Abestia (bateria soilik): Josu Erviti – Hope along (drum cover)
Oraingoan esperimentu bat egin dut.
Leitzako Josu Ervitti bateria jotzaile aparta da eta milaka proiekturekin dabil beti buruan. Bere bideo bat hartu dut eta berak bateriarekin egindako soinuak margotu ditut abestiaren gainontzeko soinuak baztertuz. Gainontzeko marrazkiekin alderatuz, beste kutsu bat du honek. Ea zer iduritzen zaizuen. Zuretzat, Josu!
Xehetasunak,
Ze politte Karmele!!! Asko gustatu zait eta esan dit batek kuadro bat egin nahi duela zure marrazki batekin!! Benetan artista za!!!
ESKERRIK ASKO!
Marrazkiaren erdia zuk egin duzu bateriarekin! Eskermila! 🙂