Zenonen larraindantza
Hasiera » Sailkatugabeak
Mai02 0

Hemen da Txirrinka ekimenaren abestia

Posted in Sailkatugabeak

AHT eta gainontzeko Euskal Herriko proiektu txikitzaileak salatzeko sortu da Txirrinka ekimena. Maiatzaren 20, 21 eta 22an martxa ekologista erraldoia egitea dute helburu, txirrindulaz Bergarara helduko diren lau zutaberekin (Iruñea, Gasteiz, Hendaia eta Muskizetik abiatuko direnak), “Lurra zaindu, eredu soziala borrokatu” lelopean. Ekimena sustatzeko, Los Zopilotes Txirriaos rantxera talde nafarrak kanta plazaratu berri du: “Txirrinkak hartu ta goazen”. Hona kanta...

Read More
Mar09 0

GEORGE MARTIN HIL DA. BOSGARREN BEATLEA? LEHENA AKASO

Posted in Sailkatugabeak

Games of Thrones frankiziaren zaleek susto ederra hartuko zuten gaur, baina ez kezka, ez baikara George R. R. Martini buruz mintza. The Beatles taldearen ekoizle nagusi izan zen George Martin hil berri da, 90 urte zituela. Taldearen disko guztiak ekoiztu zituen bakarra izan ezik, Let It Be (1970), Phil Spector polemikoak Estatu Batuetan ekoiztu zuena. Martin zen taldearen aita, maisu eta zuzendaria. Lehen disko eta singleetan bere esku akademikoak izan zituen apaindurak argi ikus daitezke, bera...

Read More
Abe03 0

Oskorri eta euskara

Posted in Sailkatugabeak

Aunitz dira Oskorrik euskarari edo euskararen inguruan egindako kantuak. Taldearen amaiera aitzaki, euskararen egunean gogorarazteko aproposak ditugu hurrengoak. 1. Zergatik zara zu mitozale Musika: Natxo de Felipe / Hitzak: Mikel Zarate / Diska: “…eta Oskorri sortu zen” (1981) Oskorriren lehenetariko kantu bat, hasierako garaian zentsura arazoengatik grabatu ezin izan zena. Garbikeriaren kontra (taldeak fermuki mantendu duen jarrera), halakoak entzun daitezke: Garbikeri mito...

Read More
Aza24 2

Arma politiko bat

Posted in Sailkatugabeak

Ez gaitezen zozoak izan. Artea (musika kasu honetan) arma politiko bat dela diogunean ez gara soilik manifestazioan hitzetan atxiki doan balore iraultzaileari buruz hitz egiten ari. Egia da musika arma politiko nabaria dela guretzat Rage Against The Machine-ek “Who controls the past now controls the future, who controls the present now controls the past” esaten digunean, edo Negu Gorriak-ek “Independentzia, John Wayne naziaren ahoan ximaur usaina hartu arren, utopiarantz mugiarazten...

Read More
Eka26 0

ZENONEN LARRAIN DANTZA

Posted in Sailkatugabeak

SARRERA Ez zen bortxatzen ninduten lehenbiziko aldia, baina bai oroitzapen txarra eman ez zidan lehenbizikoa. Lehenengo aldia auzoan izan zen, bederatzi urte edo nituen, eta katekesian geunden. Lehenbiziko jaunartzea hurran zela, erretorearen apaizkide bat etorri zitzaigun laguntzaile lanak egitera. Arropa beltz azpiko guztia frogatzera eman zidan, jan behar ere, behin hasita. Minik ez nuen sentitu, bada zerbait, eta eskerrak. Baina nazka, hura amaigabekoa. Hain zen handia sentitu nuen nazka!...

Read More
Eka18 0

Oskorriren altxorrak Youtuben

Posted in Sailkatugabeak

Duela oso gutxi arte Youtuben “Oskorri” jartzerakoan ohikoena bizkaitarren edozein kantu ezagun irudi baten laguntzaz topatzea zen. Karaokearekin, askoz jota. Kasualitatez (edo ez), Oskorrik agur esan baino bi hilabete lehenago “Anbune” deituriko aingeru bat erori zen bideoen sare sozial erraldoian. Igo dituen bideoi altxor deitzea motz geratzea da. Hala ba, eta beste artista euskaldunen bideokin batera, 1980 eta 1990. hamarkadetako kontzertu ezberdinen irudiak igo ditu....

Read More
Ots27 0

Bertsioak: Molinatxo habanera

Posted in Sailkatugabeak

Inauteri astea pasa berri, aurten Tolosan jotzen aritzeko aukera izan dut, eta nola ez, oraindik Gipuzkoako herri honen jai handien doinuak ezin burutik kendu. Dudarik gabe, habanerak dira nagusi, kalejira eta elkarteen himnoak kontuan hartzen ez baditugu (Euskal Herrian txarangek karriketan jotzen dituzten doinu gehienak batik bat). Habanera hauetako bat “Antolinatxo” edo “Molinatxo” izenekoa dugu. Doinu goxoa, atsegina, lehen partea menorrean eta bigarrena, oraindik politagoa ,...

Read More
Abe21 0

Bertsioak: Gnossienne Nº 1

Posted in Sailkatugabeak

Hona proposamena. Kanta, melodia edo pieza baten bertsio ezberdinak aurkeztuko ditugu hemen. Bakoitzak erabakiko du zein den bere gustukoena. Gaurkoan, Gnossienne Nº1 (1890), Erik Satie frantziar konpositore minimalistarena.   Pianozkoa (originala) 1890 urte aldera konposatuak izan ziren bere Trois Gnossiennes-ak, eta 93an argitaratuak. Lehena izanen da, ziurrenez, ezagunena. Berez, konpasak bereizten dituzten barrarik gabe idatzi zituen Satiek, hau da, tenpo librean. Hona Alessio...

Read More
Abe05 1

Futbolari buruzko 4 kantu paregabe

Posted in Sailkatugabeak

Egia esan, honek ez du zer ikusirik aste honetan, igandean Madrilen gertatukoaren ondorioz, futbolari buruz egon den debate guztiarekin. Hori Jon Tornerrek ederki azaldu du bere blogean. Ez, aspalditik nuen nik post bat futbolari eskaintzeko nahia. Nola ez, musikan aurkitu dut nik ongi esaten ez dakidan guztia. Ez dira asko futbolari buruzko kantuak. Ez behintzat, futbolismoak dakarren artaldekeriari buruzkoak. Hona nik ezagutzen ditudanak. Gutxi, baina apartekoak: BURUBALL Tapia eta Leturia...

Read More
Aza26 1

A ze lotsa

Posted in Sailkatugabeak

  Ez dut nahi nire alaba edo seme bat lehiaketa bateko entzunaldi batean ilaran zain egon, azkenik aberats okitu batek ez dela kantari ona esan diezaion. Horrek ez du zerikusirik musikarekin. Dave Grohlen hitzak dira, Nirvanako bateria-jotzaile ohia eta egun Foo Fighters taldeko kantari eta buru denaren hitzak. Motz geratu da, nire ustez. Azkeneko urteetan arrakasta nabaria izan dute Youtuben munduko edozein telebistako talentu lehiaketek. Hauetan haur, lodi, itsusi edo frikiek ezustean...

Read More
Page 1 of 3123Hurrengoa»

Julen Leuza

Folklorea eta musika, orokorrean. Soinutresnak jotzea, kantatzea eta dantzatzea gustoko dut, eta idaztea baino hobe egiten ditut gauza horiek, beraz blog hau nire errealitatearen isla txiki bat besterik ez da izango. Traizioa tradizio bihurtuko dugu. Iruñea.

Azken bidalketak

  • Hemen da Txirrinka ekimenaren abestia
  • GEORGE MARTIN HIL DA. BOSGARREN BEATLEA? LEHENA AKASO
  • Oskorri eta euskara
  • Arma politiko bat
  • ZENONEN LARRAIN DANTZA

Iruzkin berriak

  • Julen Leuza(e)k Arma politiko bat bidalketan
  • Iñaki(e)k Arma politiko bat bidalketan
  • Jon Torner(e)k Futbolari buruzko 4 kantu paregabe bidalketan
  • Inaxio Esnaola(e)k A ze lotsa bidalketan
  • Gu ta gutarrak, euskaratik eta euskaraz | Hitz eta Pitz(e)k A ze lotsa bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko abendua

Kategoriak

  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA