Karlos Gorrindo Etxeandia
Kazetari eta idazle badaezpadakoa. Ofizioa euskara teknikaria; afizioa idaztea. Ni ez naiz nor zurean sartzeko baina nire esana astintzaile bazaizu, ederto!
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Euskal komunitatea trinkotzeko tresna ezinbestekoak | Arian-arian(e)k Itxurakeria eta plantak bidalketan
- Juan(e)k Harria ibili dabilen arren, goroldioak itsatsita jarraitzen du bidalketan
- karlos(e)k Perbertsioa bidalketan
- JJ(e)k Barre egiten digute bidalketan
- JJ(e)k ELA, udal gobernuaren manporreroa bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko urria
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko azaroa
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko uztaila
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko ekaina
- 2018(e)ko apirila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
ALEA JACTA EST
Atalak: Politika
Julio Zesarri buruko ile bakanak ere ez zitzaizkion mugitu berba hauek esan, Rubikon ibaia zeharkatu eta Galia oinpean hartzea deliberatu zuenean. Puigdemon-i berari ere ez zaizkio betaurrekoak lurrundu, alde bakarreko independentziarako aldarrikapena egin nahi eta Espainiako egurats izoztuari demokraziaren estalkiaz aurre egiteko orduan. Ikusmen gardena du Gironako semeak, erabaki irmoa eta bide-orri duda gabekoa. Rubikona zeharkatu dute kataluniarrek eta ez dute atzera bueltatzeko motiborik, helburua lortuko badute. Eta jadanik helburua lortua dutelakoan nago. Epelkerietan aritzeak edo ameto eman nahi izateak herria asaldatu baino ez lukete egingo. Eta haien kontra jo, Frantziako Iraultzan bezalaxe. Iraultza iraultzaren gainean. Ez dago beste biderik, gainera. Espainiaren autoritarismo diktatorialak berak ere argi eta garden du zein ibilbide jarraitu, bestalde. Hori dela eta, aurrera egin baino ez dute kataluinarrek, gal edo irabazi. Eta nago ni gehiago dutela irabazteko, galtzeko baino. Areago, dena dutela irabazteko. Joko politikoan trebetasuna erakutsi dute eta kontakizun historikoa haiek ari dira idazten. Katalunian gertatu dena iraultza demokratikoa da. Altxamendu herritarra. Eta ideia eta gertaera hau jaso nahi dut nirean eta gaurkoan. Katalunian herria ahaldundu egin da. Urteak egon naiz ahaldundu hitzaren benetako esangura eta ekintza praktikoa zein den irudikatzen. Eta hara non, Kataluniako herriak erakutsi digun argi eta garbi zer den herri bat ahalduntzea, boterea eta erabakimena lortzea eta bideragarri eta gauzagarri egitea. Harro gaude Kataluniako herria munduari erakusten ari zaionarekin. Espainia inperialista eta konkistatzaile sen arbuiagarriaren esanahia zein den berriro ere erakutsi diguten moduan. Erabakia hartua dute, eta inoren menpean egon nahi ez izateko hartutako erabakiak irmoa behar du. Kartak gora begira jarri dira mahai gainean eta hitzak soberan daude. Espainiak bere lege eta araudia du aitzakia. Kataluniak identitatea eta legitimitatea, eta lege propioak izateko eskubidea eta beharra. Espainiak bere legediaren diktadura. Kataluniak, demokrazia. Bere zentzurik sakon eta zabalenean. Ekintzetarako ordua da. Iraultza gertatu da Katalunian, XXI. mendearen hasieran. Herria altxatu da demokrazian, herriak hartu du bere oraina eta etorkizunaren itsasontzia norabideratuko duen lema. Visca Catalunya lliure i sobirana!
Guk, euskaldunok, bienbitartean, itxaron baino ezin dugu egin, eta noizbait, agian, motxilak karga gabetzen direnerako, ilusio piztuko zaigu berriro, eta Kataluniak eman digun ikasgaiari jarraituko diogu, agian…