Dantza
Hasiera » Dantzan bloga - Dantza

ADAGIO I

2016-07-30  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Ametsik gabe bizitzea

ametsak zu aurkitzea

amesten aurkitzea

ametsek bizitzen ez uztea

 

galbidea

esnatzearen ezina

 

 

II

iragan 1

bi orainetan eratorria;

aukeren garaia.

non gorde zenuen gidoia?

 

III

lokatzean

oinatzak,

alfonfra gorririetan

errekonozimendu bila

dabiltzan buztinezko izpiritu

baldarrak.

 

IV

Alferra izateko eskubidea onartzen dugu,

hura erabili nahi duenak besteen

laguntzarik gabe bizitzeko prest badago.

 

V

Agian ez da udaberria

seguraski ez,

baina inoiz ez da berandu

landareak ureztatzen hasteko.

 

edo

urik ez ematea

zu hiltzean hauek zu faltan ez

botatzeko.

 

VI

hotzari

betirako ondoan nahi duzula

esaten diozu

eta badoa korrika,

erantzun bezela euria.

denak behar du denbora,

itxaroteko prest zaude

harrien eraiste motela lasaitasun bakar bezala

 

Zuk badakizula nor den diozu,

den bezela maite duzula

eta berak zu ordea galdua ikusten zaitu.

 

VII

Partaideen bizitza aktiboak

Asanbladaren koloreak

iraultzaren herrian

egunen poesia

 

VIII

Dena aldatu nahi dugu

baina ez dakigu nondik hasi.

 

Dena aldaketa konstantean dago

eta ezer gutxi aldatzeko asko eman behar da.

 

IX

sormena kalean

beti aparkatzeko

arazoak daude.

 

X

hitz zaharrak

Idazle gazteak

 

………………………………………

……………………………….

ez dut uste.

 

XI

komunikazioa zentzu batean badoa

arazo komunikatiboak

ez dira arazo serioak

idazketan…

goitik botereak egiten dituen diskurtsoetan…

kasurik ez egitea askotan onena

astelehen goiza

2015-12-14  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

  1. pausoan

uso bat hilik ikusi dut,

nire auzoa

bere hilerri.

 

garbitzaileak lurretik

jaso beharko du.

 

…

 

egunero antzeko pertsonek

antzeko lekutan, antzeko gauzak hartu eta botatzen dituzte…

behar ez den tokietara,…

garbitzaileak buruz ezagutzen dituen horietara

 

batzuentzako zaborra den hori jaso eta bereizi.

 

naturaren heriotza motela

kutsadura

hiriaren soinu arrotzak

astelehenak

usainak

prekaritatea

euri herria

bakardadea…

 

gainditu daitezke?

 

hildako usoak zaborra bezela tratu behar izatea

edonor sakon zauritzen du,

gehiegi astelehen goiza izateko,

ea ikusten ez nauen.

 

(usoa;

beste txori mota bat izan daiteke,

txiro bat hotzak hilik izan daiteke,

garbitzaile batek zauri asko izan ditzazke).

“GUTXIREKIN POZTEN GARA”

2015-11-05  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

 

esan zion izarrak

begira zuen gazteari

begietan baizuen irribarrea

 

“Jada lagunak gara ez al zinen akordatzen”

erantzun zion gazteak,

azkeneko aldiz ikusi zuen

aldia gogoratzen saiatzen zen bitartean.

 

“Asko datoz nigana

izarren atzera joateko kapaz diren horietako bat ere

zu zara, beste norbaiten aurrean ahul ez agertzeko bakarrik hizt egiten duen,

askoren arteko bat,

nirekin hitz egitera zatoz,

nirekin hitz egitera datoz,

baina ez datoz nirekin hitz egitera”.

 

“Izarren arteko izar

aukeratzen duzun bakoitzero

beste bat naiz

eta ez zaizue axola

…eta nire ondoko izar gorriak

hegazkinak baino ez dira,

eta ez zaizue axola,

eta zure pentsamenduak

zureak baino ez dira,

eta nik ez ditut ikusten.

ez dira izar dirdira”.

 

“zurekin hitz egitea da

hoztasunaren poztasuna,

bakarrik hitz egitearen

erraztasuna” esan zuen gazteak pozik oraindik ere.

IRAK

2015-10-19  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

(gorrilunek idazten dute,… beste gauza askoren artean),

beste batzuk ez dira bereizten burdin eta hautsen artean

 

Isila

Arraroa

Eta hildakoak

Ez naiz ezer besteen artean

Ez ginen ezer hildakoak bizirik zeudenean.

 

Irakiarra izango banintz zure kotxea erreko nuke,

distantziak moztu egiten dira gasolina bidoiak eskuetan,…

(ontziak bueltan)

 

Isila

Azkarra

Eta hiltzailea

Ezer ez, esaten duen hori.

Inoiz iraken ongietorria izango ez den hori.

 

Argi bero eta itzal txikien

tartekatzeen gainetik,

arropa meak dituzten oinetan trabatzen dira;

harriak eta hiltzaileak eta hildakoak.

 

Ibilitzen ez den herria

SYRIA

2015-10-06  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Bizimodu fededun kapitalista periferikoa,

familia nuklearra, lan neketsuak,

bero anestesikoa,

Syria.

Ia bizi baldintzarik gabe,

hortxe genuen garatze fase amaigabean,

beste herri bat.

 

Gerlari atzerritarrez dugu egun josia,

eta hala ere, Al Assad ezin da defendatu.

 

Aukeratu ezazu, azkar.

Gaueko bederatziak dira;

afaria egiten zaude, bihar egin beharreko lanaz nazkatua

eta ez dago denborarik aldizkaririk irakurtzeko.

Aukeratu zazu, minutu bat duzu hurrengo berrira pasa bitartean…

Errusia ala USA.

…

Eta langileriak ez du aukeratzeko gogorik

Eta bertakoek ezta ere eta badoaz,

Eta asko dira doazenak…

 

Utzi dituzte atean giltzak

erre usaninaz nazkatuak.

inperialismo oneneka har ditzala,

muino arre edo laino belztuen hautsetatik.

 

Komunitatea tantaz tanta murrizten…

eta zarata,

umeak korrika eta ez da jolas bat…

trenbideak jarraituz badoaz…

 

Galdutako ideiak eta lanak

guk geuk sinistutako gezur antzekoak,

desegiten doaz, gure lurretan bizi baldintzak bezela.

Galdutako bizi modu baten bila doaz…

izan zuten baina ia ez dagoen horri eusten.

Eta alde onak ikusi nahiean egiten diren mugimenduak

paralisi osoa dakarte…

 

Eta nik benetan sinisten dut kontzeptu gehienak

ez direla hain abstraktoak:

Arrazismoa adibidez ikutu daiteke,

Europan hazten hari diren harresi horiek bezela.

eta guda? kapitalismoak

eskeintzen duen iratzargailu bat baino ez.

 

tumblr_nl29motcNX1qz6f9yo8_500

Idazlearen gela txiki ilunean,

2015-09-23  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

itsaso zabalen aurreko hondartzetan,

ardien arteko otsoen begietan,

orrietan izkutatzen diren hitzetan,

lan gogorren atsedenetan,

pausoek sortarazten dituzten zauritean,

belarrean etzanik dauden ardien odolean,…

dabiltza sentipenak forma hartzen.

 

II

Basoetan dabiltza

mendietan dabiltza

nortzuk? sentipenak?

agian…

 

Ulertu ezin dutenen ezinean jaioak,

denboraren ezinegona.

Kolore biziko ile horiak

begirada handiak,

kanpoan aske sentitzearen argitasuna.

Eta otxoak ez du gorrotorik,

eta guztiaren artetik daudenak

guztiari kentzen diote azala

denborak bezala.

 

Otsoa ez,

pentsatzen duena izan nahi duena baino ez.

sentipenen bide irekiak,

dena emanez orainari,

eta isiltasuna dira

aldi berean.

 

III

Mendietan dabiltza

garai batean otsoak bezala,

eta ito arte jarraituak dira.

 

Eta izango dira,

eta izango dira egun lainotuak,

izango da euria,

azkar bizitzeko aukera hartuak

zuhaitzen artean errekak zainduz,

ezer babestea arriskua.

 

Heriotza azkarra,

hatsean beroa eta begietan beldurrik ez.

Zuri begira dago, itxaron ahal zaitu,

baina ez da bakarrik sentitzen.

 

tumblr_m917n7H4fR1r0th75o1_500

2

2015-09-01  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Denborak ez du inporta antza,

zer egiten du jendeak dantzan?

belarrietara esaten dira kantak

hostoen gainean mugitzen diren tantak

 

Ibili egiten ditugun gau hauetan

zer dugu esku artean?

norekin hitz egin eta norekin ez

norekin izateko erabitzeko prest?

 

Izen asko abizen gutxi…

 

gauak konpartitzeko dira

norbait benetan ezagutzeko ikara

eta lotu egiten gaituen begiradak,

nahiak azalaren bila

 

korrika ohera

izarren azpian etzatera

azkar hasi nahi eta poliki egin

metaforak apainketa ziztrin

BITARTEAN

gogoratu dut korrika atera zinetela

eta nik lurretik ikusi nuela

begirada lauso, baina bizitzari adi

emaidazute behar ez duzuen boteila hori

ongi bizi baizarete gaur eta ni agian bihar.

 

imaginatu egingo zaitut

pozik, bi hoiek, GU bezela dantzatzen

ni eta gertatu ez zeran zu

nere belarria laztantzen

eta honek seguru, ez du oraina aldatzen,

…

hau gertatu ez denaren oroitzapena

da bizitzen jarraitzen duenaren

egia

3

Kaleko katuak

2015-08-17  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

 Olerki batek etxeko argia piztuta ikusi eta kanpoan geratzea erabakitzen du.

Inguruan geratzen da itsasoa bezela,

Lasai, baina geldiezin, kantuan

olerkia ere bada

katu ilun argal

begi gose bat.

 

Keinu baten estimuan,

jarrera intimoa azalduz

kale ilunetan egitekoa argi

duen begirada.

 

bakarrik eta ziur sentitzea zaila,

kanpoan itsaroten egotea zaila,

katu/olerki

bakarti eskertua ikutzean,

bizirik gaude eta behar larrienak aseturik

kanpoan jarraitzen dugu gauza asko ulertu gabe,

agian ez gara gehienak

ez gara ginenak,

kaleak eta itsaroteak aldatu gaitu

hirian ez dira denak aukerak

katua ez da katu zementu gainean.

 Euri eta elur denboralea Euskal Herrian. Etengabe egindako euriak atzoko elurra hurtu du eta arazoak sortu ditu hainbat puntutan. Irudian, iruÒeak goizen zuen itxura. Temporal de lluvia y nieve en Euskal Herria. A raÌz de la gran cantidad de lluvia que ha hecho que se derritiera la nieve, tambiÈn ha causado problemas en algunos puntos. En la imagen, aspecto que tenÌa IruÒea a la maÒana.

dantzan hasi baino lehen…

2015-08-04  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Jarrera politikoa,

bizitza publikoa.

 

Aukerak asko dira,

eta olerkilaria alferrak

bidegurutze etengabeak sortzen ditu,

aukerak biderkatuz,

aukeratzea atzeratuz?

 

Bizitza publikoa,

zuk ezagutzen nauzu? ez?

eta orain?

hitz bakoitzak hurbiltzan gaitu.

 

Nire bizitza publikoan parte hartu nahiko zenuke?

Gidoilari bila nabil…

Laguntzaile bat, idazkari bat, antzerkiko zuzendaria,…

nik zer edo zer, noizbait, idatzi ahal dut,

baina nireak, hasierak baino ez dira,

ikuskizuna hasi aurretik,, argien itzaltzea.

 

Aktoreak falta ditu ere nire bizitza publikoak,

korapiloak.

zure hitzak behar ditu, lehen baino lehen.

nire bizitza publikoaren idatzien inkomunikazioa.

Isiltasuna,

antzerkia hasi aurreko izerdia…

 

protagonista lotsatuta,

Ikusleak lehen lerroan,

zer den utopia eta zer errelidadea eztabaidatzen…

 

hildako idazleen batasuna,

mamuak azken ilaretan

erantzun gabeko mila olerkiren

beste bat naiz, aupa, kaixo.

 

Ulertuko ez duzulakoaren itxaropenarekin,

galderaren bat bueltan etorriko zaiten itxaropenarekin

Apropox eginiko akatx ortografiko bat agian.

 

Bizitza bakarrizketa bada joan nadila infernura.

Ulertzen nauzu?

 

Nire jarrera politikoaz beste batean idatziko dizut.

Bizitza anonimoa.

tumblr_n4unr4XqH81qdjto7o1_500 copia

3 / 3«Aurrekoa123

M. Olugbala

Erreka ondotik egiten den paseo baten antza du. ume baten ilusioa basoko sastraken artean. Euriaren soinua hostoen artean. Isolaturik norbaitek zer edo zer idatzi eta izkutatzen du, ingurukoek moldatu ez dezaten. Idazle isolatu batek zer edo zer idazten du eta konpartitzea erabakitzen du, ingurukoek moldatu dezaten.

Azken bidalketak

  • BOTEREA
  • HAINBAT KOLORE
  • ADAGIO III.
  • GARABI
  • “Non servium”

Iruzkin berriak

    Artxiboak

    • 2019(e)ko otsaila
    • 2018(e)ko abendua
    • 2018(e)ko uztaila
    • 2018(e)ko martxoa
    • 2018(e)ko otsaila
    • 2018(e)ko urtarrila
    • 2017(e)ko abuztua
    • 2017(e)ko uztaila
    • 2017(e)ko ekaina
    • 2016(e)ko abendua
    • 2016(e)ko iraila
    • 2016(e)ko abuztua
    • 2016(e)ko uztaila
    • 2015(e)ko abendua
    • 2015(e)ko azaroa
    • 2015(e)ko urria
    • 2015(e)ko iraila
    • 2015(e)ko abuztua

    Kategoriak

    • Sailkatu gabea

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren jarioa
    • Iruzkinen jarioa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA