Begira egiezu
Hasiera » Sailkatu gabea » Superkopa Donostian geratu da
Abu31 0

Superkopa Donostian geratu da

Atalak: Sailkatu gabea

Bera Berak 18-17 irabazi zion larunbatean Rocasa kanariarrari eta sasoiko lehen titulua eskuratu zuen bosgarrenez, laugarrenez jarraian.

Estu bai baina ito gabe, halaxe definitu zuten atzo Berrian, eta halaxe aritu ziren donostiarrak Superkopako finalean. Markagailuan gertu bukatu arren partidu osoan zehar aurretik joan ziren Bera Berako neskak. Aurre-denboraldiko zalantzak uxatu zituzten eta etxeko zaleak gustura geratu ziren.

Donostiarrek gogor hasi zuten partidua eta Rocasakoen akatsak baliatuz 4-1 irabazten jarri ziren 8.minuturako. Hala ere, kanariarrek defentsa lana gogortu zuten eta bi aldeetako atezainen geldiketa onei esker 9-6 iritsi ziren atsedenaldira. Bigarren  zatian azkar jokatu zuten bi taldeek eta bukaera arte mantendu zuten diferentzia, azken hiru minutuetan partidan izandako alderik txikienera hurbildu zirelarik kanariarrak.

Judith Sanzeri partiduko jokalari onenaren saria eman zioten, Ana Martinezek goleatzaile nagusiarena jaso zuen eta Ana Tempranok atezain onenarena , bere parean selekzioko kide Silvia Navarro edukitzearen merituaz. Temprano gustura azaldu zen partiduarekin, edukitako zailtasunak onartu zituen arren: “Bagenekien gogorra izango zela. Partidua gure eremura ekarri dugu eta azkenean finala berriz ere emaitza estuarekin amaitu da”.

Josean Gasca kiroldegia ez zen askorik bete finala ikusteko. Aipatzekoa da ordezkari politiko ugari ere egon zirela partidu ikusten Jose Manuel Ruiz Euskal Eskubaloi Federazioko presidenteak lagundurik, tartean Iñigo Urkullu, Markel Olano, Denis Itxaso eta Eneko Goia. Xabier Mikel Errekondo ere bertan izan zen, baina azken hau bere kontura joan zen.

Politikariek eskubaloiko jokalari gehiago ezagutzeko aukera eduki zuten, izan ere, Noticias de Gipuzkoak hauteskunde munizipalen aurretik Donostiako hautagaiei eginiko galdeketan beraien ezagutza falta erakutsi zuten. Hona galdera eta erantzunak bere horretan:

6. Dígame dos jugadores del Balonmano Bera Bera

IZAGIRRE: Matxalen (Ziarzolo)  y Eli Pinedo

GOIA: Me ha pillado

GASCO: Hay una guapísima que juega en la selección española… ¡Pinedo! Y Carrere

ALBISTUR: Ni idea

Bera Berak sufritu egin zuen, baina azkenean lasai hartu ahal izan zuen arnasa. Montse Puche taldeko entrenatzailea pozik agertu zen: “Garaipena oso garrantzitsua da denaren bila goazen denboraldi hau hasteko”. Aste honetan hasiko dute liga donostiarrek Zarautzen aurkako derbiarekin. p021_f02

Arg: Berria.eus

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Kepa Zelaia

Kazetaritza ikasten bukatu berri dut eta azkenengo lanetatik interesgarrienak iruditu zaizkidanak ipini ditut hemen, momentuko okurrentziak ere badaude eta baita momentuan garrantzia dutela uste ditudanak. Atsegin badituzue, ez atsegin horrenbeste eta probetxuzkoak izan daitezen, zabaldu.

Azken bidalketak

  • Bernardo O’Higginsen gutun ezkutatua maputxeen alde
  • Sabino Aranari buruzko erakusketa zabalik
  • Alemania Europako txapeldun
  • Norvegia- Alemania eta Espainia- Kroazia finalaurrekoak
  • Hasi da Europako Txapelketa

Iruzkin berriak

  • Kepa Zelaia(e)k Sabino Aranari buruzko erakusketa zabalik bidalketan
  • Joseba(e)k Sabino Aranari buruzko erakusketa zabalik bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Sailkatu gabea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA