Ez gara hutsaren hurrengoak
Hasiera » Ez gara hutsaren hurrengoak » Tabacalera
Api06 0

Tabacalera

Atalak: Ez gara hutsaren hurrengoak

Hik aipa, hik gauza

2010eko apirilaren 6a, zinpeko bat Tabacalerako atarian, kultur mundukoak garela esan eta aurrera. Bisita gidatuaren ostean, areto nagusian ehun bat lagun biribilean eserita, hirugarren batzarra honetara kultur sortzaileak deitu dituzte, betaurrekodun bat bilkura ari da zuzentzen, berrogei urte inguru izanen ditu, hasieran Tabacalerak auzoan historikoki izan duen garrantzia hartu du hizpide, emakumezkoek jokatu papera azpimarratu du.

Madrilgo Tabacalera. 2010eko apirilaren 6a

Madrilgo Tabacalera. 2010eko apirilaren 6a

Tabacalera fabrika horretan soldatapeko gehienak auzoko emakumezkoak ziren eta horrek Lavapies aldeko langile-borrokan sekulako eragina izan omen zuen, ulertu ahal izan diodanez, gizonezkoen greba eta errebindikazio sindikalerako bidea errazten zuten las cigarreras deitu dituen horiek, andra horien lanaldi bikoitza gogoan izan dut azalpenak iraun duen bitartean. Betaurrekodunaren elea ez da eten. Orain, eraikina hutsik geratu eta geroztikako ibilbideaz ari zaigu.

2004an Tabacalerako eraikina erabiltzeko proposamen formala egin zuten Madrilgo Lavapieseko zenbait gizarte taldeek, Gobernuak arte eszenikoen museoa egin nahi zuen eraikin horretan. Koiunturak gizarte taldeen alde jokatu zuen, alde batetik krisi ekonomikoak ez zuen museoaren proiektua bideragarria egiten eta bestetik koiuntura politikoa zegoen, Madril PPren feudoa da, baina Espainiako Gobernua da Tabacalera eraikinaren jabea.

Madrilgo Tabacalera museo baten egitasmoa zenean

Madrilgo Tabacalera museo baten egitasmoa zenean

Espainiako Kultura Ministerioak sei hilabeterako utzi die lokala, diru piska bat emanen du ere, gutxienez elektrizitatearena ziurtatze aldera. Gonbidatuek galdezka hasi dira, funtzionamenduaz galde egin ere, zenbait batzorde martxan dira dagoeneko, edukinez bete nahi dute Tabacalera.

Emakume batek ekarpen zehatza egin du, bideo-tailer baten gauzatzea proposatu du, betaurrekodunak berehalako erantzuna eman dio, Quien la propone se la come. Bi ordu eskas eman ditugu biribilean, askok zutik jarraitu behar izan dute batzarra.

Hurrengo hitzordua iganderako lotu dute, garbiketa eguna, eraikina txukundu behar da.

Urte bete igaro da bilera hartatik, egun Lavapieseko Tabacalera errealitate bat da, dozenaka ekimen batera, hagitz politak diren hitzak, kontzeptuak gauzatze bidean, horizontaltasuna, sarean lan egin, kulturen arteko hartuemanak, kultura librea, dohantasuna, tasun anitz, baina keriak ez dira falta. 

Keriak

Keriak

Ez dakit Donostiakoa Madrilgoaren ifrentzua izanen ote den, aurrekontua izan da Tabakalera proiektua trabatu duena. Emaitzak begibistakoak dira Lavapies aldean, ekonomikoki autogestioaren bidea jorratu dute.

 Ezinbestekoa jo ohi izan dugu erakundeak eta gizarte taldeen arteko elkarlana. Baina ez da elkarlan eredu bakarra.

 Portzierto, irudiei erreparatuta, Madrilgo Tabacaleran jendeak pipatzen du. Ez dakit bezgauza egin ote dezkaketen Pariseko 59Rivolin.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Patxi Larrion

Historiaren istorioak topatuko dituzu blog honetan. Egilearen asmoa ez da tradizioari traizioa egitea, baina nork daki.

Azken bidalketak

  • Cabana Pujolen Maskaradan
  • Ezequiel Enderiz, Juan Belmonte eta alemanak
  • Alemanen ihesa gauzatua
  • Alemanen ihesa abian
  • Alemanak Hiri Buruzagian

Iruzkin berriak

  • Patxi Larrion(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
  • Luistxo(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
  • Aitor(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
  • Iban(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
  • Santi Leoné(e)k Petralic, Nikolai eta Ion bidalketan

Artxiboak

  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Arantzadikoak
  • Arturikak
  • Diaspora
  • Ez gara hutsaren hurrengoak
  • hauteskundeak
  • Hiri Buruzagian
  • Iruñeko ferietan
  • Lehen Mundu Gerra
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA