Zenonen larraindantza
Hasiera » Sailkatugabeak » Iraungipen-datadun musika
Aza12 3

Iraungipen-datadun musika

Atalak: Sailkatugabeak

justinbieber_demanda

“Kantu hauek bi urte dituzte jadanik, zaharrak dira gaur egun jartzeko”. Hori entzun nuen parranda batean diska bat jarri nuenean. Bi urte! Zer egingo dut orduan Led Zeppelin, The Beatles edo Benito Lertxundiren diska zaharrekin? Erritual sataniko batean erre beharko ditut…

Baina kontua serioagoa da tamalez. Baieztapen apokaliptikoa dirudien arren, edozein garaitan arrakasta handiena izan duen musika ez da inoiz oraingoa bezain azalekoa, eduki gutxikoa izan. Musika elektroniko faltsua, Estatu Batuetako haur miraridunak, reggaeton matxista… Denak bere azalpena dauka. Multinazional handiek badakite ez dela urrezko garai haietan saltzen zen diska kopuru erraldoi hori berriro errepikatuko argitalpen berrien salmentan. YouTuberen garaian gaude, eta badakite arrakastarako bidea sarean bideoklip erakargarri bat ipintzea dela, bai eta Payolaren bidez irratian haien interesdun musika mota mantentzea. Kasu irratiaren fenomenoarekin, dirudiena baino arriskutsuagoa baita (irratian egunero entzuten dut=gustatzen zait). Akaso jendea irratian agertzen den eta haien gustukoa den musika gauza bera izatea kasualitate hutsaren fruitu ez dela konturatzean iraultza gertatuko da musikaren munduan, baina hori ez dugu ikusiko.

“Jendeari ez zaio nahi duena ematen, hori gezurra da. Jendeari boteretsuei sistema mantentzeko egokia iruditzen zaiena jartzen zaio, eta gero soilik haiek nahi dutena hori dela sartu behar zaie buruan” (W. Toledo)

Hirugarren fenomenoa: gazteak, haurrak. Egia da aurrekariak ditugula (Britney Spears izan daiteke bat), baina gaur egungo haur kopurua zoro bilakatzeko modukoa da: Hannah Montana (eta ez Miley Cyrus, argi ukan), Taylor Swift, Demi Lovato, Jonas Brothers, Selena Gomez…eta nola ez, Justin Bieber. Disney Channel/MTV mundutik agertu dira gehienak, eta ondoren multinazionalek fitxatu dituzte. Bieberren kasua ezberdina da: gazte apal bat sarean bideo batzuekin ezagutza lortu ostean, bat-batean munduko kantaririk ospetsuena bilakatu zen. Horra hor, milioika pertsonek oraindik sinisten duen Amerikar Ametsa (honen hamaika aurrekari ditugu ere). Guraso maiteak, zuen seme-alabak ergelak ez izatea nahi baduzue kendu Disney Channel telebistatik, mesedez, hemezortzi urte inguru dituztenean eskertuko dizuete gainera.

Eta formula guzti hau gutxi ez balitz ere, azkeneko puntua geratzen zaigu: musika iraungikorra izatea. Gaur egun diskek ez dute kantuek, singleek duten arrakasta bera, publikoak gauza gehiegi baititu buruan diska osoak entzuteko, beraz kantak banaka aterako ditugu (beti ere, ez ahantzi, YouTuben espainiar film batek balio duena baino gehiago kostatzen duen bideokliparekin). Epea berdina da normalean: urte bat askoz jota. Urte bat pasa eta gero, kantua ez zaio inori interesatuko. Multinazionaletan lanean dauden musikari fin, profesional eta mertzenarioek badakite hori musika eta letren eduki eskasaren ondorioa dela, baina musika eta letra landuagoa balitz ez luke mugitzen dituen milioika dolarrak mugituko, eta beraz, denontzat okerrago. Jendeak, konturatu gabe, garai batean bere kanturik gustukoenak izan direnak ahazten ditu, banan-banan, bata beste berri batengatik aldiro ordezkatuz (kantu desagertuen zerrenda amaigabean adibide garbi ditugu hau, hau, edo jadanik hau).

Amaitzeko, kantu sinple, erraz eta arrakastatsuak eraikitzeko formula dibertigarri bat erakusten digun bideo hau (mutil honen gainontzeko bideoak ikustea gomendatzen dizuet ere). Nik, bitartean, urteak eta hamarkadak irauten duen musika entzuten jarraituko dut…

 

3 Iruzkin

  1. Lon | 2013-11-13 at 15:17

    Ia guztiarekin ados, gauza bat izan ezik: Led Zeppelin, Beatles, Benito… Etabarren garaietan ere bazeuden kantu iraungikorrak (Egia esan, Zeppelin-en azken diskoak eta Benitoren produkzio asko ere iraungituak daude nire ustez, orduko “ekoizpen moderno”-ei esker). Industria diskografikoa esistitzen danetik gertatzen da Willy Toledok diñoena. Askotan garaiak idealizatu egiten ditugu, eta ostantzean eman errepaso bat Beatles-en garaiko salmenta zerrendei… Edota Swing, Rock and Romcll, Punk, New Wave, Grunge, Brit Pop-en garaikoei! Industria industria bada kaka salduko digu, McDonalds-en janaria gure jatetxe gogokoenarena baino askoz txarragoa da objektiboki baina nork saltzen du gehiago? Ba hori beti izan da horrela musika industrian ere. Hori bai, seguruenik orain inoiz baino “horrelagoa” da, jajajaj Ni be urteak eta hamarkadak iraungo duen musika entzuten jarraituko dot, bueno, fast food apur bat be…jajaj
    Ondo segi!!!

    Reply
  2. Julen | 2013-11-13 at 17:03

    Horixe Lon, argi eta garbi dago industria mundukoek musikaren fenomenoarekin dirutza irabaziko zutela jakin zutenetik “zaborra” atera dutela beti, baina artikuluaren helburua, zuk esan bezala, gaur egun hori inoiz baino “horrelagoa”dela esatea da. Musikaren arloan badago hau baino mamitsuagoa den gai bat: benetakotasuna, egiazkotasuna. Hau da, ea musika autentikoa den edo ez. Mila puntu daude aztergai kasu bakoitzean. Saiatuko naiz besteren batean horri buruz idazten. Eske aunitz iruzkinarengatik!

    Reply
  3. Martzel | 2013-11-15 at 3:13

    Bideoa itzela.

    Egaztea, Euskadiko tabernak, nik damnatzen zaituztet!

    Reply

Trackbacks/Pingbacks

  1. Dantza zaharkituak aldatzearen beharraz | Arma tiro klik - […] badaiteke dantzan egin, hau ez da nire iraultza. Eta dantzatu daitekeen musika bakarra iraungipen-dataduna baldin bada, hori ere ez da…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Julen Leuza

Folklorea eta musika, orokorrean. Soinutresnak jotzea, kantatzea eta dantzatzea gustoko dut, eta idaztea baino hobe egiten ditut gauza horiek, beraz blog hau nire errealitatearen isla txiki bat besterik ez da izango. Traizioa tradizio bihurtuko dugu. Iruñea.

Azken bidalketak

  • Hemen da Txirrinka ekimenaren abestia
  • GEORGE MARTIN HIL DA. BOSGARREN BEATLEA? LEHENA AKASO
  • Oskorri eta euskara
  • Arma politiko bat
  • ZENONEN LARRAIN DANTZA

Iruzkin berriak

  • Julen Leuza(e)k Arma politiko bat bidalketan
  • Iñaki(e)k Arma politiko bat bidalketan
  • Jon Torner(e)k Futbolari buruzko 4 kantu paregabe bidalketan
  • Inaxio Esnaola(e)k A ze lotsa bidalketan
  • Gu ta gutarrak, euskaratik eta euskaraz | Hitz eta Pitz(e)k A ze lotsa bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko abendua

Kategoriak

  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA