Uhin hedakorra
Gaizka Garitanoren jarrera mediatiko duintasunezkoak ausart egin ditu euskararen eraztun magikoa galdu ez duten hainbat mohikano euskaltzale. Nire ustez. Denboran urrun barik hur gertatutako hiru pasadizo aipatu baino ez, herritar oinezkoei eragin erradiaktibo horrek kalte barik harro izateko moduko sentsazioa sortu diela jakiteko. Baga: Gure herriko erreka alderik alde zeharkatzeko zurezko zubia egin zuten duela gutxi, herrigunetik kilometro pare batera, eta herritarren pozerako. Pasiran joan...
Read MoreHauteskundeak
Mitin politiko batean izan nintzen atzo lehenengoz. EH Bildukoan. Eta ez dut uste beste batera inoiz joango naizenik. Zin dagit. Kamustuta, dezepzionatuta, hauts eta huts utzi ninduen entzundakoak. Mitinetara doan jendeak zer entzun gura duen ez dakit. Uste dut berdin diola. Esaten dena esaten dela, beti izango dira prest uju eta ija bat egiteko, irrintzi bat jaulkitzeko edota txalo zaparrada jotzeko. Esaten dena esaten dela. Berdin dio koherentziarik gabekoa, orokorra eta zehaztasunik...
Read More
Iruzkin berriak