Ez gara hutsaren hurrengoak
Hasiera » Sailkatugabeak » Xaho urtean
Mar23 0

Xaho urtean

Atalak: Sailkatugabeak

-Frantziar estatuari utzi zion ondarea

 Bilboko Plaza Barria. Anton Abbadiaren erretratuak aretoaren eskuineko horma hornitzen du. Laguna margoak biltzen dituen erreferentziez mintzo zait. Afrika, Niloaren iturburuak, Hendaiako Gaztelua, Irlandako hirusta. Margoa Bixente Ameztoi zenarena da. Askok Ameztoiren margogintza baino argazkigintza dute ezagunago.

Lagunak esana dakit Azkuek saioren bat egin zuela Anton Abbadiaren ondarea euskal herritarren eskuetan gera zedin. Saio ustela nonbait.

 -Akademiaren aintzindaritzat har ditzazkegu lore-jokoak.

-Baina ez aintzindari bakarrak. Erantzun diot.

Anton Abbadia

Anton Abbadia

Agosti Xaho

Agosti Xaho

Xaho urtea dugu aurtengoa, duela berrehun urte munduratu baitzen Atharratzekoa. Anitz dira saiatu Agostiren arrastoan, Lambert, Urkizu, Juaristi, Zabalo, Arkotxa. Baina, egun ere, itzalak ez dira urri Xahoren inguruan. Abertzaletasunaren aintzindaria, lehen abertzale errepublikazalea, euskaltzalea, gorria, hautagai politikoa, erromantikoa, modernoa, birigarroa, idazle joria, nik, aukeran, Bidador zenak ibili zuena hobetsiko nuke, erruduna. Nahi adina adjektibo baliatu ahal ditugu Euskal Herriko Kazetaren sortzailea hitzez kaiolatu nahian, baina Agostik ihes egiten digu, behin eta berriz ihes.

 Menturaz, ikerketa berriak eskainiko dizkigute, gutunak ageriko dira, Gasteizko erbestean igarotakoak auskalo noren kronikaren bitartez ezagutuko ditugu. Eta, horien esperoan egon ez eta ezer asmatzen badugu? Bigarren mendeurrena egokiera aparta dugu, Agostiren historia nobelatzeko, Xahoren inguruan dakiguna ikusirik, asmazio oro eginen zaigu sinesgarri.

Parisaldian sofrituriko desamodioa. Baionan, mitin batean, izanako kalapita. Gasteizen talde masoi baten sorreran parte hartu zuenekoa. Baiona Ttipiko karriketan 1858an Anton Abbadiarekin izan zuen azken desenkontrua (ez omen zen beti gozoa izan mezenas eta Atharratzekoaren artekoa). Asmazioak bizi zuen Agosti, eta asmazio horiek gure imaginarioan txertatu dira. Bat aipatzearren egun ez genuke Ziriako Andonegi Aitorren hizkuntza zaharra abestuko.

Olaso Dorrea Sorrerakundea eta Euskaltzaindiaren arteko hitzarmena

Olaso Dorrea Sorrerakundea eta Euskaltzaindiaren arteko hitzarmena

 Abbadiak Frantziako Zientzia Akademiari utzi zion ondarea, Xahorena, Vinson eta Lacomberen eskuetatik pasa ondoren Monzonen arrimora heldu zen, Euskaltzaindiak kudeatzen du egun.

 Abbadiaren erretratuari begira, Xaho urtea neurri batean Monzon urtea ere badela gogorarazi dit lagunak, eta ez du egokiera alferrik galdu galdetzean.

 -Hi monzonzalea haiz, ezta?

 -Tira.

 -Baina, nor gurago, Reparaz ala Olaso?

 -Ez didak erraza jarri.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Patxi Larrion

Historiaren istorioak topatuko dituzu blog honetan. Egilearen asmoa ez da tradizioari traizioa egitea, baina nork daki.

Azken bidalketak

  • Cabana Pujolen Maskaradan
  • Ezequiel Enderiz, Juan Belmonte eta alemanak
  • Alemanen ihesa gauzatua
  • Alemanen ihesa abian
  • Alemanak Hiri Buruzagian

Iruzkin berriak

  • Patxi Larrion(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
  • Luistxo(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
  • Aitor(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
  • Iban(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
  • Santi Leoné(e)k Petralic, Nikolai eta Ion bidalketan

Artxiboak

  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Arantzadikoak
  • Arturikak
  • Diaspora
  • Ez gara hutsaren hurrengoak
  • hauteskundeak
  • Hiri Buruzagian
  • Iruñeko ferietan
  • Lehen Mundu Gerra
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA