Begira egiezu
Hasiera » Sailkatu gabea » Latinoamerikako indigenak hirietan nola bizi dira?
Api03 0

Latinoamerikako indigenak hirietan nola bizi dira?

Atalak: Sailkatu gabea

Latinoamerikako indigena asko hirietan bizi dira egun eta beraien identitatea mantentzea zaila dute. Honela dio sarean irakurgai dagoen Informe de Comisión Asesora- Propuesta para la Generación Participativa de una Política Indígena Urbana, Chile 2006 txostenak. Datuak ez dira gaurkotuak ikus dezakezuen bezala, baina Txilen nengoela irakasle antropologo batek erreferentzia gisa gomendatu zidan, eta beraz, egoeraren irudi orokor bat emateko balio duela uste  dut. Jarraian, txosteneko zenbait puntu daude euskaraz eta bertsio original osoa irakur daiteke goiko estekan sakatuta.    

maputxe

 

Iparramerika eta Latinoamerikako zenbait estaturen aurrekarien arabera, indigenen populazioaren %50 baino gehiago hirietan bizi da gaur egun. Pertsona horietako gehienak bere jatorri unitateekin lotura eten ez duten arren, hiriko bizitzari dagokien eskaera, aldarrikapen eta beharrak aurkezten dituzte. Diskriminazioa, ikusezintasuna  eta hiri periferietako sektore marjinalen bizi baldintzak salatzen dituzte.

Demografia

2002ko erroldaren arabera, Txileko Populazio Indigena Totala (PIT)  692.192 pertsonek osatzen dute, eta horiek Populazio Nazionala (PN) osatzen duten 15.116.435 biztanleen %4,6 dira.

PIT-aren %64,8 hirikoa da eta %35,2 landatarra. Bestetik, PN osatzen dutenen %86,6 da hirikoa, eta %13,4 berriz, landatarra.

Pobrezia eta diru-sarrerak

Indigenek jasotzen dituzten batezbesteko diru-sarrerak %36,9 baxuagoak dira ez indigenen populazioarekin alderatuta. Hiriari dagokionez, nazio mailan, ezberdintasun hori %25,7koa da.

Hirietan bizi diren emakume indigenen artean, kalean bizitzera behartzen dituzten pobrezia datuak altuagoak dira, gizonezko indigenen artean baino.

Lan egoera, aurreikuspenak eta soldata diferentziak

Hiri-eremuetan, lana dutenen artean %23,3 langile ez kualifikatuak dira. Horien ostean, eraikuntzako langileak eta artisauak %20,1 dira eta dendetako saltzaileak dira %13,2.

Soldatak %24 eta %32 tartean txikiagoak dira.

Lan egoera prekarioa da. Lan-merkatuan sartzea ahalbidetzeko kategoria eta ofizio ahulak dituzte, eta etorkizunean pentsio duin bat bermatu dezaketen aurrezki sistemetan duten adskripzio eta kotizazioa baxua da.

Hezkuntza

Hirietan bizi diren indigenen analfabetismo-tasa  %4,3 da, eta zifra horren handia ez den arren, ez indigenek duten portzentajea bikoiztu egiten du. Zulo hau txikiagoa da indigena gazteen artean, eta nabarmen hazten da pertsonen adinak gora egin ahala.

Jatorrizko hizkuntzen erabilpena

Eskualde bakoitzean ezberdina da egoera, Araucaníari dagokionez, populazioaren ia erdiak ulertu eta hitz egiten du bere jatorrizko hizkuntza. Gainera, estatu mailan landa zonalde horietan erabiltzen dira gehien jatorrizko hizkuntzak. Bertan, biztanleen %43,8k ulertu edo hitz egiten dituzte hizkuntza horiek, lautik bat hizlari aktiboak direlarik.

Hirietan, berriz, pertsona indigenen artean hirutik batek hitz egin edo ulertzen du jatorrizko hizkuntza bat. Halaber, hizlari aktiboak biztanle horien %11,5 dira. Zifra hauek ez dituzte ezberdintasun nabarmenak gizonen eta emakumeen artean.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Kepa Zelaia

Kazetaritza ikasten bukatu berri dut eta azkenengo lanetatik interesgarrienak iruditu zaizkidanak ipini ditut hemen, momentuko okurrentziak ere badaude eta baita momentuan garrantzia dutela uste ditudanak. Atsegin badituzue, ez atsegin horrenbeste eta probetxuzkoak izan daitezen, zabaldu.

Azken bidalketak

  • Bernardo O’Higginsen gutun ezkutatua maputxeen alde
  • Sabino Aranari buruzko erakusketa zabalik
  • Alemania Europako txapeldun
  • Norvegia- Alemania eta Espainia- Kroazia finalaurrekoak
  • Hasi da Europako Txapelketa

Iruzkin berriak

  • Kepa Zelaia(e)k Sabino Aranari buruzko erakusketa zabalik bidalketan
  • Joseba(e)k Sabino Aranari buruzko erakusketa zabalik bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Sailkatu gabea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA