Amildegiaren ertzetik
Hasiera » Euskara
Urr27 0

GODZILLA

Posted in Euskara

Ez dakit non bizi naizen, Indian edo Afrikan, Panyapen edo Nakurun. Euskal Herrian, behintzat, ez. Etxe arrunt eta lehen munduko batean bizi beharrean ere, Nakuruko egurrezko etxola batean bizi naizela dirudi. Etxetik bertatik ere elefanteak ikusten baititut. Txiki-txikiak, kasu honetan, baina patariak, azken finean. Kalera atera eta, dedio! Hau da sabana luze-zabala hau! Aurrera-atzera eta alboetara begiratu eta den dena elefantea. Tamaina guztietakoak daude, egon ere. Baina handiak dira...

Read More
Urr07 0

Mimenkadak euskarari

Posted in Euskara

  Botako naizzz, botako naizelaa, botako naizelaa; ez, ez botaaaa; bai, bai, uzker bat botako naizelaaaa! Txiste bat izango ez balitz, negarra eragingo lioke honelakorik entzuteak bere burua euskaradun sentitzen duen edozeini. Aringarri gisa, baina, esan dezadan sei-zazpi urteko haur batek kontatua dela aurreko pasadizoa Euskal Telebistako Sorgintxulo saioan. Bihurrikeria linguistiko horren errudunik bilatzen hasi orduko, hobe dut esatea aurretik, baina, nor ez dudan mordoilokeria horren...

Read More
Mai20 0

Uhin hedakorra

Posted in Euskara

Gaizka Garitanoren jarrera mediatiko duintasunezkoak ausart egin ditu euskararen eraztun magikoa galdu ez duten hainbat mohikano euskaltzale. Nire ustez. Denboran urrun barik hur gertatutako hiru pasadizo aipatu baino ez, herritar oinezkoei eragin erradiaktibo horrek kalte barik harro izateko moduko sentsazioa sortu diela jakiteko. Baga: Gure herriko erreka alderik alde zeharkatzeko zurezko zubia egin zuten duela gutxi, herrigunetik kilometro pare batera, eta herritarren pozerako. Pasiran joan...

Read More
Api23 0

Eralan

Posted in Euskara

Oso aspergarria izan ohi da euskararen gaineko diskurtso apokaliptoko zein motibatzaile monotematikoak entzutea edo irakurtzea (hau barne). Euskarak tonu bakarra du, gainera, kolore bakarra, akorde bakarra. Ezin adosago egon, beraz, euskaldunak sinsorgo hutsak garen herri legendarekin . Eta ez naiz ari soilik ikastaro, mintegi edota jardunaldi bateko hiztunak darabiltzan dezibelio loarazle zurrunga eragileengatik. Euskara mintzagai dugunean, hizkuntza bera egiten zaigu horizontala: soinu, duinu...

Read More
Ots06 0

Asmo onak

Posted in Euskara

  Badakit ezkortasun tematia islatzeak nire iritzi artikuluetan aspergarri bilaka nazakeela balizko irakurleen begietara. Ondorio positiborik ez antzematea nire blogaren edukietan jakinmina pizteko errezetarik desegokiena dela. Irakurleak erakarri barik, urruntzeko baliabide errazena dela beti kopetilun jardutea, alegia. Badakit. Eta erdi erabaki nuen urtea amaitutakoan, saiatuko nintzela aurrerantzean bizitzaren eta nik jorratzen ditudan bi gai nagusien (politika eta euskara) erpinak ez...

Read More
Abe03 0

Gaur da eguna

Posted in Euskara

Etxepare, Lizardi, Koldo Mitxelena eta Eneko Aritza bera ere izango ditugu gaurkoan adur-jario eta aipagai, eta euskaraz eta gazteleraz Aitorren hizkuntza zaharraren aldeko apologia sutsua egingo digute tribuna eta pulpitu guztien gainetik eta azpitik, haien guztien ahotsa gaurkoan inoiz baino ozenago entzun dezagun. Euskara maite dugulako gehiago, arraintxoak ura baino. Gaurko egunez. Eta aho-lezea eztitasun okaztagarriz beteko zaie gure hizkuntzaren norabide eta abiadura geldiezin honetan...

Read More
Aza25 0

DEIALDIA

Posted in Euskara

Euskararen egoera sozio-kultural-ekonomikoa zein den ikusita, neurriak hartzeko eta ekintzetara jotzeko garaia delakoan nago. Hori dela eta, nik neure izenean eta neuk ahalordetzen ditudan gogaideenean, hauxe ADIERAZI nahi dut: Gure hizkuntzak berez ez du nahiko indarrik egun egon dagoen zainketa berezien gelatik ateratzeko. Gaixorik, ahul, adorerik gabe, motibaziorik gabe, triste eta zinkurinka dihardu etengabean. Hilurren dagoela jakin daki. Eta kukua egitera joaten zaizkionak irri-etsi eta...

Read More
2 / 2«Aurrekoa12

Karlos Gorrindo Etxeandia

Kazetari eta idazle badaezpadakoa. Ofizioa euskara teknikaria; afizioa idaztea. Ni ez naiz nor zurean sartzeko baina nire esana astintzaile bazaizu, ederto!

Azken bidalketak

  • Hang Zhou
  • Zuhaizpe
  • Itxurakeria eta plantak
  • Xenofoboa eta negatibista
  • Milan Kundera parafraseatuz

Iruzkin berriak

  • Euskal komunitatea trinkotzeko tresna ezinbestekoak | Arian-arian(e)k Itxurakeria eta plantak bidalketan
  • Juan(e)k Harria ibili dabilen arren, goroldioak itsatsita jarraitzen du bidalketan
  • karlos(e)k Perbertsioa bidalketan
  • JJ(e)k Barre egiten digute bidalketan
  • JJ(e)k ELA, udal gobernuaren manporreroa bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko apirila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Euskara
  • Gizartea
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatu gabea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA