Bata zuria erantzita
Hasiera » energia nuklearra
Api12 0

Ez da berri txarra baina…

Posted in energia nuklearra

Azken egun hauetan Iberdrolako Sanchez Galán jaunak Garoñaren itxierari buruz iradokitakoa berri ona da. Erabakiaren arrazoiak ekonomikoak omen dira eta hala izango da, gure gizartean guztia diru bihurtzen baita; ofizialki erabaki irmorik egon ez arren urrats garrantzitsua izan da Iberdrolaren posizionamendu bidea. Endesa, bitartean, isilik. Iberdrola eta Endesa dira erdibana zentralaren jabe eta itxiera bezalako gai garrantzitsuenean biak batera ez agertzeak harritu nau. Petrolioa hain merke...

Read More
Abu11 0

Lobby nuklearra arnasa hartzen ari da

Posted in energia nuklearra

Fukushimako zentral nuklearra 2011n lehertu zenean, energia sortzeko era horren aurkakoen ahotsa bazter guztietan entzun zen. Europan ere, Frantziak eta Alemaniak dituzten zentral nuklearrak datozen hamarkadetan itzaltzeko planak kaleratu zituzten, baina horretarako nahikoa teknologiarik ez dagoenez asmoak baino ez dira oraingoz; non gordeko dira hondakin nuklearrak? zentralaren bihotz nuklearra eta kokatuta dagoen lurrak nola garbituko dira?, erantzun argia ez duten galderak dira...

Read More
Ira24 0

Garoñak itxita ere asko eragin dezake

Posted in energia nuklearra, euskal estatua

Laster urtebete egingo du Garoñaren itxiera posiblearen berriak kaleratzen hasi zirenetik. 40 urtetik gorako zentral txiki horri moldaketa handiegiak eskatzen zizkion Europatik finkatu araudiak, nahiz eta Espainiako administrazioak eta jabea den Nuclenor enpresak aurrera egiteko interes komuna izan. Hala ere, legea aplikatu beharra zegoen eta joan den uztailaren 10ean zentrala ofizialki itxi egin zen, baina Espainiako Gobernuak kaleratutako dekretuan bazegoen aldaketa garrantzitsu bat beste...

Read More
Abu13 0

Fukushiman etenik gabeko abisuak

Posted in energia nuklearra

Bi urte t’erdi igaro dira Fukushimako zentral nuklearra lehertu zenetik eta denbora-tarte honetan etenik gabe ailegatu zaizkigu, asko ala gutxi, bertako berriak. Azkenetakoa Ozeano Barera isurtzen ari den ur erradioaktiboarena izan da; antza, azken aste hauetan inguru haietan egindako euriteen eraginez geruza freatikoa asetu eta bertako ura lurrarazten ari da. Milaka tona ur itsasoratzen ari dira eta hori gutxi bada ur horren eraginez langileek erabiltzen dituzten hainbat zerbitzu,...

Read More
Mai28 1

Garoñan harroputzek bakea sinatu dute

Posted in energia nuklearra

Espainiako Gobernuak ez zuen Garoñako zentral nuklearra ixtea nahi. Nuclenorrek ez da ere. Nola arraio bada zentrala gelditu eta itxiera iragarri zuten! Atzera begiratuta harropuzkeria kontu baten aurrean izan garela iruditzen zait, botere ekonomikoa ez baita monolitikoa askok uste bezala. Bateren batek edo batzuek ordena jarri du harroputzen artean, eta gauzak bere onera etortzen ari dira, hau da, Garoña ez da itxiko; izan ere, merkeagoa izango baitzaie Europak behartzen dituen egokitzapenak...

Read More
Api25 0

Zentral nuklearren amaieraren eztabaida pil-pilean Frantzian

Posted in energia nuklearra

Gero eta jende gehiago bat dator Frantzian, bertako zentral nuklearren amaierak mende honetako lehen erdian gertatu behar duela esatean. Hori horrela izanik, epeen inguruan dago eztabaida; batzuek energia berriztatzaileek indarra hartu ahalarekin lotzen dute nuklearren amaiera, beste batzuk istripu arriskuan oinarritzen dira eta berehalako amaiera aldarrikatzen dute, beste batzuk zentralek 30 edo 40 urte bete ahala itxi behar direla,… Eztabaida honen isla duzue ondoko loturan. Izan...

Read More
Urt29 0

Garoña itxiko dute, baina eraitsiko al dute?

Posted in energia nuklearra

Orain gutxi, Nuclenorrek Garoñaren itxieraz dituen asmoak eman ziren argitara Espainiako Boletin Ofizialean (BOE). Hiru urtetan arrisku nuklearrik ez duten elementuak desmuntatuko omen dira, eta 2023an lurra hutsik geratuko omen da, hango udalak nahi duena egin dezan. Zenbait ekologistak txanpainaz ospatu zuen itxiera, argazki batean ikusi nuenez. Ni, berriz, ospakizunak geroagorako uztearen aldekoa naiz. Argia astekarian azaldu nituen arrazoiak:...

Read More
Abe23 0

Arraroa da benetan!

Posted in energia nuklearra

Nuclenorrek Garoña ez du itxi nahi eta Espainiako Gobernuak ere ez du Garoña itxi nahi; eta antza Garoña itxi egingo da. Nuclenorrek ez du zentral nuklearrentzat ezarritako zerga ordaindu nahi eta Espainiako Gobernuaren arabera Nuclenorren jokaera txantaia baino ez da. Halaz ere, biek behin eta berriro adierazi dute Garoñarekin aurrera egiteko duten interesa. Ez dut ulertzen! zerbait ezin dut kokatu nire garunean; jakin badakit joera txuleskoek behin baino gehiagotan izorratu dituztela...

Read More

Joxerra Aizpurua

Zientzia eta teknologia gaiak laborategietatik atera nahi ditut; ez naiz neutrala izango. Iritzi kritikoa eta eraikitzailea ematen saiatzen naiz.

Azken bidalketak

  • AHT abiadura motelean
  • Txernobilek 30 urte
  • Ez da berri txarra baina…
  • Iñaki Suinagaren iruzkin interesgarria
  • Kanariar uharteetako Hierro irla eredugarri

Iruzkin berriak

  • EAEko hizkuntza-industriek 280 milioi euro fakturatu zituzten 2014an(e)k Euskadiko hizkuntza-industriek 280M fakturatu zituzten 2014an bidalketan
  • Iker Etxaniz(e)k Euskal Herria 2025ean, estatu gisa pentsatzen hasteko garaia bidalketan
  • itsasegia(e)k Garoñan harroputzek bakea sinatu dute bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua

Kategoriak

  • AHT
  • energia berriztagarria
  • energia nuklearra
  • euskal estatua
  • Meteorologia
  • osasuna
  • Prospekzioa
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia aplikatua

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA