Karlos Gorrindo Etxeandia
Kazetari eta idazle badaezpadakoa. Ofizioa euskara teknikaria; afizioa idaztea. Ni ez naiz nor zurean sartzeko baina nire esana astintzaile bazaizu, ederto!
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Euskal komunitatea trinkotzeko tresna ezinbestekoak | Arian-arian(e)k Itxurakeria eta plantak bidalketan
- Juan(e)k Harria ibili dabilen arren, goroldioak itsatsita jarraitzen du bidalketan
- karlos(e)k Perbertsioa bidalketan
- JJ(e)k Barre egiten digute bidalketan
- JJ(e)k ELA, udal gobernuaren manporreroa bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko urria
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko azaroa
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko uztaila
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko ekaina
- 2018(e)ko apirila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
Bizi kalitatea
Atalak: Gizartea
Hileta-aurrea da, tanatorioan ematen den aien aldirako tartea. Senide hurbilekoenak hurreratzen ari dira. Lobak kasu honetan, hil berriak ez baitu seme-alabarik beragatik negarrik egingo duenik. Emazteak aspaldi utzi zuen haragizko mundua, hezur bilakatzeko. Banaka-banaka sartu dira osaba hilik datzan gelara, erdi isilean. Ez da gelan negarrik, penarik edo dolurik antzematen, eta etxekoak salbu ez da inor gehiago hurreratu gorpu datzan osabarenera azken agurra ematera. Hileta elizkizunerako utziko dute, beharbada, adiskide eta hurbilekoek azken kantu hitserako aukera. Tanatorioan, bien bitartean, lobek hitz eta pitz dihardute, tarteka irrika, marteka barre algaraka. Ikusia dut Cantinflasen pelikuletako hileta elizkizun batean dolu handiagorik! Hilotzak merezi duen errespetu, isiltasun eta doluaren aztarnarik gutxi loben artean. Elizarako bidea arin batean egin du segizioak autoen barruan. Eliza aurrean ere gorabeherak izan dituzte loba andariek hilkutxa eliza barrura nork sartuko. Urlia mengelak ez duela balio, sandiak uko egin dio, eta hirugarren mailako ahaideek lagunduta sartu dute hilkutxa eliza barrura. Apaizaren berba samurrek ere ez dute ur bilakatu ahaide nagusien begi lehorrak eta begiratu urrunekoa. Eta elizkizun osteko hilerrirako bidea ere arin-arinka egin dute, parafernaliari lehenbailehen amaiera ematearren.
Elizatik kanpo entzun eta ikusi diren negar bakarrak neska gazte batek besotik oratuta eraman duen adin ertaineko andrearenak eta neskarenak berarenak izan dira. Alargundu zenetik, erdi gaixo eta ezgauza, osaba gau eta egun zaindu, jaten eman, garbitu eta jantzi-erantzi egin dion errumaniarrarenak eta beronen alabarenak, hain zuzen ere. Haien negarraldiak goibeldu du apur bat eliztarren gogoa. Samurtu ez, ostera, senideen bihotza. Emigranteak gozatu ditu osabaren azken urteak, lagundu bere bakardadean, hauspotu makalaldian. Anartean, lobek norberaren egunerokotasunari eutsi diote: lana, oporrak, seme-alabak, bidaiakā¦ Osabaren zamatik libre. Bizimodu hobe eta duin baten xerka datozen errefuxiatuek, aldiz, leunagoa egiten digute bizimodua. Guri ezer lapurtu barik, gure bizi kalitateari eusten baitiote, teorian guk egin nahi ez ditugun lanak eginez.