Begira egiezu
Hasiera » Sailkatu gabea » Munduko Txapelketan aurrera Espainia eta euskaldunak
Abe11 0

Munduko Txapelketan aurrera Espainia eta euskaldunak

Atalak: Sailkatu gabea

Aurreko larunbatean hasi zen nesken eskubaloiko Munduko Txapelketa Danimarkan. Atzo jokatu zituzten laugarren jardunaldiko azken partiduak eta gaur izango diren partiduek emango diote amaiera lehen faseari. Espainiak 39-13 irabazi zion Puerto Ricori atzo eta jada final zortzirenetarako klasifikatuta dago. Pasa diren txapelketetan nabarmendutako Brasil eta Norvegiak ere aurrera egingo dute, eta besteak beste, Montenegro, Holanda eta Errusia gogor hasi dira beraien taldeko buru direlarik.

6 euskaldun dabiltza jokatzen Espainiako selekzioan Jorge Dueñas entrenatzaile bilbotarraren gidaritza pean. Azken honek, txapelketa hasi aurretik Gobernuko Presidenteorde Soraya Sanchez de Santamariak eginiko harreran “Selekzio honek Bilboko arduradun bat” duela eta “guztiaren bila joango” direla jakina dela esan zuen. Ainhoa Hernandez 20 urteko barakaldarra taldean debutatzen ari da eta erasoan oso lan ona egiten ari da. Horrez gain, aipatzekoa da orain arteko partiduetan Nerea Pena iruindarrak emandako jokoa.

Lehen partidua erraz irabazi zuten “Gerrariek” Kazakhstanen kontra 31-10, markagailuak erakusten duen bezala defentsa lan onari esker. Bigarrena justuan galdu zuten Errusiaren aurka 28-26. Entrenatzaile bilbotarra “epaileek errusiarren defentsa gogortasuna nahikoa moztu ez” zutela kexatu zen eta Marta Mangue kanariarraren eta Ainhoa Hernandezen “arazo fisikoek” ere lagundu ez zutela esan zuen. Hurrengo partiduan garaipen garrantzitsua lortu zuten Errumaniaren kontra 26-18, oso partidu betea eginda, eta atzo berriz irabazi zieten puertoricarrei.

Gaur lehen faseko azken partiduak jokatuko dira eta Espainiak Norvegia Europako txapeldunari aurre egin beharko dio. 20:30tan izango da eta Teledeporten emango dute zuzenean. Beste taldeei dagokienez, partidu interesgarriak egongo dira: Dinamarka- Montenegro, Holanda-Polonia eta Brasil-Frantzia. Horiek ez dituzte Teledeporten emango, baina IHF-ren web orrialdean zenbait partiduren laburpenak ikustea posible da.

1449774962_173668_1449775561_noticia_grande

Arg. Alberto Morante (EFE)

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Kepa Zelaia

Kazetaritza ikasten bukatu berri dut eta azkenengo lanetatik interesgarrienak iruditu zaizkidanak ipini ditut hemen, momentuko okurrentziak ere badaude eta baita momentuan garrantzia dutela uste ditudanak. Atsegin badituzue, ez atsegin horrenbeste eta probetxuzkoak izan daitezen, zabaldu.

Azken bidalketak

  • Bernardo O’Higginsen gutun ezkutatua maputxeen alde
  • Sabino Aranari buruzko erakusketa zabalik
  • Alemania Europako txapeldun
  • Norvegia- Alemania eta Espainia- Kroazia finalaurrekoak
  • Hasi da Europako Txapelketa

Iruzkin berriak

  • Kepa Zelaia(e)k Sabino Aranari buruzko erakusketa zabalik bidalketan
  • Joseba(e)k Sabino Aranari buruzko erakusketa zabalik bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Sailkatu gabea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA