Superkopa Donostian geratu da
Bera Berak 18-17 irabazi zion larunbatean Rocasa kanariarrari eta sasoiko lehen titulua eskuratu zuen bosgarrenez, laugarrenez jarraian. Estu bai baina ito gabe, halaxe definitu zuten atzo Berrian, eta halaxe aritu ziren donostiarrak Superkopako finalean. Markagailuan gertu bukatu arren partidu osoan zehar aurretik joan ziren Bera Berako neskak. Aurre-denboraldiko zalantzak uxatu zituzten eta etxeko zaleak gustura geratu ziren. Donostiarrek gogor hasi zuten partidua eta Rocasakoen akatsak...
Read MorePatagoniako errekek presa gabe jarraituko dute, momentuz
Txileko Gobernuak Hidroaysen proiektua geldiarazita dauka, ingurumenari eta bertako familiei egindako kalteak kontuan hartzen ez dituelako. ENDESA eta Colbun S.A. enpresek, Patagoniako ibaietan bost zentral hidroelektriko egin nahi dituzte. Santiagoko Apelazio Gortean erreklamatu dute gobernuaren azken erabakia. Baker errekaren zati bat (Arg. patagoniasinrepresas.cl) Baker eta Pascua ibaiak Txile hegoaldean aurki daitezken leku ederrenetakoak dira. Ur garbi eta emaritsudun erreka hauen...
Read MoreJustizia printza gutxi batzuk Victor Jararen hilketan
1973ko irailaren 11ko goizean Santiagon, Salvador Allende Txileko presidentea Estatuko Unibertsitate Teknikoan hitzaldi bat ematekoa zen. Allendek plebiszitu batera deitzeko asmoa zuen, boterean jarraitzen zuen ala ez erabaki zezaten herritarrek. Ekitaldia eguerdiko 12tarako jarrita zegoen. Victor Jara 11:00etan iritsi zen bere gitarrarekin eta antolatzaileek gertatzen ari zena ba al zekien galdetu zioten: “Noski dakidala, baina Magallanes irratian norbere lantokira joateko entzun dut. Nik...
Read MoreLatinoamerikako indigenak hirietan nola bizi dira?
Latinoamerikako indigena asko hirietan bizi dira egun eta beraien identitatea mantentzea zaila dute. Honela dio sarean irakurgai dagoen Informe de Comisión Asesora- Propuesta para la Generación Participativa de una Política Indígena Urbana, Chile 2006 txostenak. Datuak ez dira gaurkotuak ikus dezakezuen bezala, baina Txilen nengoela irakasle antropologo batek erreferentzia gisa gomendatu zidan, eta beraz, egoeraren irudi orokor bat emateko balio duela uste dut. Jarraian, txosteneko...
Read MoreUra duen iturririk ez da geratzen Alfaman, eta egonez gero, turistendako berritu behar da
Lisboako auzo historikoan nabarmen ugaritu dira egun gutxi batzuetarako doazen turistei alokatzen dizkieten apartamentuak. Kanpotarrek bertako bizitza “tipikoa” gozatzen dute, errentarientzat negozio ona da, ez dago traba judizialik, baina Alfama eta bere jendea, berezi egiten dituen identitatea galtzen ari dira, bisitariek bilatzen duten huraxe hain zuzen. Kepa Zelaia- Lisboa Sé katedralak Lisboan ongietorria ematen digu Alfama auzo historikoan sartu gaitezen, eta gainera, behin barruan...
Read MoreAlfama menina e linda?
Lisboako alde zahar historikoa da Alfama. Arabiarrek hiria gobernatu zutenetik mantentzen ditu bere kale estuak, eta auzotarrak Teixo ibaiaren jarduerari lotuta bizi izan dira. Pobreziaren mugan dabiltzan langileen arazo sozialak eduki ditu betidanik. Salazarren diktadura garaian alde batera utziak izan ziren eta droga mugimendu nabarmena egon zen. Egoera hobetu da, eta orain alkatearen helburua auzoari aurpegia garbitzea da. Alfama obretan dago etxeak konpontzen, turistak asteburu pasa joan...
Read More
Iruzkin berriak