Karlos Gorrindo Etxeandia
Kazetari eta idazle badaezpadakoa. Ofizioa euskara teknikaria; afizioa idaztea. Ni ez naiz nor zurean sartzeko baina nire esana astintzaile bazaizu, ederto!
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Euskal komunitatea trinkotzeko tresna ezinbestekoak | Arian-arian(e)k Itxurakeria eta plantak bidalketan
- Juan(e)k Harria ibili dabilen arren, goroldioak itsatsita jarraitzen du bidalketan
- karlos(e)k Perbertsioa bidalketan
- JJ(e)k Barre egiten digute bidalketan
- JJ(e)k ELA, udal gobernuaren manporreroa bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko urria
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko azaroa
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko uztaila
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko ekaina
- 2018(e)ko apirila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
Iraulia
Atalak: Politika
Neure buruari galdetzen diot ez ote gabiltzan aspaldi oso luzez gure Herri eta Hizkuntzaren gaisotasunei buruzko arakatze eta aztertze amaigabeetan, ezer gutxi ekarri eta aurrera pausurik egin gabe, negar batean plaƱiderak bagina bezala. Onartu behar dut, halere, badugula motiborik horretarako: nazio eta hizkuntza kontzientziaren diluizioa, gizarte zibil independentzia eta euskaltzaleengan. Badakigu euskal nazioaren kontzientzia ordezkatuta dagoela hein handi batean suzedaneoa den autonomismo edulkorante batez. Euskararen egoera erreala, hots, laino artean edota esofera linguistikoan bizi direnen iritziaren kontrara, kalean entzuten duguna, gazte, nerabe eta nagusien ahotan galgarik gabeko gainbehera arriskutsuan dabilela.
Beharrezkoa da idatzi latzak publiko egitea, norberaren testigantza eta lekukotzatik eginak, errealitatearen isla gordin direnak, bestalde, jendea konturatu dadin egoeraren larriaz. Ezinbestekoak dira, gainera, kontzientzia nazional-linguistiko izpirik pizterik lortuko badugu. Baina egoeraren minak eta saminak eragiten dizkiguten negar uholdeak ezin gaitu malkotan irato. Sendabideak bilatzen ahalegindu behar dugu, konponbideak aztertzen eta iragaten dihardugun basamortu politiko, ideologiko, linguistiko, sozial eta kulturalari atarramendua bilatu. Etorkizuna birplanifikatzen hasi behar dugu, orainean, gizarte zibil idependientzia eta euskaltzaleek galdutako ilusioa, desaktibazioa eta desmoralizazioa berreskuratzearren.
Onartu beharra daukat egoeraren azterlan zehatzak eramango gaituela endekapenaren nondik norako zehatzak ezagutzera. Eginda ditugu dagoeneko Euskal Herria nazio gisa eta euskararen egoeraren gaineko diagnostiko gehienak. Sintomak ezagun zaizkigu. Arazoa larria da eta, ondorioz, hartu beharreko neurriak larriagoak beharko ditu izan. Ikuspuntu politiko edo ideologikoak barik, pedagogiko eta psikologokiak behar ditugu landu gizartean. Zer egin dugu txarto, zer utzi dugu bide bazterrean, zergatik desidia politiko-kultural hau, zein da bidea labirinto honetatik ateratzeko. Erantzunak bilatzen hasi behar dugu. Pedagogia eta psikologia konstruktibista aplikatu behar dugu, hots, errealitate eta bizi izandako esperientziaren eraikitziaile aktiboa izan behar dugu berriro. Euskal independientzia-zale eta euskaltzaleen sakabanketa emozionala berreskuratzen saiatu behar dugu atzera, diskurtso anakroniko kaltegileak atzean lagata. Ez da erraza izango motibazioa, konpromisoa, elkarlana eta sakrifizioa berreskuratzea aspaldian galdu genuenon artean. Zaila, oso zaila izango da. Baina ez dago beste biderik. Bide bakarra dugu hau. Kataluinian gertatzen ari dena ispilu behar du gure asmoetarako. Kataluiniako egoera iraultzaileak hunkitzen gaituen emozio bera barreiatu behar dugu euskaldunon artean. Eta horren aurrean, eta hau bai ezinezko dakusadala gaur egun PNVren buruzagitzan haize berriak jo arte, kaleko indarra artikulatuko duen klase politiko eta erakunde/eragile kultural sendo eta sinesgarriak behar dira ezinbestean, lidergo funtzionala izango luketena, gizarte zibilaren asmo eta helburuak saretzeko. Alegia, objektibo egingarriak, eta egingarriak diodanean idependentzia eta Euskal Herri euskaldunaz ari naiz, zehaztu, planifikatu, antolatu behar ditu lidergo funtzional horrek, gizarte zibil eraikitzailea kohesionatuko badu.