Sabino Aranari buruzko erakusketa zabalik
“Askatasun eguzkia. Sabino Arana 1865-1903” erakusketa zabalik dago Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondare Aretoan (Maria Diaz de Haro kalea 11, Bilbo). Joseba Agirreazkuenaga historialariaren ardura pean antolatu da esposizioa eta apirilaren 20rarte ikusi ahalko da.
Honako atal nagusiak ditu erakusketak: memoriala, XIX. mendeko kultura politikoak, berpizkunde kultural euskaltzalea eta Sabino Aranaren ibilbide pertsonala eta politikoa. Mende horren bukaeran eta XX.aren hasieran Bilbok izandako aldaketa sakonak ere azaltzen dira.
Euskal abertzaletasunaren sustatzaile eta EAJren sortzailea hobeto ezagutzeko hainbat margolan, eskultura eta gauza pertsonal aurkituko ditu bisitariak. Lehengo aldiz jarri dira jendaurrean ikusgai. Paneletako testuek testuingurua ulertzen laguntzen dute eta areto txiki batean Aranari buruzko film eta dokumentalak ere ematen dira.
lehendabizi, eskerrik asko erakusketaren berri emateagatik. Jatorrizko margoak 18, bustoak 15 eta bestelako agiriak erakusten dira, S, Aranaren garaian garaikoak.
Ohartxoa: Zure albistean erabiltzen duzun lehendabiziko argazkia El correoren bidez jasoa da. Hori ez da erakusketakoa. Errazagoa duzu erakusketakoa hartzea eta zeure bihurtzea, zeurea eginez argazkia. Ez dago arazorik. Propaganda egiteko erabili zuen Sabinek eta argazkiak dendatan saltzen ziren eskuz esku zabaltzeko.
Ondo izan
Gustora egin dut Joseba, eskerrak zuri egindako lanagatik. Erakusketan egon nintzen eta kartzelako argazkia ikusi nuenez sarean aurkitutako bat jartzea pentsatu nuen. Larrinagan dagoenaren informazioa ematen duelako jartzea erabaki nuen El correorena, baina ziurrenik argazkia bere hutsean hobeto dago bai. Ea horrela hobeto dagoen, beste bat arte!