Ez gara hutsaren hurrengoak
Hasiera » Ez gara hutsaren hurrengoak » Spam
Aza25 5

Spam

Atalak: Ez gara hutsaren hurrengoak

Iruñeko bigarren zabalgunea, larunbat goiza, erosketak eginik azoka ondoko ostatua hobetsi dut bermuta hartzeko. Lokalak berrogei urte inguru ditu, txinatarrak barraren bestaldean, garai berrien adierazgarri. Nire ondoko mahaian, laurogeiak beteko ez dituzten hiru agure, gerra ondorengo giroa dute hizpide. Berritsuenak pasa den mendeko 50.eko hamarkadan eguberrien aurretik Lizarrako koartel militarrera egin ohi zuen txangoa gogora ekarri du.

-Einsenhower pakete bat hartzen nuen urtero.

Entzuna nuen Einsenhower paketearena, II. Mundu Gerran eta gerraostekoan ere aliatuen ikurretako bat izan zena.

Agureak jarraitu du

-Badakizue, espagetiak, txokolatea, kafea, haragi-lataren bat.

 

Spam lata

Spam lata

SPAM markakoa izan zen merkaturatu zen lehendabiziko haragi-lata. 1937an izan zen hura, eta II. Mundu Gerran bilatu behar dugu spam produktuaren hedatzea, mundu mailan hedatu ere. Enpresa Amerikako Estatu Batuetakoa, haragia argentinar edota uruguaitar jatorrizkoa, eta spam laten helmuga armada amerikarraren interesgune oro, Paris, Berlin, Okinawa, Korea, Lizarra…, hau da ludi osoa. Monty Python-ekoei zor diegu zabor-posta izendatzeko SPAM hitza zabaltzearena.

Agureak dio haragi-latak eguberri eguneko mahaia hornitzen zuela. Ezin jakin Lizarran jasotako horiek spam markakoak ote ziren, ezta puskaz interesgarriagoa dena, noiz hasi zen agurea jasotzen Einsenhower paketea.

Ostatuko telebista aparailuan Formula 1eko sailkapen proba, Shanghaien ari dira, barraren bestaldean Nafarroako chardonnay zerbitzatzen ari direnak txineraz mintzo.

5 Iruzkin

  1. Itzain | 2010-11-26 at 13:08

    Ederki Patxi!
    Gogotsu jarraituko dugu bloga. Egurre!

    Reply
  2. Patxi Gaztelumendi [Facebook bidez] | 2010-11-26 at 17:51

    SPAM latarena, mundiala!

    Reply
  3. Pello Z. | 2010-11-29 at 19:21

    Ongi etorri, Larrion. Baina… Nafarroako chardonnay? Spam, kopon!

    Reply
  4. Simbad mariñela | 2010-12-14 at 23:25

    Bueno, bueno don interesante..lehenengo eta azkenengo sarrera azaroaren 25ekoa. Martxa honetan, historiaren istorio hasi-masiak izaten, heldu den mendean hasiko du zure irakurle xume honek. Sikiera, gabonzarretarako izanen da blog honetan sarrera berririk?

    Reply
  5. Martziano bat Etxabarrin | 2010-12-15 at 14:43

    Alperhaundi! Bertze sarrera bat, ostiye!!!!

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Patxi Larrion

Historiaren istorioak topatuko dituzu blog honetan. Egilearen asmoa ez da tradizioari traizioa egitea, baina nork daki.

Azken bidalketak

  • Cabana Pujolen Maskaradan
  • Ezequiel Enderiz, Juan Belmonte eta alemanak
  • Alemanen ihesa gauzatua
  • Alemanen ihesa abian
  • Alemanak Hiri Buruzagian

Iruzkin berriak

  • Patxi Larrion(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
  • Luistxo(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
  • Aitor(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
  • Iban(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
  • Santi Leoné(e)k Petralic, Nikolai eta Ion bidalketan

Artxiboak

  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Arantzadikoak
  • Arturikak
  • Diaspora
  • Ez gara hutsaren hurrengoak
  • hauteskundeak
  • Hiri Buruzagian
  • Iruñeko ferietan
  • Lehen Mundu Gerra
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA