Zenonen larraindantza
Hasiera » Sailkatugabeak » Bertsioak: Gnossienne Nº 1
Abe21 0

Bertsioak: Gnossienne Nº 1

Atalak: Sailkatugabeak

Hona proposamena. Kanta, melodia edo pieza baten bertsio ezberdinak aurkeztuko ditugu hemen. Bakoitzak erabakiko du zein den bere gustukoena.

Gaurkoan, Gnossienne Nº1 (1890), Erik Satie frantziar konpositore minimalistarena.

 

Pianozkoa (originala)

1890 urte aldera konposatuak izan ziren bere Trois Gnossiennes-ak, eta 93an argitaratuak. Lehena izanen da, ziurrenez, ezagunena. Berez, konpasak bereizten dituzten barrarik gabe idatzi zituen Satiek, hau da, tenpo librean. Hona Alessio Naniren interpretazioa.

 

Gitarra klasikozko bertsioa

Greates Hits klasiko asko daude gitarrarentzako moldatuak, soinutresna honek ematen dituen aukera tinbriko eta polifonikoak probestuz. Hona Otto Tolonen finladiarraren Gnossiennearen bertsioa.

 

Seth Ford-Young

Estatu Batuetatik dator Gypsy Jazz Quartet eder hau, Seth Ford-Young baxujotzailearen izenean. Hemen, gitarra, kontrabaxu, akordeoi eta biolinarekin egindako Gnossiennearen moldaketa, Ford-Young berak egina. Kutsu balkanikorik ez zaio falta.

 

Chicha Libre

Brooklynekoa (New York) dugu hainbat erritmo latino pop eta musika klasikoarekin uztartzen dituen talde hau, Frantzia, Venezuela, Mexiko eta AEBtako musikariz sortua. 2009an atera zuten ¡Sonido Amazonico! diska, eta diskoko azken kantua, nola ez, Satieren piezaren bertsio amazoniko hau. Gozatu.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Julen Leuza

Folklorea eta musika, orokorrean. Soinutresnak jotzea, kantatzea eta dantzatzea gustoko dut, eta idaztea baino hobe egiten ditut gauza horiek, beraz blog hau nire errealitatearen isla txiki bat besterik ez da izango. Traizioa tradizio bihurtuko dugu. Iruñea.

Azken bidalketak

  • Hemen da Txirrinka ekimenaren abestia
  • GEORGE MARTIN HIL DA. BOSGARREN BEATLEA? LEHENA AKASO
  • Oskorri eta euskara
  • Arma politiko bat
  • ZENONEN LARRAIN DANTZA

Iruzkin berriak

  • Julen Leuza(e)k Arma politiko bat bidalketan
  • Iñaki(e)k Arma politiko bat bidalketan
  • Jon Torner(e)k Futbolari buruzko 4 kantu paregabe bidalketan
  • Inaxio Esnaola(e)k A ze lotsa bidalketan
  • Gu ta gutarrak, euskaratik eta euskaraz | Hitz eta Pitz(e)k A ze lotsa bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko abendua

Kategoriak

  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA