Etorkizuna momentuan gertatzen dena da
Hasiera » Abestiak » Zer da sinestesia?
Urt27 0

Zer da sinestesia?

Atalak: Abestiak, Hitzak

Gaurkoan ez dut hitzik marraztuko. Gaurkoan ez dut abestirik margotuko.

Gaur ZERGATIK marrazten ditudan azaldu nahi dut.

 

Mundua,  errealitatea, hor kanpoan dagoena …  norberak barnetik eraikitzen du eta arras subjektiboa, pertsonala, da. Hala ere, txikitatik irakasten digute bost zentzumen ditugula kanpoan dagoenaz jabetzeko edota errealitatea hautemateko. Horregatik, usaimenaz, dastamenaz, ikusmenaz, entzumenaz eta ukimenaz baliatuz, gutxi gora behera denok nolabaitere barneratzen dugu inguratzen gaituena antzeko moduan jasotzen dugula. Baina…hori horrela ez balitz?

Pertsona batzuei zentzumenak nahasten zaizkigu. Sinestesiadunak gara. Zer esan nahi du horrek? Kanpotik estimulu bat jasotzen dugunean,  horri dagokion zentzumenarekin jasotzeaz gain, beste zentzumen baten informazioarekin ere jasotzen dugula errealitatea. Zentzumen nahasketari sinestesia deitzen zaio  eta dokumental baten berri eman nahi dizuet.

Valentziako Unibertsitateko ikasle batzuk sinestesiari buruzko dokumental bat egin nahi zuten eta horretan parte hartzeko eskatu ninduten. Horregatik dokumentalaren zatitxo batean nire marrazkiak ageri dira, baina interesgarriena sinestesiaren inguruan bildu duten informazioa da. Beraz, dokumentala ikusteko gonbitea egiten dizuet. Gazteleraz dago, baina Luistxo Fernandezen laguntzari esker bion artean euskarazko azpitituluak sortu ditugu, eta euskaraz jasotzeko aukera duzuenez ere, badago aitzakiarik? Jakinminez gose bazarete… on egin!

 

Oharra:  ARGIAn bildutako marrazkiez gain, 2012. urtean hasitako sinestesia artxiboa hemen ikusgai.

MirenKarmeleGomez_artxiboa

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Eskermila ere GAUR EZ taldeko kideei dokumentalarentzat beraien abestia uzteagatik eta Julen Durandegiri, beti ondoan egoteagatik.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Miren Karmele Gomez Garmendia

Sinestesiaduna naiz. Zentzumenak nahasten zaizkit eta ondorioz besteek jasotzen ez dituzten irudiak, formak eta mugimenduak hautematen ditut. Blog honetan euskarazko hitzak eta abestiak margotuko ditut, nik "ikusten" ditudan moduan.

Miren Karmele Gomez Garmendiaren Sinestesia-sinetsi marrazkiek Creative Commons Aitortu-LanEratorririkGabe 3.0 Moldatu gabea lizentzia dute.

Azken bidalketak

  • “Azkena” hitza margo nezakeen etapa hau bukatzeko…
  • Abestia: Berri Txarrak – Aditu bihurtuak
  • Abestia: Anne Etchegoyen – Hegoak
  • Petti – Erramurik gabeko gauak
  • Abestia: Tania de Sousa – Baso ilunetik

Iruzkin berriak

  • Bertsio sinestesikoa | Beira(e)k Abestia: Beira – Izozki saltzaileari bidalketan
  • mkgomez(e)k Abestia (bateria soilik): Josu Erviti – Hope along (drum cover) bidalketan
  • JOSU(e)k Abestia (bateria soilik): Josu Erviti – Hope along (drum cover) bidalketan
  • Beñat Egues(e)k Hitza: euskaltegi bidalketan

Artxiboak

  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina

Kategoriak

  • Abestiak
  • Bideoak
  • Hitzak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA