AURRESKUNDEAK
VOXi emango diot bozka datozen hauteskundeetan. Edo Cs-ri alderdi politikoari. Edota, luzaroan pentsatu barik, PP-ri. UVPONX alderdi politikoari emateak ez zuen nik nahiko nukeen eraginik izango nire asmo eta helburuetan. Sentimendu abertzalea duen pertsonak ideologia aldaketa hain sustraikoaren arrazoia azaltzen ahaleginduko naiz, denak baitu bere oarina eta geroa, hasiera eta amaiera, jaiotza eta heriotza. Eta nire azalpenarekin batera eskatu nahiko nieke nire iritzien balizko irakurleei eta...
Read MoreIraulia
Neure buruari galdetzen diot ez ote gabiltzan aspaldi oso luzez gure Herri eta Hizkuntzaren gaisotasunei buruzko arakatze eta aztertze amaigabeetan, ezer gutxi ekarri eta aurrera pausurik egin gabe, negar batean plañiderak bagina bezala. Onartu behar dut, halere, badugula motiborik horretarako: nazio eta hizkuntza kontzientziaren diluizioa, gizarte zibil independentzia eta euskaltzaleengan. Badakigu euskal nazioaren kontzientzia ordezkatuta dagoela hein handi batean suzedaneoa den autonomismo...
Read MoreDEFINIZOAK
NAZIOA: Nazioa kontzeptu, pentsamendu eta sentimendu filosofiko-soziologikoa da. Jatorri bereko giza-taldeak osatzen du. Giza-talde horrek lotura historiko eta kulturalak partekatzen ditu; hizkuntza eta lurralde bera. Komunitate edo herri bereko diren kontzientzia du. Nazioa Estatuaren oinarri zilegizkoa da. EUSKAL HERRIKOA, esaterako. NAZIONALISMOA: Identitate kontzeptu bat da, era kolektiboan adierazita. Espainiako nazionalismoa ez da Euskal Herrikoa baino hobea edo goi mailakoagoa. ESTATUA:...
Read MoreXantaia
Azken hauteskunde samaldan bakar batean soilik eman dut bozka. Esango nuke politikak eta politikariek dezepzionatuta naukatela; esango nuke nire apatia politikoak eraman nauela “demokraziaren jaia” omen den bozka eguna hiltegira doazen txahalen irudiarekin parekatzera, azkenik, politikari hautatuek egin dezaten bazka txahalaren zatiekin: solomilloa niretzat, buztana zuretzat, biribilkia harentzat, besokia honentzat… Ez dut aipatuko, beraz, geratzen zaizkidan hondakin ideoligiko apurrek...
Read MoreALEA JACTA EST
Julio Zesarri buruko ile bakanak ere ez zitzaizkion mugitu berba hauek esan, Rubikon ibaia zeharkatu eta Galia oinpean hartzea deliberatu zuenean. Puigdemon-i berari ere ez zaizkio betaurrekoak lurrundu, alde bakarreko independentziarako aldarrikapena egin nahi eta Espainiako egurats izoztuari demokraziaren estalkiaz aurre egiteko orduan. Ikusmen gardena du Gironako semeak, erabaki irmoa eta bide-orri duda gabekoa. Rubikona zeharkatu dute kataluniarrek eta ez dute atzera...
Read MoreAuzo lotsa
Ez dakit iritzi sendorik ote dudan estatu espainiarrean puri-purian dagoen portuetako zamaketarien lan arazoen gainekoa. Ez jakiteagatik ere, ez nekien zerbitzu hori monopolioa zenik. Hau da, enpresa jakin bati estatuak adjudikatuta izana zerbitzu hori ematearen ardura bakarra. Ez dakit ona edo txarra den. Gardentasunaren izenean, eta merkatu ekonomia honen arabera, liberalizazioa litzateke bide bakarra. Baina koxka asko dituen pareta dugu...
Read MoreHarria ibili dabilen arren, goroldioak itsatsita jarraitzen du
SORTUren Estatutuak Artículo 3.- Democracia interna y actividad externa: – “Sortu se opondrá a cualquier subordinación, condicionamiento, o tutela externas que pretendan convertirla en una organización vicarial de quienes practiquen la violencia”. – “En la estrategia independentista y socialista de nuestro proyecto político organizativo no hay cabida para forma alguna de actuación violenta ni para conductas que le sirvan de complemento y apoyo...
Read MoreEBAZPEN ANTIDEMOKRATIKOAREN ONDORIO ONAK
Beti izan diot gorroto edozein motatako kaudillajeri. Hau da, edozein giza mugimenduk figura bakar batean islatzeko edo erreferente izateko hartu ohi den ekanduari. Buruzagi hitzak berak atzera eragiten dit, gehiago sinisten dudalako kolektiboaren izaeran, lider karismatikoak izan dezakeen aura mistikoan baino. Uste dut herri edo alderdi baten ibilbide ideologikoa eta historikoa pertsonaia baten eskuetan utzi nahi izateak arrisku handia dakarkiola herri horren bilakaera humanoari, pertsona...
Read MoreZALANTZAK
Arrisku handia dakarkio Ezker Abertzaleari gaur egun bizi duen noraezeko egoera lausoak. Pentsamendu ideologikoan baino sentimenduetan oinarritutako ideologiak gotortutako mugimendu politiko honek labur lotu beharko ditu geratzen zaizkion indar homogeneo guztiak, alderdi hegemoniko izateko ametsik badu. Egia da perretxikoak legez sortzen hasi zaizkion ahots disidenteek guda fratizida latzean murgil dezakeela garai batean Euskal Herriak erreferente emozional izandako giza...
Read MoreIzarrak
Ohituta gaude kirolean, profesionalean zein amateurrean, fitxaketak egin ditzaten ikusten. Oihartzun handia eragiten dute fitxaketek eta salbatzaile gisa aurkezten dituzte, ohorea, ospea eta diru irabazi barrabasak emango dizkiotelarik fitxatuek fitxaketa egin duen taldeari. Ez naiz ari garai batean fitxatuta egoteak esan nahi zuen adierari buruz, jakina, zeinean dirua eta ospea barik, egurra banatzen baitzuten. Fitxaketa bestelako honek dirua mugitzen du barra-barra, sona dakar, emozioak eta...
Read More
Iruzkin berriak