Zenonen larraindantza
Hasiera » Sailkatugabeak » Oskorri eta euskara
Abe03 0

Oskorri eta euskara

Atalak: Sailkatugabeak

Aunitz dira Oskorrik euskarari edo euskararen inguruan egindako kantuak. Taldearen amaiera aitzaki, euskararen egunean gogorarazteko aproposak ditugu hurrengoak.

1. Zergatik zara zu mitozale

Musika: Natxo de Felipe / Hitzak: Mikel Zarate / Diska: “…eta Oskorri sortu zen” (1981)

Oskorriren lehenetariko kantu bat, hasierako garaian zentsura arazoengatik grabatu ezin izan zena. Garbikeriaren kontra (taldeak fermuki mantendu duen jarrera), halakoak entzun daitezke: Garbikeri mito motza, hizkuntzen heriotza. / Zarata asko, ekintza gutxi, ametsa ta ametsa.

https://www.youtube.com/watch?v=D4Jy2jFSqMY

 

2- Sautrela

Musika: Natxo de Felipe / Hitzak: Bernat Etxepare-Gabriel Aresti / Diska: “Mosen Bernat Etxepare” (1977)

Azken Korrikaren kantuan erabili den doinua, jakina denez, euskarazko lehen liburuko poema ezagunari Oskorrik egindakoa izan zen. Hona 1987ko zuzeneko bertsioa.

https://www.youtube.com/watch?v=IeUf1jDjboI

 

3- Euskal Herrian euskaraz

Musika: Natxo de Felipe / Hitzak: Xabier Amuriza / Diska: “Adio Kattalina” (1982)

Aurkezpenik ez du behar.

 

4- Euskaldun berriaren balada

Musika: Natxo de Felipe / Hitzak: Jon Sarasua / Diska: “Badok hamahiru” (1992)

Sarasuak umore handiz islatzen du kantu honetan euskaldun berria izatea zein gogorra eta desesperantea den: Pegatak ipintzen ta dirua biltzen… Nola sartu nintzen ez dut konprenitzen.

Ezin ahantzi Fermin Muguruzak 1996an, taldearen 25 urteurreneko kontzertuan emandako bertsioa.

 

5- Euskal euskaldunaren balada

Musika: Natxo de Felipe / Hitzak: Koldo Izagirre / Diska: “Landalan” (1995)

Tonoa lasaituz, baina ironia galdu gabe, euskaldun petoei eskeinitako balada xarmanta: Entzuten duzu alboka Durangon dela azoka, hantxe naiz ni ukondoka.

 

6- Bil bil bil

Musika: G. Lertxundi / Hitzak: J. Diharce “Iratzeder” / Diska: “Marijan kanta zan” (1997)

Kukubiltxorekin egindako bigarren haur ikuskizuneko kantua. Euskara gabe ez bailitaike Euskal Herria Euskal Herri.

https://www.youtube.com/watch?v=4gK_CB7q408

 

7- Bart ikusi dut euskara

Musika: Natxo de Felipe / Hitzak: Unai Elorriaga / Diska: “Desertore” (2003)

Euskarak bete zituen atzo sei milioi urte, beste sei milioi beteta gaztetuko genuke.

https://www.youtube.com/watch?v=7TX71xHNFlc

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Julen Leuza

Folklorea eta musika, orokorrean. Soinutresnak jotzea, kantatzea eta dantzatzea gustoko dut, eta idaztea baino hobe egiten ditut gauza horiek, beraz blog hau nire errealitatearen isla txiki bat besterik ez da izango. Traizioa tradizio bihurtuko dugu. Iruñea.

Azken bidalketak

  • Hemen da Txirrinka ekimenaren abestia
  • GEORGE MARTIN HIL DA. BOSGARREN BEATLEA? LEHENA AKASO
  • Oskorri eta euskara
  • Arma politiko bat
  • ZENONEN LARRAIN DANTZA

Iruzkin berriak

  • Julen Leuza(e)k Arma politiko bat bidalketan
  • Iñaki(e)k Arma politiko bat bidalketan
  • Jon Torner(e)k Futbolari buruzko 4 kantu paregabe bidalketan
  • Inaxio Esnaola(e)k A ze lotsa bidalketan
  • Gu ta gutarrak, euskaratik eta euskaraz | Hitz eta Pitz(e)k A ze lotsa bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko abendua

Kategoriak

  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA