Ez gara hutsaren hurrengoak
Hasiera » Ez gara hutsaren hurrengoak » Botoak erdiesteko manerak. Botoen garraioa
Mai09 0

Botoak erdiesteko manerak. Botoen garraioa

Atalak: Ez gara hutsaren hurrengoak, hauteskundeak

Botoak erdiesteko manerak ez dira urri gure artean. Maiatzaren 22a hurbiltzen ari den honetan, lagun eta ezagunek kontatu dizkidaten pasadizoak ekarri nahi ditut ez gara hutsaren hurrengoak honetara. Inoiz, publizitatea baino eraginkorragoak dira historikoki erabili diren trikimailu, iruzur eta beste. Hona lehendabizikoa, Ramoni, Iruñeko auzokide bati duela lau urte gertatua, Ramonek kontatu moduan berritu dizuet.

Maiatzeko hirugarren igandea zen, eguzkitsua zetorren hauteskunde eguna, goizeko 9etarako seme-alabak prest ziren, automobilean sartu eta herrira. Aurretik geldialdia egin behar genuen, botoa ematera hurbildu ginen. Suerte izan genuen, erraz aparkatu genuen, bazen toki bat libre hauteslekuaren sarrerako kalean.

Bozkatu eta urdinez jantziriko soen pean solas laburra egin genuen eskolako patioan ziren auzokideekin. Gure autoa aparkatua zegoen eremura iristean, mugimendu berezia somatu genuen, urdinez jantzirik ziren hauek ere, baina ez ziren aurreko berak, udaltzainak ziren trafikoa zuzentzen ahalegintzen ari zirenak.

Bakar bat ere gal ez dadin

Bakar bat ere gal ez dadin

Autobus bat trabaturik zen hauteslekuaren sarrerako kalean. Gure kotxea ongi aparkaturik zegoen, ezkerraldean, eskuinaldean zen autoak traba egiten zuen, debekaturiko eremuan zegoen aparkaturik. Garabia ez zen agertzen. Autobusa geldirik, 80 urte ingurukoa autobus barnean zirenen batez besteko adina. Horiek botoa emana zuten, baina autobusa ez atzera eta ez aurrera. Gidariari erreparatu nion, ezaguna nuen, harengana hurbildu nintzen.

–Zer, lan asko gaurkoan ezta?

-Jakina. Hau da egin dudan hirugarren bidaia, oraindik beste sei egin behar ditut, hiru ondoko zahar-etxetik eta gainerako guztiak zubi ondoko lekaimetxetik.

Gure autoa mugituta autobusak bazuen pasatzerik. Baina, gure kotxea ongi aparkaturik zegoen. Bi minutu luze begira egon ondoren, herriruntz abiatzea erabaki genuen.

Damutu zitzaidan autoa horren azkar mugitu izana, damua haserrea bilakatu zen egunaren hondarrean hauteskundeen emaitzak ezagutu nituelarik.

Jarraituko du.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Patxi Larrion

Historiaren istorioak topatuko dituzu blog honetan. Egilearen asmoa ez da tradizioari traizioa egitea, baina nork daki.

Azken bidalketak

  • Cabana Pujolen Maskaradan
  • Ezequiel Enderiz, Juan Belmonte eta alemanak
  • Alemanen ihesa gauzatua
  • Alemanen ihesa abian
  • Alemanak Hiri Buruzagian

Iruzkin berriak

  • Patxi Larrion(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
  • Luistxo(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
  • Aitor(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
  • Iban(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
  • Santi Leoné(e)k Petralic, Nikolai eta Ion bidalketan

Artxiboak

  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Arantzadikoak
  • Arturikak
  • Diaspora
  • Ez gara hutsaren hurrengoak
  • hauteskundeak
  • Hiri Buruzagian
  • Iruñeko ferietan
  • Lehen Mundu Gerra
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA