garoñan harroputzek bakea sinatu dute bidalketan
Josetxo Portu
Atalak: osasuna
Fukushimako zentral nuklearra lehertu izanagatik, oso zaila izango da hemendik 20 edo 30 urtera garatutako minbizien eraginez hildakoak biktimatzat hartzea.
Txernobilen gertatu bezala kopuru ofizialen arabera ez da ia inor hil, baina jakin badakigu ia 30 urte pasata milioika izan direla hango erradioaktibitateagatik jotakoak. Ezin izango da ezer ere frogatu, estatuei eta aginte ekonomikoei interesatzen ez zaielako eta lege aldetik behar diren oztopo “legalak” ezarriko dituztelako.
Zu Josetxo orain 30 urte polizien fusiletatik ateratako bala batek jo zintuen Oreretan eta zure barrenak eraldatu zizkizun. Orduz geroztik bala hori zure bizitzaren parte izan da, iparraldera joan behar izan zenuenean, lehenbizi Arjelera erbesteratu zintuztenean edo ondoren Caracasera eraman zintuztenean; Madrileko espetxeko ziegan ere “elegante” gogoratzen zaitut bertara egindako bisitan.
Urte askotan sinbiosian bizi izan zara balarekin, baina erradioaktibitateak eta balak ez dut uste sinbiosirako elementu egokiak direnik. Ezin izango dugu frogatu inoiz balak 30 urte behar izan dituela zu hiltzeko, beraz ez zara inongo biktima izango, izan ere oso posible da zuk ere hori nahi ez izatea.
Agur Josetxo.