Hasiera »
Karlos Gorrindoren bloga - Amildegiaren ertzetik
Karlos Gorrindo Etxeandia
Kazetari eta idazle badaezpadakoa. Ofizioa euskara teknikaria; afizioa idaztea. Ni ez naiz nor zurean sartzeko baina nire esana astintzaile bazaizu, ederto!
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Euskal komunitatea trinkotzeko tresna ezinbestekoak | Arian-arian(e)k Itxurakeria eta plantak bidalketan
- Juan(e)k Harria ibili dabilen arren, goroldioak itsatsita jarraitzen du bidalketan
- karlos(e)k Perbertsioa bidalketan
- JJ(e)k Barre egiten digute bidalketan
- JJ(e)k ELA, udal gobernuaren manporreroa bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko urria
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko azaroa
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko uztaila
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko ekaina
- 2018(e)ko apirila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
DEFINIZOAK
2019-10-09 // Euskara, Politika // Iruzkinik ez
NAZIOA: Nazioa kontzeptu, pentsamendu eta sentimendu filosofiko-soziologikoa da. Jatorri bereko giza-taldeak osatzen du. Giza-talde horrek lotura historiko eta kulturalak partekatzen ditu; hizkuntza eta lurralde bera. Komunitate edo herri bereko diren kontzientzia du. Nazioa Estatuaren oinarri zilegizkoa da. EUSKAL HERRIKOA, esaterako.
NAZIONALISMOA: Identitate kontzeptu bat da, era kolektiboan adierazita. Espainiako nazionalismoa ez da Euskal Herrikoa baino hobea edo goi mailakoagoa.
ESTATUA: Kontzeptu juridiko-politikoa da, oinarrian nazioaren legitimitatea beharko lukeena: herria, lurraldea eta gobernua. EUSKAL HERRIA, adibidez. Gurea baina, ESTATUTUA da Estatua baino ttikiagoa balioan, izaeran eta antolakuntzan. Estatuaren menpe dagoen jostailu politikoa, alegia.
INPERIALISMOA: Sistema honek herri jakin baten agintea zabaldu eta hedatu egiten du indarra erabilita (politikoa, militarra zein hedabideetakoa). Beste herri batzuen kontrola ezartzea du helburu. Euskal Herriarena, nazioa den aldetik. Inperialismoa inposizioa da: politikoa, soziala, kulturala… Espainiak eta Frantziak gugan eragiten dutena.
INPERIALISMO KULTURALA: Hedabideak edota beste era bateko baliabide kulturalak erabilita, Espainiako gizarte menperatzailearen balioak ezartzea da beste nazio periferiko edo menperatuan; EUSKAL HERRIAN, esaterako.
INPOSAKETA KULTURALA: Espainiako eta Frantziako gizarteen balio kulturalak gure naziora zabaltzea, haien erabilera eta ohiturak gurean txertatze aldera.
INPERIALISMO LINGUISTIKO ESPAINIARRA ETA FRANTZIARRA: Hizkuntza menperatzaile diren gaztelania (400 miloi hiztun) eta frantsesa (270 miloi hiztun) gure nazioan inposatzea da. Espainiako legeak dio gaztelania jakitea derrigorrezkoa dela, frantsesa ere bai, Frantzian. Euskara jakitea eskubidea baino ez da. Honetarako botere politikoa eta ordenamendu juridikoa erabiltzen dute Euskara (1.200.000 hiztun) bigarren mailako izan dadin, gaztelania eta frantsea lehen mailako direnean. Gaztelania eta frantsearen hegemoniak inposizioarekin du zerikusirik. Ez dira euskara baino hobeak edo goi mailakoagoak. Gaztelania eta frantseza modernitate, giza eskubide eta askatsunaren aldeko hizkuntzak omen dira. Euskara horren guztiaren aurkakoa izango balitz bezala. Gaztelania progresu ekonomikoaren eredutzat hartzen dute, euskara, ordea, atzerapen ekonomikoarena. Gezur inperialista onartezinak.
GLOTOFAGIA: Edo lenguizidioa. Prozedura politiko-soziala da. Kasu honetan gure kulturaren ezaugarri inportanteena den euskara desagertzeko zorian jarriko dute, beste kultura edo hizkuntza (gaztelania-frantsesa) baten eragin zuzen eta erabili beharrekoaren ondorioz. Eta jakina, honek konponente ideologiko argia du: hizkuntza minorizatuak deagertu egin behar dira, ahalguztidunak gero eta handiago egiteko.
BIZIKIDETZA: Desberdinen arteko harremana, errepestuan eta onarpenean oinarrituta. ZORIONTASUNAren edabe magikoa, menperatzaileak menperatuari sinistarazi nahi diona. Gaztelaniak euskarari, Estatuak estatutuari. Edo behean dagoenak (pobrea) goikoa (aberatsa) ez molestatzearren duen jarrera menpekotasunezkoak eragiten duen egoera soziala. Baina gizarte jakin batean giza-talde baten nahia (gehiengoarena) pentsamendua eta sentimendua onartzen ez denean, eta giza-talde horrek ezarritako egitura politikoa aldatu edo eraldatu (estatutu izatetik estatu izatera aldarrikatzea) nahi duenean, zilegitasun osoz, krispazioa sortzen omen da. Eta krispaziotik gizartea frakzionatzera urrats txiki bat baino ez dago. Asaldatzen dena, baina, inperioa da, jakina.
GIZARTEAREN FRAKZIOA ETA KRISPAZIOA: Inoren sitema politiko, sozial, ekonomiko, militar edo kulturala arbuiatu eta gurea aldarrikatzeagatik, Nazio garen aldetik, legitimitate osoz, gizarte inposatzailearen balizko bake hauskorra etetearen errua leporatzen zaio menperatuari, ahotsa jasotzeko beste ausardia izan duelako.
ESPAINIA ETA FRANTZIA: Mundu moderno, global eta askatasunaren eredu eta adibide ei dira. Euskal nazioa, nazionalismo periferikoa, baztertzaile, diskriminatzaile, arrazista eta supremazista da, gure naziotasuna aldarrikatzeko beste ausardia dugulako. Nazionalista estatudunak demokratak dira eta legearen aldekoak. Gu lege gabekoak eta basatiak. Haiek modernoak eta konstituzionalistak. Gu deus ere ez, haiek gabe.
ESPAINIA ETA KORRUPZIOA: Politikan, kirolean, kulturan, sindikatuetan
Listado de casos de corrupción política en España
Caso Partidos políticos implicados Federación / delegación Ámbito
Caso Adigsa3
Convergència Democràtica de Catalunya
Cataluña
Caso AVE4
PSOE
Nacional
Caso Alquería5
PSOE
PSOE del País Valenciano
Comunidad Valenciana
Caso Andratx6
PP
PP de Baleares
Baleares
Caso Antonio Rodríguez7
Partit dels Socialistes de Catalunya
Cataluña
Caso Arcos8
PSOE
PSOE de Andalucía
Andalucía
Caso Arena9
PP
PP de Galicia
Galicia
Caso Arona10
Coalición Canaria
Canarias
Caso Astapa11
PSOE
PSOE de Andalucía
Andalucía
Caso Atarfe7
PSOE
PSOE de Andalucía
Andalucía
Caso Atlético12
Grupo Independiente Liberal
Andalucía
Caso Baltar13
PP
PP de Galicia
Galicia
Caso Banca Catalana14
Convergència i Unió
Cataluña
Caso Bankia15
PP
C. Madrid y C.Valenciana
Caso Berzosa16
Universidad Complutense de Madrid
Comunidad de Madrid
Caso Biblioteca17
PP
PP de la Región de Murcia
Región de Murcia
Caso Bitel18
PP
PP de Baleares
Baleares
Caso Bitel-219
PP
PP de Baleares
Baleares
Caso Bomsai20
PP
PP de Baleares
Baleares
Caso Bon Sosec21
PP
PP de Baleares
Baleares
Caso Brugal22
PP
PP de la Comunidad Valenciana
Comunidad Valenciana
Caso Bárcenas23
PP
Nacional
Caso Caballo de Troya24
PP
PP de Galicia
Galicia
Caso Caja Navarra25
Unión del Pueblo Navarro
Navarra
Caso CAM26
PP
PP de la Comunidad Valenciana
Comunidad Valenciana
Caso CCM2728293031
PSOE
PSOE de Castilla-La Mancha
Castilla-La Mancha
Caso Camisetas12
Grupo Independiente Liberal
Andalucía
Caso Campeón32
Bloque Nacionalista Galego
Galicia
Caso Campeón33
Convergència Democràtica de Catalunya
Galicia
Caso Campeón32
PP
PP de Galicia
Galicia
Caso Campeón32
PSOE
PSOE de Galicia
Galicia
Caso Carioca
PP
PP de Galicia
Galicia
Caso Can Domengue34
Unió Mallorquina
Baleares
Caso Cementerio35
PP
PP de Madrid
Madrid
Caso Clotilde3
Convergència Democràtica de Catalunya
Cataluña
Caso Comercio3637
PSOE
PSOE del País Valenciano
Comunidad Valenciana
Caso Conde Roa38
PP
PP de Galicia
Galicia
Caso de la construcción
PP
PP de Castilla y León
Burgos
Caso Cooperación3940
PP
PP de la Comunidad Valenciana
Comunidad Valenciana
Caso Cudillero741
PSOE
PSOE de Asturias
Asturias
Caso De Miguel42n 1
Partido Nacionalista Vasco
País Vasco
Caso de la Ciudad del Golf43
PP
PP de Castilla y León
Castilla y León
Caso de los ERE en Andalucía44
PSOE
PSOE de Andalucía
Andalucía
Caso del Lino4546
PP
PP de Castilla-La Mancha Castilla-La Mancha
Caso Dívar47
Consejo General del Poder Judicial
Nacional
Caso Dolores Reyes748
PSOE
PSOE de Andalucía
Andalucía
Caso Egüés49
Unión del Pueblo Navarro
Navarra
Caso El Roblecillo17
PP
PP de la Región de Murcia
Región de Murcia
Caso El Trompo50
Coalición Canaria
Canarias
Caso Emarsa51
PP
PP de la Comunidad Valenciana
Comunidad Valenciana
Caso Emperador5253
PSOE
Nacional
Caso Epsilon54
Partido Nacionalista Vasco
País Vasco
Caso Fabra55
PP
PP de la Comunidad Valenciana
Comunidad Valenciana
Caso Facturas565758
PSOE
PSOE del País Valenciano
Comunidad Valenciana
Caso Faycán59
PP
PP de Canarias
Canarias
Caso Feval60
PSOE
PSOE de Extremadura
Extremadura
Caso Filesa61
PSOE
Nacional
Caso Flick62
PSOE
Nacional
Caso Fundación3
Unió Democràtica de Catalunya
Cataluña
Caso Funeraria63
PP
PP de Baleares
Baleares
Caso Guateque64
PP
PP de la Comunidad de Madrid
Comunidad de Madrid
Caso Grandas de Salime65
PSOE
Asturias
Caso Guerra66
PSOE
PSOE de Andalucía
Andalucía
Caso Gürtel67
PP
PP de C. Madrid y C. Valenciana
C. Madrid, C. Valenciana
Caso Gustavo Cuéllar Cruz68
PSOE
PSOE de Andalucía
Andalucía
Caso Harrag6970
PSOE
PSOE de la Región de Murcia
Región de Murcia
Caso Hügel
PP
PP de la Comunidad de Madrid
Comunidad de Madrid
Caso ITV71
Convergència Democràtica de Catalunya
Cataluña
Caso Ibatur72
PP
PP de Baleares
Baleares
Caso Ibatur72
Unió Mallorquina
Baleares
Caso Ibiza Centre73
PSOE
PSOE de Baleares
Baleares
Caso Imelsa74
Compromís
Comunidad Valenciana
Caso Imelsa74
Izquierda Unida
IU de la Comunidad Valenciana
Comunidad Valenciana
Caso Imelsa74
PP
PP de la Comunidad Valenciana
Comunidad Valenciana
Caso Imelsa7475
PSOE
PSOE del País Valenciano
Comunidad Valenciana
Caso Innova76
Esquerra Republicana de Catalunya
Cataluña
Caso Innova76
Iniciativa per Catalunya Verds
Cataluña
Caso Innova76
Partit dels Socialistes de Catalunya
Cataluña
Caso Interligare7778
PSOE
Nacional
Caso Invercaria79
PSOE
PSOE de Andalucía
Andalucía
Caso Las Teresitas80
Coalición Canaria
Canarias
Caso Lasarte818283
PP
PP de Castilla y León
Castilla y León
Caso Líber17
PP
PP de la Región de Murcia
Región de Murcia
Caso Lifeblood84
PP
PP de Canarias
Canarias
Caso Limusa85
PSOE
PSOE de la Región de Murcia
Región de Murcia
Caso Luciano Alonso86
PSOE
PSOE de Andalucía
Andalucía
Caso Madeja87
PP y PSOE
Varias provincias
Caso Malaya
Grupo Independiente Liberal
Andalucía
Caso Malaya
Unión Cordobesa
Andalucía
Caso Manga88
Convergència i Unió
Cataluña
Caso Manga89
Esquerra Republicana de Catalunya
Cataluña
Caso Manuel García Moreno90
PSOE
PSOE de Andalucía
Andalucía
Caso Marea
PSOE
PSOE de Asturias
Asturias
Caso Margüello54
Partido Nacionalista Vasco
País Vasco
Caso Margüello91
PSOE
PSOE del País Vasco
País Vasco
Caso Matsa92
PSOE
PSOE de Andalucía
Andalucía
Caso Mercasevilla93
Izquierda Unida
IU de Andalucía
Andalucía
Caso Mercasevilla94
PSOE
PSOE de Andalucía
Andalucía
Caso Mercurio95
Partit dels Socialistes de Catalunya
Cataluña
Caso Naseiro
PP
Nacional
Caso Nueva Rumasa
Agrupación Ruiz-Mateos
Nacional
Caso Nóos
Familia Real Española
Nacional
Caso Nóos
PP
Nacional
Caso Orquesta96
PP
PP de Galicia
Galicia
Caso Orquesta96
PSOE
PSOE de Galicia
Galicia
Caso Over Marketing97
PP
PP de Baleares
Baleares
Caso Palau3n 2
Convergència Democràtica de Catalunya
Cataluña
Caso Pallerols98
Unió Democràtica de Catalunya
Cataluña
Caso Palma Arena99100
PP
PP de Baleares
Baleares
Caso Paraíso101
PSOE
PSOE de Andalucía
Andalucía
Caso Parques Eólicos64
PP
PP de Canarias
Canarias
Caso Patos
PP
PP de Galicia
Galicia
Caso Peaje
Unió Mallorquina
Baleares
Caso Picnic
Unió Mallorquina
Baleares
Caso Piscina7102
PP
PP de Canarias
Canarias
Caso Pitiusa103
Nacional
Caso Plan Territorial104
PP
PP de Baleares
Baleares
Caso Plan Territorial104
Unió Mallorquina
Baleares
Caso Plaold
PSOE
PSOE del País Vasco
País Vasco
Caso Plasencia105
PSOE
PSOE de Extremadura
Extremadura
Caso Plasenzuela106
PSOE
PSOE de Extremadura
Extremadura
Caso Pokémon7
PP
PP de Galicia
Galicia
Caso Pokémon7
PSOE
PSOE de Galicia
Galicia
Caso Poniente107
PSOE
PSOE de Andalucía
Andalucía
Caso Poniente107
Partido de Almería
Andalucía
Caso Porto108109
PP
PP de la Comunidad de Madrid
Comunidad de Madrid
Caso Pretoria
Partit dels Socialistes de Catalunya
Cataluña
Caso Pretoria
Unió Democràtica de Catalunya
Cataluña
Caso Puerto Gallego110
PSOE
PSOE de Cantabria
Cantabria
Caso Púnica111
PP, PSOE e Izquierda Unida
Castilla y León, C. Madrid, C. Valenciana y Región de Murcia
Caso Rasputín
PP
PP de Baleares
Baleares
Caso Relámpago112
PSOE
PSOE de Galicia
Galicia
Caso Riopedre113114
PSOE
PSOE de Asturias
Asturias
Caso Rumasa
Agrupación Ruiz-Mateos
Nacional
Caso Salmón115
PP
PP de Canarias
Canarias
Caso Sanlúcar
PSOE
PSOE de Andalucía
Andalucía
Caso Sant Pau116
Cataluña
Caso Santa Cruz de Paniagua117
PSOE
PSOE de Extremadura
Extremadura (Santa Cruz de Paniagua)
Caso Saqueo I118
Grupo Independiente Liberal
Andalucía
Caso Saqueo II119
Grupo Independiente Liberal
Andalucía
Caso Scala/Cola Cao
PP
PP de Baleares
Baleares
Caso Seat
PSOE
Nacional
Caso Shirota120
Esquerra Republicana de Catalunya
Cataluña
Caso Shirota120
Iniciativa per Catalunya Verds
Cataluña
Caso Shirota120
Partit dels Socialistes de Catalunya
Cataluña
Caso Taula121
PP
PP de la Comunidad Valenciana
Comunidad Valenciana
Caso Taula121
PSOE
PSOE del País Valenciano
Comunidad Valenciana
Caso Terán
PSOE
PSOE de Andalucía
Andalucía
Caso Terra Natura Benidorm
PP
PP de la Comunidad Valenciana
Comunidad Valenciana
Caso Torres de Calatrava
PP
PP de la Comunidad Valenciana
Comunidad Valenciana
Caso Tótem122
PP
PP de la Región de Murcia
Región de Murcia
Caso Treball123
Unió Democràtica de Catalunya
Cataluña
Caso Troya124
PP
PP de Andalucía
Andalucía
Caso Turismo Joven
PP
PP de Baleares
Baleares
Caso Túnel de Sóller
PP
PP de Baleares
Baleares
Caso Umbra125
PP
PP de la Región de Murcia
Región de Murcia
Caso Unión
Partido de Independientes de Lanzarote
Canarias
Caso Zambrana
Partido Nacionalista Vasco
País Vasco
Caso Zamora126
PP
PP de Castilla y León
Castilla y León
Caso Zeta
PP
PP de Galicia
Galicia
Caso Auditorio127
PP
PP de la Región de Murcia
EUSKAL HERRIA (6 lurralde): Espainia eta Frantzia zama dira Euskal Herriarentzat. Denbora lar daramagu elkarri lotuta kate lodiz, eta bada garaia banatzeko. Estatu propioa behar dugu, errespetu osoz aldarrikatuta, elkarrenganako bizikidetasun eta alofilia bermatuta. Euskal Herriak badu zilegitasun politiko, ekonomiko, kultural eta soziala nazio eta estatu giza nazioartean onartua izateko.
Nor naiz ni?
2019-09-25 // Euskara // Iruzkinik ez
Izan nintzena
Ni neu naizena
Nik izan nahi dudana
Bestek ikusten nauen modukoa naiz
Bestek ni izaterik nahiko lukeen modukoa, halaber
Ez naiz nor
Eta banaiz zer
Izatearen hauskortasun jasaezina
Gorroto delitua eta beste
2019-06-24 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Jesukristoren amorantea Maria Magdalena zela esatea
Alu intsumisoaren prozesioa egitea
Palestinarrekiko esterminioa dela eta, sionistak akatu behar direla pentsatzea
Che Gebararen emakumeekiko balizko portaerak zalantzan jartzea
Puritanismo ideologikoak libre egingo gaituela uste izatea
Mesianismo kasposo eta kabernikolak zenbat kalte eta min!
Ignorantziak zenbat samin!
Xantaia
2019-06-10 // Politika // Iruzkinik ez
Azken hauteskunde samaldan bakar batean soilik eman dut bozka. Esango nuke politikak eta politikariek dezepzionatuta naukatela; esango nuke nire apatia politikoak eraman nauela “demokraziaren jaia” omen den bozka eguna hiltegira doazen txahalen irudiarekin parekatzera, azkenik, politikari hautatuek egin dezaten bazka txahalaren zatiekin: solomilloa niretzat, buztana zuretzat, biribilkia harentzat, besokia honentzat… Ez dut aipatuko, beraz, geratzen zaizkidan hondakin ideoligiko apurrek izan dutela garrantzirik hartu dudan erabaki murritz horretan. Baina litekeena da, halaber, sentimendu ideologikoa dela eta, ez onartzea, esaterako, Espainiarako hauteskunde orokorretan eta Europarakoetan parte hartzea, deus gutxitarako balio dutelakoan nire asmo ideologikoak gauza daitezen (Europan, estaturik gabeko nazio txikiak mespreziatu egiten dituzte; eta Espainian, beste hainbeste). Inbisibilizatu egin nahi gaitu demokrazia hipokrita mendebaldar honek.
Inoren lotsa eta amorrua ematen du, gainera, bozka emandako hurrengo egunetan politikariek txahalon banaketaz egiten dituzten tranpak, amarruak eta azpikeriak zati handiena ahora nork eramango duen erabakitzeko orduan.
Merkatu txiki lohi eta zikin bilakatzen dituzte politikariek bozketako emaitzak. Eta Espainian zer egiten duten kasu handiririk ez eginagantik ere, gurean zabalduta dagoen merkatu txiki zarrapastrosoak ematen digu min, desezpio eta azkura. Zeren izan badugu oraindik ere bihozño ideologikorik, eta aurretik jakinagatik naturalak ez diren loturak eta matrimonioak aurrera darraitela, min ematen digu esaterako, PNVk PSOErekin darabilen ika-mika deitoragarria, esaterako, Iruneko alkatetza dela eta. Egibarrek “xantaia” hitza erabaili du PSOEk egin dion mehatxuari, eta matrimonioa puskatuko dutela entzun du, Irungo alkatetza PSOEren eskuetara iristen ez bada.
Eta Urkulluk men egin du, prakak jaitsi eta era umiliagarrian amore eman PSOEren eskakizunei. Egonkortasunaren izenean. Gobernagarritasunaren aitzakian.
Xantaia egiten diotenarekin fido dira pnvtarrak. Edota Arrasate, Azkoitia, Zarautz eta Tolosako udalak trukean bereganatuko dituztelako makurtu dute burua, Irungo alkatetza PSOEren eskuetan lagata. Mafiosoen harteko txahal banaketa baino ez da bozka osteko zirku hau.
Gure herriak merezi ez dituen politikariak ditu: xantaia egileak eta koldarrak.
Perbertsioa
2018-04-23 // Sailkatu gabea // Iruzkin bat
Mundu guztiaren ahotan dabil ETAren azken komunikatuaren edukia. Ni egon naiz soslai begiratzen zer esaten duten hangoek eta hemengoek, eta iritzi anabasaren ondorioz nireak deusetarako ekarpenik egino ez duelakoan, mutu egon naiz, gaur arte. Zertarako ezer idatzi dena esan eta idatzi badute? pentsatu izan dut. Kontuan hartuta, honelakoetan iritzi-jasa amaigabeak aspertu eta gogagaitzeraino eraman dezakeela edonor.
Baina ezin isilik egon!
Espero izatekoa ziren, bada, Espainiako politikarien aldetik jaurtikitako ziraun eta zapo, hasiera bateko ezusteko eta harriduratik behin itzartu eta gero. Ulertzekoa da gerra honetatik bere burua garaile eta umiliatzaile ikusten duenaren larderia eta mesprezua eta benetako kristautasunaren jarraibideak jarraitu ez izana ETAren barkamen eskakizunaren aurrean. Giza erreakzio normala da. Gatazka konponbidean jartzeko garai bateko “armak isilarazi, entregatu, erakunde gisa desagertu eta barkamena eskatzearen” baldintza ezinbestekoaren esijentziak lekutan daude. Orain nahi dute ETA belaunikarazi, eta penitentzian joatea”El Valle de los Caidos”eraino belaunez belaun, nor beraren hilobia egin, fulsilatu eta zulora jaurtiki, ETAk egindakoa inoiz ere ez dietelako barkatuko. Barkamena ematea ahuldade ezaugarria delako boteredunarentzat.
Honaino dena ulergarri, bada.
Baina bada iritzi saldo honetatik guztietatik amorrarazi nauen batena. Urkullu jaunarena, hain zuzen ere. Jaun honek etika eta estetika aipatu ditu ETAren barkamen eskaintzaren harira. Ahantzi barik metafisika, filosofía eta animismoa (edo amigismoa ote da?). Eta ETAren komunikatuaren eduki eta esanahi orokorraren ondorioa barik, hitzez hitzeko zirujau azrteketa egin dio eta akats tipografikoak eta gramatikalak ere atera nahi izan dizkio eduki onartezinari. Barka diezadala Urkullu jaunak, baina Ertzaintzaren aurreko pulpitoan egindako deklarazioetatik abade trazak hartu dizkiot, eta ez kristautasunaren fedea bete-betean jarraitzen duenarena, baizik eta abade perbertsoarena, eliza katolikoa lotsatan uzten duenarena, pedofilia kontuak direla eta: “Utzi hurbil daitezela nigana umeak eta isilean eta iluntasunean milika eta lamika diezadatela Artxidonako Cipotea barkatze bidean lagungarri izango zaielako bidetik ateratako gure neska-mutilei” (Xabier Arzallus dixit).
Egia da ETAk emandako urratsa arinago eeta goizago eman behar izan zuela nire iritziz. Baina bizitza honetan den-denak du bere tempus-a eta hitzak eta ekintzak ez dira inoiz denen gustuko izaten. Gu geu ere saiatu ginen ETAren noraezeko ibilbidea lehenbailehen amai zedin, ekintza bakoitzak sortzen zuen sufrikarioari amaiera eman ziezaion, ikusi egiten baikenuen indarkeriaren erabilerak helburuaren inguruan indarrak metatu barik sakabanatu egiten zituela etengabean. Eta borroka armatua ez zela tresna baliagarria helburu politikoak lortzeko.
Barre egiten digute
2017-12-27 // Euskara // 4 iruzkin
Aurreko egunean motor zahar tuneatua saldu nahi izan ziguten Eusko Jaurlaritzakoek.
Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendariaren presentzia eta ekarpena izan genuen bi batzarretan zehar Bilbon.
Lehendabizikoan kezkatuta barik aspertuta irten ginen bertara bildu ginen euskara teknikariok. Zerupean ezer berririk ez dagoela pentsaturik atera ginen bertatik. Proposamen batekin etorri zitzaizkigun alai eta alderrai: SIADECOri agindua eman diote Administrazioetako Euskararen Erabilera Planetarako tresnak jartzearen agindua. Eta horrekin batera, eta hauxe da batzarrotara inguratzeko deialdiaren helburua, aplikazio informatiko bat jarri nahi ziguten eskura, administrazio orok eskutik oratuta eta biribilketa ezin alaiagoan eredu bera erabil dezagun.
Edo bestela esanda, hauxe da saldu nahi diguten motor zahar tuneatua.
Lehenengo bilera hartan aplikazioaren aukeraz gain, Eusko Jaurlaritzak kontratatutako SIADECOren egitasmoa eta Jaurlaritzan bertan egindako lana aurkeztu zizkiguten, EAEko beharbada udalerri gehienetan euskararen erabileraren indizeak ezagutzeko makina bat aplikazio ditugunean erabilgarri, eta Erabilera Plan trinko eta zehaztuak egiten ditugunean azken urteotan. Egia da ez digutela aplikazio berri hori erabiltzera behartzen. Horixe baino ez genuen behar!
Baina aplikazioarekin ez ezik, limurtu nahi izan gintuzten Jaurlaritza dekretu berri bat ontzen ari delako xuxurlarekin, 86/97 Dekretua gaindituko omen lukeenarekin, alegia. Sugeak txoriari begiratzen dionean bezala gera gintezen nahi omen zuten, antza, ontzen ari omen den dekretu horrek erabilera planak, hizkuntza politikak eta euskararen legea bera ere hutsaren hurrengo utziko dituelakoan.
Baina usteak erdiak ustel eta beste erdiak pastel! Esan ziguten dekretua negoziatu behar dutela, adostu, akordioetara iritsi, erdal komunitatea kaltetua atera ez zedin.
Eta nik dakidala dekretuak ezarri egiten dira, eta urtetako injustiziari konponbide legala eman.
Eta gure haserrea adierazi genion Jaurlaritzako ordezkariari eta esan genion hamarkadak daramatzagula euskara teknikariok jasaten, eta euskaldunok oro har, Euskal Herrian euskara bigarren mailako hizkuntzatzat jotzea Autonomia Erkidegoko goi erakunde eta politikariek (gaztelania mono parlanteez gain).
Euskara erabiltzea eskubide dela eta erdara (gaztelania, kasu honetan) derrigorrezkoa jakitea.
Euskarak ez duela babes juridikorik ez legalik eta hizkuntza politika aldatu ezean, gaztelania mono parlanteen aurrean kikilduta jarraituko dugula. Alkate batek, zinegotzi batek, zerbitzu buru batek eta langile xehe batek euskara derrigorrez jakin eta erabili behar dutela, gaztelania bezalaxe.
Eta babes legal hori izan ezean, euskarak jai daukala. Eta euskararen legea manifestu eta xede aitorpena baino ez dela egun eta euskarak gaztelaniaren pareko balio legal eta juridikoa bera behar duela.
Kokoteraino gaudela euskararen inguruko inkestak egiteaz, nazkatu egiten gaituztela jada indizeak, baremazioak eta ponderazioak. Ez ditugula euskararen aldeko Korrikak, Ibilaldiak edota Kilometroak egin nahi, ez dugula euskararen nazioarteko eguna ospatu nahi, salbuespenak salbu.
Gaur eta hemen, euskara lehen mailako hizkuntza izatea nahi dugula eta izaera hori legeak emango diola, gaztelaniak duena bezalakoa: euskara eskubide, gaztelania ikasi beharra. Non eta Euskal Herrian, noiz eta 2017an.
Eta aplikazio informatiko hori erabilita eta SIADECOk prestatutako inkesta eginda, Euskararen Kalitatearen Ziurtagiria lortu gura bada, Bikain Ziurtagiria euskara legez babestea dela bikaintasunik handiena. Konplexurik barik, beldurrik barik, guk gaztelaniari eduki behar diogun errespetu legal bera izan behar duela euskarak berea ere. Boluntarismotik harago.
ELA, udal gobernuaren manporreroa
2017-11-22 // Sailkatu gabea // 3 iruzkin
Zalantzan jartzen dut Gernika-Lumoko ELAko udal ordezkari liberatuek jakingo ote duten zer den klase borroka edo langileen aldeko borroka, ustez hauen ordezkari sindikal badira ere.
Zalantzan jartzen dut, halaber, jakingo ote duten zer den ekitatea (dagokionari ematea merezi duena dituen meritu eta baldintzen arabera), berdintasuna (desorekarik ez izatea maila eta kategoria bera dutenen artean –lanpostuen balorazioa-) eta justizia (lanaren onurak eta kostuak langileen artean banatzea, irizpide baten edo irizpide eskala baten arabera, gutxien duenari gehiago emanez, ekitatea eta berdintasuna lortze aldera).
Gurean, behintzat, ez dut uste desberdintzen dakiten nor den enpresa eta nor langile, edo beste era batera esanda, gure udaleko ELAko ordezkari sindikal liberatuak distantziakide dira batzuetan, hau da, distantzia beretik begiratzen eta aztertzen dute patronalaren eta langileen egoera, hau dena delakoa izanda ere. Edo, bestela, gehienetan, argiago esanda, patronalaren filosofiatik hurbilago daude, langileenetik baino.
Gurean ELAko ordezkari liberatuek bat egiten dute udal gobernuaren izaera neoliberalarekin eta lan-injustizien aurrean kikildu eta amore ematen dute, aurretik ahoa zabaldu barik, enpresak proposatzen dituen apurrekin. Egin berri den lanpostuen balorazioan, kasu.
Eta sektario jokatzen dute. Langileen batzarrak proposatu ordez, afiliatuen txutxu-mutxu mono-pertsonalak antolatzen dituzte, batzar orokor serioan planteatu daitezkeen zalantza eta kezkei erantzuten jakin ez eta ikaratan jartzen direlako. Eta badira kontuan hartzen ez dituzten langile afiliatuak ere. Kaka praketan jartzen direlako hauen haserre biziari erantzun koherente eta sinesgarririk ematea ezinezko zaielako. Eta zergatik haserre bizia? Bada, udaleko ELAko ordezkari sindikal liberatuek ondoriorik gabeko zeregin motela egiten dutelako, edo bestela esanda, zer egiten duten langileek jakin ez dakitelako (konfiantzazko afiliatuak izan ezik), sen sindikalistarik ez dutelako, eta bilatzen duten bakarra delako sekzio sindikal sendoa izatea liberatu gehiago izan ahal izateko. Eta zenbat eta liberatu sindikal gehiago izan, orduan eta jai egun gehiago liberatu sindikalistentzat.
Eta bada, gainera, sekzio sindikal honetan egoera onartezina, liberatu sindikal izainarena, espartzu toxikoz burua jantzia, sekzio sindikalak ezta langile afiliatuek ere aukeratu ez dutena, eta astean behin egokitzen zaion egun sindikal librea igerilekura joateko profitatzen duena. Patronalak ere onartu egiten du egoera hau ezer esan barik. Hona, bada, distantziakidetasunarena. Eta injustiziarena. Eta salagarria.
Honegatik guztiagatik, bada, labur lotu beharko lituzke Txiki jaunak jauntxo trazak hartu nahi dituzten tokian tokiko zenbait liberatu sindikal, sindikatu bertikala bilaka ez dakion.
Euskararen maitaleak
2017-11-15 // Euskara // Iruzkinik ez
AEK
HABE
IVAP
EHE
IKA
Bai Euskarari Ziurtagiria
Kontseilua
Behatokia
Euskaltzaleen Topagunea
Euskaltzaindia
Artez euskara zerbitzua
Emun
Uema
Udaltop
Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa
Euskal Idazleen Elkartea
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea (EIZIE)
Euskal Konfederazioa
Euskalan
Eusko Ikaskuntza
Euskarabide
Hau Pittu Hau!
Hik Hasi
Hizkuntza eskolak
Mendebalde Kultura Alkartea
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea (OEE)
Sortzen-Ikasbatuaz
Topagunea-Euskara Elkarteen Federazioa
Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA)
Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)
Ikastolen eta ikastetxeen federazio edota konfederazioak
Unibertsitateko Euskal Irakasleen Elkartea (EIRE)
Herri Administrazioak Koordinatzeko Batzordea (HAKOBA)
Udaletako euskara zerbitzuak
Iparraldeko elkarte, erakunde, federazio, batzorde eta fundazioak…
Eta herritarrak…
Amoranteen gaindosia bizi du euskarak.
Baina legerik ez, behar bezalakoa, euskarari albo hizkuntzetako balio legal eta derrigortasuna emango liokeena. Zergatik ukatzen zaio euskarari gaztelaniak duen legearen indarra? Nork ukatzen dio balio legal hori? Nork aldarrikatu eta exijitu beharko luke euskara ez dela bigarren mailako hizkuntza eta bai, ostera, gaztelania eta frantsesaren onarpen eta aitortza bera beharko lukeena? Legea ez da dena. Ados. Baina hain legalista den demokrazia honek euskarari dagokion babesa emango lioke. Nazkatuta gaude dagoeneko, Jaurlaritzak eta Legebiltzarrak duten eskumen hori indarrean jarri barik, menpekoaren konplexuak jota ibiltzea tolerantzia eta errespetuaren aitzakipean.
haikua
2017-11-02 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Gorrotoa su hartzen duen likidoa da. Denboraren zirrikituetatik iragazten da, eta ez da inoiz deagertzen. Batik bat, arima ustelduetan. Eta beti dago norbait barkatuko ez dizuna eta ezinikusia, gorrotoa edota herra izango dizuna, nahiz eta eskatzen duen mendekuaren biktima zuzena edota ez zuzena inoiz izan ez den. Gorrotoa ororen gainetik eta azpitik. Hortaz, arima eta espiritu lokaztu eta herdoilduek ezingo dute inoiz helburu ilusionagarririk eraiki oinarria eta barne zola kakaztuta dutenean.
ALEA JACTA EST
2017-10-06 // Politika // Iruzkinik ez
Julio Zesarri buruko ile bakanak ere ez zitzaizkion mugitu berba hauek esan, Rubikon ibaia zeharkatu eta Galia oinpean hartzea deliberatu zuenean. Puigdemon-i berari ere ez zaizkio betaurrekoak lurrundu, alde bakarreko independentziarako aldarrikapena egin nahi eta Espainiako egurats izoztuari demokraziaren estalkiaz aurre egiteko orduan. Ikusmen gardena du Gironako semeak, erabaki irmoa eta bide-orri duda gabekoa. Rubikona zeharkatu dute kataluniarrek eta ez dute atzera bueltatzeko motiborik, helburua lortuko badute. Eta jadanik helburua lortua dutelakoan nago. Epelkerietan aritzeak edo ameto eman nahi izateak herria asaldatu baino ez lukete egingo. Eta haien kontra jo, Frantziako Iraultzan bezalaxe. Iraultza iraultzaren gainean. Ez dago beste biderik, gainera. Espainiaren autoritarismo diktatorialak berak ere argi eta garden du zein ibilbide jarraitu, bestalde. Hori dela eta, aurrera egin baino ez dute kataluinarrek, gal edo irabazi. Eta nago ni gehiago dutela irabazteko, galtzeko baino. Areago, dena dutela irabazteko. Joko politikoan trebetasuna erakutsi dute eta kontakizun historikoa haiek ari dira idazten. Katalunian gertatu dena iraultza demokratikoa da. Altxamendu herritarra. Eta ideia eta gertaera hau jaso nahi dut nirean eta gaurkoan. Katalunian herria ahaldundu egin da. Urteak egon naiz ahaldundu hitzaren benetako esangura eta ekintza praktikoa zein den irudikatzen. Eta hara non, Kataluniako herriak erakutsi digun argi eta garbi zer den herri bat ahalduntzea, boterea eta erabakimena lortzea eta bideragarri eta gauzagarri egitea. Harro gaude Kataluniako herria munduari erakusten ari zaionarekin. Espainia inperialista eta konkistatzaile sen arbuiagarriaren esanahia zein den berriro ere erakutsi diguten moduan. Erabakia hartua dute, eta inoren menpean egon nahi ez izateko hartutako erabakiak irmoa behar du. Kartak gora begira jarri dira mahai gainean eta hitzak soberan daude. Espainiak bere lege eta araudia du aitzakia. Kataluniak identitatea eta legitimitatea, eta lege propioak izateko eskubidea eta beharra. Espainiak bere legediaren diktadura. Kataluniak, demokrazia. Bere zentzurik sakon eta zabalenean. Ekintzetarako ordua da. Iraultza gertatu da Katalunian, XXI. mendearen hasieran. Herria altxatu da demokrazian, herriak hartu du bere oraina eta etorkizunaren itsasontzia norabideratuko duen lema. Visca Catalunya lliure i sobirana!
Guk, euskaldunok, bienbitartean, itxaron baino ezin dugu egin, eta noizbait, agian, motxilak karga gabetzen direnerako, ilusio piztuko zaigu berriro, eta Kataluniak eman digun ikasgaiari jarraituko diogu, agian…